BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK – FANTEK TOPAKETA BAT OSPATU DU “AKELARREKO” UNIBERTSOAREKIN NEREA TORRIJOS, MAITE ARROITAJAUREGI ETA ARÁNZAZU CALLEJA EUSKAL SORTZAILEEN ESKUTIK

  • Nerea Torrijos jantzi diseinu onenaren eta Maite Arroitajauregi eta Aránzazu Calleja jatorrizko musika onenaren azken Goya sarien irabazleek, 2021ean Akademiaren bost sari irabazi dituen Akelarre (Pablo Agüero, 2020) film luzearen sorkuntza prozesuak azaldu dituzte.
  • Topaketa hau zinemaldiak zinema-aretoetatik kanpo ere jendearekin egoteko antolatu dituen jarduera paraleloen barruan egin da.

(Bilbon, 2021eko maiatzaren 9an).- Bilboko Udalak antolatzen duen Bilboko Fantasiazko Zinemaldiak – FANTek 27. edizioa joan den ostiralean hasi zen eta datorren igandean, hilak 16, bukatuko da. Ordura arte, zinemaldiaren agenda hitzordu interesgarriz beteta dago, gaur goizean Azkuna Zentroan ospatu den bezalakoa. Bertan, Nerea Torrijos jantzi diseinu onenaren eta Maite Arroitajauregi eta Aránzazu Calleja jatorrizko musika onenaren azken Goya sarien irabazleek, 2021ean Akademiaren bost sari irabazi dituen Akelarre (Pablo Agüero, 2020) film luzearen sorkuntza prozesuak azaldu dituzte.

“Akelarre” unibertsoarekiko topaketa hau FANTek zinema-aretoetatik kanpo ere ikusleekin egoteko programatu dituen jarduera berezien barruan kokatzen da

Hiru euskal sortzaileek publikoarekin partekatu dituzte beren sortze-prozesuak, eta XVII. mendearen hasierako euskal gizarteak adieraz dezakeen jantzien diseinuan zenbat denbora ematen duten buruz, film baterako musika noiz hasten den konposatzen; zenbat dokumentazio-lan dagoen bere ezagutzak Akelarre bezalako lan jakin batean aplikatu baino lehen; edo, askotan errealizadore, zuzendari edo interprete izenarekin ezkutuan geratzen diren zereginak ezagutzeko zailtasunaz; beste bitxikeria askoren artean hitz egiten dute.

 

Nerea Torrijos (Bilbo, 1985) nerabezarotik modaren munduari lotuta, zine munduan murgildu aurretik pertsonal shopperra izan zen. Apurka-apurka zine munduan kontaktuak egiten joan zen, film laburrak eta bideoklipak grabatzen zituen bitartean. Gaur egun, Euskal Herriko Zine Eskolako (EHZE[1]ECPV) Jantzien Diseinu masterreko koordinatzailea da. Honelako tituluetan lan egin du: “Desde la sombra”, “García y García”, “Alarde”, “Caminantes”, “Errementari”, “Vitoria, 3 de marzo” eta “La noche del virgen”.

 

Aránzazu Calleja (Bilbo, 1977) Arte Ederretan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean eta biolin irakaslea Bilboko J.C. Arriaga kontserbatorioan. Bostongo (AEB) Berklee College of Music-eko bekaduna. Gaur egun, Érase una vez… Euskadi Manu Gómezen opera primako soinu bandan ari da lanean

“El hoyo”, “Taxi a Gibraltar”, “Fe de etarras”, “Psiconautas, los niños olvidados” edo “Pagafantas” filemtan ere lan egin du.

 

Maite Arroitajauregi (Eibar, 1977) biolontxeloan lizentziatua da, eta euskal rock talde mitikoetan aritu da, Anari, Lisabö eta Xabier Montoiarekin, besteak beste, eta Nacho Vegas, Lorena Alvarez, Rafael Berrio eta abarrekin ere aritu da elkarlanean. 2009an bere bakarkako proiektua, Mursego, sortu zuen, eta, horrekin, 3 disko. Zineman, “Gau hura-Marc Parramon”, “Arzak”, “La estafa del amor”, “Amama”, edo “La casa Emak Bakia” tituluetan lan egin du.

 

FANT zinemaldiaren programazio guztia esteka honetan kontsulta daiteke, eta prentsa-materialak esteka honetan daude eskuragarri.

 

#BILBAOUDABERRIA2021

FANT zinemaldia #BILBAOUDABERRIA2021 udal-ekimenaren programazioaren parte da. Ekimen horren bidez, Bilboko bizilagun guztiek aisia- eta kultura-planez gozatu ahal izango dute udaberriko hilabete hauetan, betiere higiene- eta osasun-berme guztiekin.

 

SARE SOZIALAK

#FANT27

#BilbaoUdaberria2021

www.bilbaokultura.eus fantbilbao.eus