-
Olerkaria bere poesian eta bizitzan ibili da bere bertsoen bidez, Elena Sierra kazetariarekin batera eta “Furiosamente Piel”, izenburupean.
-
BILBAOPOESIA martxoaren 23ra arte luzatuko da.
(Bilbo, 2023ko martxoaren 15).- Bilboko Udalak antolatutako BILBAOPOESIAk Gioconda Belli poeta nikaraguarrarekin jarri du abian bere edizio berria, Bidebarrieta Liburutegiko Areto Nagusia betearekin. Elena Sierra kultur kazetariak lagunduta, bere poesian eta bizitzan barrena ibili da bertsoen bidez, “Furiosamente Piel” izeneko errezitaldian.
Belli Managuan jaio zen, Nikaraguan. Poeta eta eleberrigilea da, eta haurrentzako saiakerak eta ipuinak idatzi ditu. Gaztetan, 1979an Anastasio Somoza boteretik kendu zuen mugimendu iraultzailean parte hartu zuen. Emakumearen defentsa eta ospatzeagatik eta adierazpen askatasunarekiko konpromisoagatik nabarmendu da. Bederatzi eleberri, bederatzi poesia liburu, memoria bat, saiakera liburu bat eta haurrentzako lau ipuin idatzi ditu.
Beste sari batzuen artean, Urteko Nobela Politiko Onenaren Saria irabazi zuen Alemanian 1989an, “La Mujer Habitada”, eleberriagatik; “El País bajo la piel” Los Angeles Times Book Prize sariaren finalista izan zen 2001ean, eta “El Infinito en la Palma de la Mano” eleberriagatik Seix Barralen Biblioteca Breve saria jaso zuen 2008an, eta Sor Juana Inés de la Cruz de la FIL, Guadalajara, 2009an, beste askoren artean. Eñe Saria ere irabazi zuen 2018an bere lana osoagatik.
Poesia erdigunean jarrita eta hamar egunez literatur eta musika programazio iradokitzailea eta askotarikoa eskainiz, Jaialdiaren aurtengo leloa “Bakardadeak” da. Bakardadea hainbat modutara: erbesteratuak, errefuxiatuak, dueluak, gerren bakardadea, baita bilatu eta desiratutako bakardadea ere, errezitaldi eta topaketa hauen urratsak markatuko ditu martxoaren 23ra arte.
-
Jaialdiaren dosierra eta eskuragarri dauden materialak hemen kontsulta daitezke.
SARE SOZIALAK