BILBOKO BANDAK BESTE GARAI BATZUETAKO MUSIKAZ BETEKO DU EUSKALDUNA JAUREGIA IGANDE HONETAN, OTSAILAREN 21EAN

Claudi Arimany eta Juanje Silguero flauta jole paregabeek, Dopplerren `Concerto pour deux flûtes´ joko dute

Pascual Vilaplana zuzendari titularraren aginduetara, Bandak Wagnerren, Schumanen eta Asins Arbóren lanak ere interpretatuko ditu

Bilboko Udal Musika bandak beste hitzordu bat du bere entzuleekin igande honetan, otsailaren 21ean. Horrela aurrera jarraitzen du udazken-neguko zikloak, `Beste garai batzuk ezagutzen´ izeneko saio berriarekin. Saio horretan bi flauta jole paregabek hartuko dute parte: Claudi Arimanyk eta Juan Jesús Silguerok. José Rafael Pascual Vilaplanak, Bandako zuzendari titularrak, zuzenduko du banda eguerdiko 12:00etan Euskalduna Jauregiko Auditorioan hasiko den kontzertuan. Sarrera 2 eurotan izango da eta jauregiko txarteldegian jaso daitezke kontzertuaren egunera arte, Kutxabank-eko kutxazainetan eta www.euskalduna.net webgunean.

Kontzertuari hasiera emateko Richard Wagnerren `Elsa´s procession to the cathedral´ eskainiko dute, egile aleman horren opera italiarrena omen den `Lohengrin´ laneko pieza ederra. Ondoren, egitarauko emanaldi nagusia. Mundu osoan ezaguna den Claudi Arimany flauta jole katalanak eta Juan Jesús Silguero Bilboko Bandako flauta jole bakarlari azpimarragarriak Franz Dopplerren `Concerto pour deux flûtes´ eskainiko dute. Atseden labur baten ondoren, bigarren zatia, William Schumanek 1957an idatzi zuen bandarako `Chester´ oberturarekin hasiko da. Bandak `Suite Ballets´ interpretatuko du konposatzaile handi hori gogoratzeko, jaio zenetik lehen mendeurrena betetzen baita aurten.

Granollers-en jaioa, Claudi Arimanyk osperik handieneko bakarlari espainiartzat hartua; entzutetsua atzerrian ere, izan duen ibilbideagatik. Bakarlari aritu izan da beti maila bikaineko artistekin: J. P. Rampal, M. Nordmann, M. Maisky, Victoria de los Ángeles eta abar. Gonbidatua munduko orkestrarik garrantzitsuenetan: English Chamber Orchestra, Berlin Philarmonic Kammerorchester, Txinako Nacional Symphony Orchestra, New Yorkeko Philarmonia Virtuosi… Yamaha artista, Parisen egiten den Concours International de Flute J. P. Rampal lehiaketako epaimahaiko kidea da, baita nazioarteko beste hainbat lehiaketatakoa ere. 40 bat CD ditu plazaratuta; CD horien barruan sartzen dira Franz eta Carl Doppler-en flautarako obra osoaren lehenengo grabazioa (10 CD). Jean Pierre Rampal-ek bere belaunaldiko flauta-jotzaile handienetakotzat du. Lankide izan ziren munduko osoko agertokietan. Musika interpretatzeko eta ulertzeko estilo baten oinordekoa izan da. Claudi Arimanyk bere kontzertuetan Rampalen urrezko flauta enblematikoa erabiltzen du.

Donostiako Kontserbatorioan Ohorezko Matrikula eta Goi-mailako Lehen Saria lortu zituen Juan Jesús Silguerok (Irún, 1966). 1983an Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialak Gazte Interpretatzaileentzako Lehiaketa irabazi zuen. 1995ean diploma 
eskuratu zuen EHUn Umeentzako Irakasle Ikasketetan. Flautaren pedagogiaz liburuki bitan argitaratutako metodo baten egileetako bat da. Zenbait kolaborazio burutu ditu Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin (Alemanian eta Austrian), BOS-ekin (Japonian) eta Espainiako Orkestra Nazionalarekin (Madrilen eta Pragan). 2008ko martxoan Estatuan lehen aldiz interpretatu zuen Mike Mower-en `Flauta eta Bandarentzak Kontzertua´, Arriaga Antzokian, Bilboko Udal Musika Bandarekin batera. Banda horretan flauta bakarlaria da, lehiaketa-oposizioz, 1984tik. 2009ko azaroan Artista Pearl Espainian izendatu zuten. Nazioarte-mailan ematen die onarpen hori izandako ibilbide profesionala kontuan hartuta euren instrumentuen enbaxadoretzat jotako musikariei Japoniako izen oneko etxe horrek. Juan Jesús Silguerok Pearl Maesta Handmade 18K Gold flauta jotzen du.

