BIHAR, LARUNBATA, HASIKO DA “MUSIKAUZO”, HIRIKO BARRUTI GUZTIAK FANFARREEN, KALEKO MUSIKA BANDEN ETA BESTELAKO PROPOSAMENEN ERRITMOZ BETEKO DITUEN BILBOKO UDALAREN EKIMENA

Trikitixak, marching band-ek, dantzaldietako orkestrek, fanfarreek, musika elektronikoak eta batukada edo funki taldeek, ekainaren amaierara arte, ostiraletan eta larunbatetan, batez ere, 54 emanaldi jasoko dituen eskaintza osatzen dute.

 

Bihar, larunbata, emango zaio hasiera Bilboko Udalak antolatzen duen “Musikauzo” programaren beste edizio bati. Ekimen horrek fanfarreen, estilo guztietako kaleko banden eta beste musika proposamen batzuen erritmoz beteko ditu Hiriko barruti guztiak, ekainaren 23ra arte. Elorrietan, Txurdinagan eta San Frantziskon, goizez, programazioari hasiera ematearen arduradunak, Bilboko Txistulari Banda, Ardoa Barrura eta Molto Vivace Brazztet MV izango dira, hurrenez hurren, eta 19:30etik aurrera, Zabalan musika disko saioa programatu da, familian gozatzeko.

Udaberri honetan ere hitzordua izango dugu, adibidez, fanfarre klasikoaren soinuekin eta animazioarekin, erritmo garaikideagoak dituzten bandekin, folk musikarekin, jazzarekin, marching band ezagunekin edo euren emanaldiak benetako ikuskizun eszeniko bilakatzen dituzten perkusio banden algarekin. Guztira 54 emanaldi, musikaz eta jaiaz kalean gozatzeko Hiriko barruti guztietan.

Musikauzoko edizio honetan Hiriko ia 40 musika taldek hartuko dute parte, ikus-entzule guztientzako errepertorio anitzarekin. Hauek dira: Txistulari Banda, Arangoitiko Batuke Bulegoa, Elektrotxaranga Orkestra, Deustuko Gaiteroak, Ardoa Barrrura, Zaratak 18 Elektrotxaranga, Brazztet MV Brass Band, Orkrestra, Deustuko Fanfarrea, Dunbots Fanfarria, Tribuk perkusioa, Akerbeltz Erromeria Taldea, Bitxo do Samba Batukada, Ilargi Beltza Taldea, Menta orkestra, Los Primos, Xaibor, River orkestra, Adiskideak, Palmeras orkestra, Matraka Elektrotxaranga, Zaztel, Sándalo orkestra, Charlot Dixie Jazz Band, Broken Brothers Brass Band, Sambalú Aye Batucada, Organizing Jazz, Abando – Indautxu Kantari, Carzy Jazzers, Ku-Klux, Adiskideak, Dantza Alai, Bidebieta Trikitixa, Txistuman eta Marmara.

AGENDA (MAIATZA)

MAIATZAK 4
11:00 Bilboko Txistulari Banda, Elorrieta
11:00 Ardoa Barrura, Txurdinaga (Juan Gaiarre kalea)
13:30 Molto Vivace Brazzlet MV, San Frantzisko (Maiatzaren bia kalea)
19:30 Disko – Family, Zabala (Xenpelar kalea)
MAIATZAK 5
11:30 Molto Vivace Brazzlet MV, Otxarkoaga (Kepa Enbeita plaza)
MAIATZAK 10
19:30 Arangoitiko Batuke Bulegoa, Arangoiti
21:00 Los Primos, flamenkito konpasean, Zorrotzako Pilotalekua
MAIATZAK 11
11:30 Bitxo do Samba Batukada, San Frantzisko (Maiatzaren bia kalea)
20:30 Elektrotxaranga Orkestra, Arangoiti
MAIATZAK 12
11:00 Deustuko Gaiteroak, Arangoiti
MAIATZAK 17
19:30 Dunbots Fanfarria, Zurbaranbarri (Iturriondo plaza)
22:00 Ilargi Beltza Taldea, Txurdinaga (Garaiko lorategiak)
MAIATZAK 18
19:30 Matraka Elektrotxaranga, Miribilla (Gernikako lorategiak, 29)
21:00 Zazkel, San Frantzisko (Mariaren bihotzaren plaza)
MAIATZAK 24
20:00 Ardoa Barrura, Uretamendi
MAIATZAK 25
11:00 Bilboko Txistularien Banda, Uretamendi
18:00 Sándalo Orkestra, San Adrián (La Floresta parkea)
20:00 Disko-Family, Solokoetxe (Zumarraga plaza)
MAIATZAK 31
18:30 Charlot Dixie Jazz Band, Casilda Jauregizar parkea
19:30 Elektrotxaranga Orkestra, Castaños (Funikularraren plaza)

Ordutegiei eta programazioari buruzko informazio osoa helbide honetan: www.kulturabarrutik.eus