Bilboko Udalak antolatu duen programak magiaren munduan gero eta izen handiagoa lortzen ari diren gazteak eta artista ospetsuak elkartuko ditu, errepertorio anitza eskainiz. Erabateko bi estreinaldi azpimarratu behar dira, Imanol Ituiño –Magia Sari Nazionala 2014– eta proiekzio handienetakoa duen euskal magoetako bat den D´Albenizen, 2016ko Sari Nazionalaren, eskutik.
Otxarkoagako Udaltegiak gala berezi nagusia jasoko du, eta bertan, lehen aldiz, magiaren munduan erreferenteak diren emakumeak baino ez dira arituko: Gisell (Peru), Niñas del Mago (Katalunia) eta Huang Zhen (Txina). Txurdinaga ikuskizun ikusgarrienetako baten agertokia izango da maiatzaren 25ean, sari asko jaso dituen Héctor San Segundo mago eta showman-arekin.
Otxarkoaga eta Txurdinaga auzoak ilusionismoaren barruti bilakatuko dira larunbatetik aurrera, Bilboko Udalak antolatzen dituen Magia Topaketen XV. edizioari esker. Topaketak, Euskadiko eta Estatuko beste Erkidego batzuetako eta atzerriko hamabi mago inguru bilduko ditu, hilaren amaierara arte, aretoko eta kanpoko hogeita hamar emanaldi inguru jasoko dituen errepertorio zabalarekin.
Egitarauaren barruan Euskadi mailako zenbait estreinaldi, Imanol Ituiño eta D´Albeniz euskal magoen eskutik etorriko diren erabateko bi estreinaldi, magiaren munduan erreferenteak diren emakume magoei eskainitako gala berezia eta, berrikuntza gisa, Otxarkoagako Udaltegiak jasoko duen “Magia, ilusiones y otros fingimientos” erakusketa interaktiboa eskainiko dira. QR kodea duten laminen, argazkien, hologramen, tranpantojoen eta garaiko kartelen bitartez, ibilbidea egingo du ilusionismoaren historia luzetik. Dramagia komisario izango den erakusketa hilabete honetako 7tik 30era bisitatu ahal izango da.
Programazioa asteburu honetan irekiko da, leku kopuru txikiko ikuskizunarekin –20 pertsona–, Adrián Conde artista argentinarraren “Petite Caravane” karabanaren barruan izango baita. Larunbatean Txurdinagako Garai Lorategietan eta igandean Otxarkoagako Kepa Enbeita plazan instalatuko den antzerki ibiltari txikia. 30 minutuz behin eskainiko dira emanaldiak.
Aurreko edizioetan bezala, egitarauak oreka izango du ikus-entzuleekin harreman zuzena bilatzen duten kanpoko ikuskizunen eta, dituzten konplexutasuna eta ikusgarritasuna direla eta baliabide tekniko gehiago eskatzen duten barruko galen artean. Liburutegiarekin lankidetzan, Otxarkoagako Udaltegiak Hodei Magoaren “Hodei magoaren magia” ikuskizuna jasoko du maiatzaren 9an, euskaraz eta gaztelaniaz. Leku berean, erreferentziazko bi euskal magoren bi ikuskizunen erabateko estreinaldia egingo da.
Horrela, Imanol Ituiñok –Magia Sari Nazionala 2014–, “Zur eta Lur” aurkeztuko du maiatzaren 14an, historian zeharreko magia jokoak erakusten dituen ikuskizuna, eszenan jartze ganberro, partaide eta umorez betetakoarekin. Maiatzaren 16an D´Albenizen –Magia Sari Nazionala 2016– txanda izango da, “D´Albeniz Personal” estreinatuz. Mago horrek ilusionismoaren munduan hasi zuen ibilbidea, karten manipulazio teknikak landuz eta ikasiz, eta gaur egun diziplina horretako proiekzio handieneko figuretako bat da.
Euskal magoen partaidetza, ikus-entzuleek aspalditik ezagutzen dituzten bi magoren emanaldiekin osatuko da, Mendebalde urrunean girotutako euskarazko “All Baker´s Saloon” ikuskizuna dakarten Tor eta Txoborro Magoekin. Horrez gain, David Blancok magiaren historiari buruzko hitzaldia emango du, maiatzaren 22an, 19:00etatik aurrera, Otxarkoagako Udaltegian, baita ere.
EMAKUME MAGOEN GALA
Maiatzaren 17an, 19:30ean, programazioko ekitaldi garrantzitsuenetako bat izango dugu, aurtengo Izarren Gala Handia. Aurten, “Emakume Magikoak” izenburupean, ilusionismoaren munduan erreferenteak diren emakumeengan zentratzen da. Txinatik, Perutik eta Kataluniatik etorrita, maila goreneko nazio eta nazioarte mailako 12 sari batzen dituzten Huang Zhen, Gisell eta Niñas del Mago bikotea igoko dira agertokira. Gala horretan Txispik ere hartuko du parte, zeremonia maisu gisa arituz. Gisellek nazioarte mailako hainbat sari ditu, eta “Pura Magia” programako finalista ere izan da; Niñas del Mago Estatuko bikote bakarra da, eta bere estiloa freskoa eta ausarta da. Huang Zhenari dagokionez, ekialdeko magia dotorearekin “Magiaren talentu berriak” lehen saria (Shanghai), Beijingeko Urrezko Domina, Espainiako Manipulazio Lehen Saria, “Mystery Award U.S.A” saria, Parisko “Mandrake d´or” saria eta “Cannes Magic Festival”-eko lehen saria ditu.