1971n Muron (Alacant) jaioa, José Rafael Pascual Vilaplana, ospe handiko musikagile, irakasle eta zuzendaria da. 2015ko urtarrilaz geroztik, Bilboko Udal Musika Bandako zuzendari titularra da. `Batuta del Mtro. Tomás Boufartigue´ saria eman zioten (Habana, 1991). Lehen saria irabazi zuen Kerkradeko WMCko eta Birminghameko EBBAko Zuzendaritzako Nazioarteko Lehiaketetan (Holanda, 1997 eta Ingalaterra, 2000). 2009tik hona, Istituto Musicale G.A. Fano de Spilimbergo (Italia) deritzon erakundeko ikastaroen Zuzendari Artistikoa da, eta irakasle gonbidatu lanean dihardu Trentoko (Italia) ISEBen eta Kolonbiako Kultura Ministerioaren Bizikidetzarako Musika Plan Nazionalean. Ganberako lanak, lan sinfonikoak, koralak eta antzerkirako musika intzidentala konposatu ditu, baita Balansiyyà. Bandarako musika biltzen duten 20 CD grabatuak ditu Audiart, RTVE, FLOC, TABALET eta DE HASKE zigiluekin.

BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAREN 2015-2016 UDAZKENEKO-NEGUKO DENBORALDIA: `BANDAREKIN BAZTERRAK EZAGUTZEN´

EUSKALDUNA JAUREGIKO AUDITORIOA, 12:00ETAN
Prezioa: 2 €
Salmenta: Txarteldegiak, www.euskalduna.net eta Kutxabank-en kutxazainak.

* OTSAILAK 21, IGANDEA: `BESTE GARAI BATZUK EZAGUTZEN´
Zuzendaria: JOSÉ R. PASCUAL VILAPLANA
Flauta-jotzaile bakarlariak: CLAUDI ARIMANY ETA JUAN JESÚS SILGUERO

EGITARAUA:

Richard WAGNER (1813-1883) `ELSA’S PROCESSION TO THE CATHEDRAL´ `LOHENGRIN´ operarena (1850) Mold: F. Cesarini
Franz doppler (1821-1883) `CONCERTO POUR DEUX FLÛTES´ Mold: J. Beltrán y J. Barberá
Allegro maestoso
Andante
Allegro
Bakarlariak:
CLAUDI ARIMANY, FLAUTA-JOTZAILEA (Yamaha Artista)
JUAN JESÚS SILGUERO, FLAUTA-JOTZAILEA
II
William SCHUMAN (1910-1992) `CHESTER´ (1957)
Miguel asins arbó (1916-1996 I Mendeurrena) `SUITE BALLETS´ (Bandarako Suitea, 1991)
1. Ballet de Alfonso XIII
2. Ballet de l’Animalot
3. Ballet del Pardalero
4. Ballet del Sereno

HURRENGO KONTZERTUAK

* Martxoak 20, igandea: `HAURTZAROAREN LILURA EZAGUTZEN´
Zuzendaria: JOSÉ R. PASCUAL VILAPLANA
Gonbidatua: PATXI GONZÁLEZ (aktorea)
Søren Hyldgaardek eta Franco Cesarinik ipuinen mundura eramango gaituzte gure haurtzaroa gogoratzeko Bilboko Udal Musika Bandaren eskutik, Pascual Vilaplana zuzendari titularraren zuzendaritzapean.

* Apirilak 17, igandea: `OROIPENAK EZAGUTZEN´
Zuzendaria: JOSÉ R. PASCUAL VILAPLANA
Bakarlaria: VICENTE ZARAGOZA LLORCA (marinba)
Denboraldia amaitzeko bestelako instrumentu bakarlaria: marinba. Vicente Zaragoza BOSeko perkusionistak Ramón Garcia i Solerren `Concierto para marimba´ obra eskainiko du. Rafael Mullor Grauren, Philip Wilby-ren eta Paul Huber-en obrek osatuko dute udazkeneko-neguko kontzertu zikloari amaiera emango dion kontzertu honen programa.