Programazioaren barruan aipatzekoak dira Raúl Alegría, Struc eta Héctor San Segundo ilusionistek eskainiko dituzten kanpoko hiru ikuskizun. Kaleko arteen arloan erreferentea den Struc mago katalan beteranoak, umorez betetako “Esto no es magia… o sí” ikuskizuna eskainiko du maiatzaren 18an. Bertan magia manipulazioarekin, globoflexiarekin eta antzeko beste diziplina batzuekin fusionatzen du. Maiatzaren 24an, Estatu Batuetako agertokietan ohikoa den Raúl Alegría Quimera Zirkuaren zuzendariaren txanda izango da.
Emanaldi ikusgarriena maiatzaren 25ean izango da, Garaiko Lorategien plazan, Héctor San Segundoren eskutik. Ameriketan, Portugalen eta Espainian sariak jaso dituen Héctor San Segundok formatu handiko bere ikuskizun berria estreinatuko du Euskadin. “El último Gran MaJo”, magia show ikaragarria, ikuskizun deliragarri eta dibertigarria, magia zirraragarrienarekin eta umore dotoreenarekin. Magia efektu sinestezinak, aparatu handiekin eta partaidetzan oinarritutako umore magikoarekin uztartzen dira, eszeptikoenak aho zabalik uzteko.
Bosgarren urtez jarraian, Otxarkoagako – Txurdinagako Magia Topaketek Zaleentzako Magia Lehiaketa antolatu dute. Aukeratutakoek, MAIATZAREN 30ean, arratsaldeko 19:30ean, Otxarkoagako Udaltegian, egingo den ekitaldian hartuko dute parte. Bertan hiru sari emango zaizkie partaide onenei. Aurten, ekitaldiak lehiaketaren aurreko edizioaren irabazlearen, Xabier Linazasororen, emanaldia ere jasoko du. Ohikoa denez, Otxarkoagako Udaltegiko emanaldi guztiek sarrera librea izango dute, aretoko leku guztiak bete arte.
ERANSKINA: EGITARAUA
MAIATZAK 4
12:00 – 13:30 eta 17:30 – 19:00 (Emanaldiak 30 minutuz behin)
Garai Lorategien plaza (Txurdinaga).
Adrián Conde, “Petite Caravane” (Argentina)
Gaztelaniaz
MAIATZAK 5
12:00 – 13:30 (Emanaldiak 30 minutuz behin)
Kepa Enbeita plaza (Otxarkoaga).
Adrián Conde, “Petite Caravane” (Argentina)
Gaztelaniaz
MAIATZAK 9
18:00. Otxarkoagako Udaltegiko liburutegia
Hodei Magoa “La Magia del Mago Hodei” (Nafarroa)
Elebiduna
MAIATZAK 14
19:30. Otxarkoagako Udaltegia
Imanol Ituiño. “Zur eta lur (Euskadi)
Elebiduna
MAIATZAK 16
19:30. Otxarkoagako Udaltegia
D´Albeniz “D´Albeniz Personal”. (Euskadi)
Elebiduna
MAIATZAK 17
19:30. Otxarkoagako Udaltegia
Gala berezia: “Emakume Magikoak”
Gisell (Peru), Niñas del Mago (Katalunia), Huang Zhen (Txina)
Elebiduna
MAIATZAK 18
19:30. Garai Lorategien plaza (Txurdinaga)
Struc. “Esto no es magia… o sí¨ (Katalunia)
Gaztelaniaz
MAIATZAK 22
19:30. Otxarkoagako Udaltegia
David Blanco (Euskadi)
“Magia, ilusiones y otros fingimientos”. Hitzaldia
Gaztelaniaz
MAIATZAK 24
19:30. Garai Lorategien plaza (Txurdinaga)
Raúl Alegría “Sensaciones Mágicas” (Kantabria)
Gaztelaniaz
MAIATZAK 25
12:00 – 14:30 (Emanaldiak 30 minutuz behin)
Garai Lorategien plaza (Txurdinaga)
Tor eta Txoborro Magoak “All Baker´s Saloon” (Euskadi)
Euskera
18:30. Garai Lorategien plaza (Txurdinaga)
Hodei Magoa “Tutti Magia” (Navarra)
Euskera
19:30. Garai Lorategien plaza (Txurdinaga)
Héctor San Segundo “El último gran MaJo” (Segovia)
Estreinaldia Euskadin
Gaztelaniaz
MAIATZAK 30
19:30. Otxarkoagako Udaltegia
“Atera ezazu barruan daramazun magia” Lehiaketaren VI. edizioa, aurreko edizioaren irabazlearen parte-hartzearekin: Xabier Linazasoro.
Elebiduna
Informazio gehiago: www.kulturabarrutik.eus