BILBOKO UDALAREN KULTUR AGENDA MARTXOAREN 20TIK 26RA

(Bilbo, 2023ko martxoaren 17).- Datorren asterako Bilboko Udalaren kultur agendak hurrengo hitzorduak izango ditu:

ARTE ESZENIKOAK

BILBOKO ZIRKUITUA

BILBOKO ZIRKUITUA ekimenak Bilboko eta bere inguruko antzerki taldeen jarduera sustatzen duen ekimena da, gehienak amateurrak edo erdi-profesionalak.

  • Martxoak 23, 19:00etan, Begoña Udaltegian. 

LIBÉLULA TEATRO-Conversaciones con mamá

Jaime familia duen gizon bat da, 50 urterekin langabezian geratu dena. Bere amak uste du bere egoera kaxkarra salbatuko duen ideia batekin joaten dela. Baina amak gauzak oso argi ditu eta azkeneraino harrituko du. Amaren eta semearen arteko eguneroko istorio hunkigarri eta komikoa.

ZINEMA

FANT

FANT jaialdiak beste hitzordu bat gehitzen dio PreFANT zikloari, datorren maiatzean iristeko dagoenari aperitiboa.

  • Martxoak 23, 19:30ean, Gólem – Alhóndiga zinemetan.

 TIN&TINA FILMAREN AURRESTRENALDIA

FANTek Rubin Steinen “Tin&Tina” filma aurrestreinatuko du.

Lolak itxaroten ari zen haurtxoak galtzen dituenean, Jainkoarengan duen fedea ere galtzen du. Berreskuratzeko itxaropenez, Adolfo senarrarekin batera, mojen komentu batera joango da. Bertan, Tin eta Tina ezagutuko dituzte. Zazpi urteko bi neba-arreba aingerutar dira, eta Lola harrigarriro erakartzen dute. Adolfok gauza bera sentitzen ez badu ere, adoptatzea erabakitzen dute. Denboraren poderioz, Lola susmo- eta obsesio-espiral batean erortzen hasten da haurrekin eta haien erlijio-joko makabroekin. Film hau, gainera, Teresa Rabal aktorearen zinemarako itzulera da.

EUSKAL FOLKLOREA

DANTZA PLAZETAN

Dantza Plazetan ekimenarekin, Bilboko plazak eta kaleak tradiziorik handieneko kultur programetako bat jasoko dute. Programa honen helburu nagusia euskal folklore herrikoia indartzea eta balioestea da, erromeriak, dantza-alardeak, erraldoien desfileak eta kalejira eginez plaza publikoetan.

  • Martxoak 25, 19:00etan, dantza ikuskizuna Basurtuko Geltokian Beti Jai Alai taldearekin.
  • Martxoak 25, 20:00etan, dantza ikuskizuna Santiago plazan (7 kaleak) Salbatzaile Dantza Taldearekin.
  • Martxoak 26, 12:30ean, erromeria Indautxuko plazan Bizkaiako Dantzarien Biltzarra.

ERAKUSKETAK

EXPODISTRITO

EXPODISTRITO, auzoetako udal-zentroetako aldi baterako erakusketen zikloa beste edizio batekin iritsi da.

Aste osoan

San Inazio – Ibarrekolandako Udaltegia – Gervasio Sánchez – Violencias mujeres guerras – Argazkigintza

Emakumeek eta neskatoek desberdinkeria larria jasaten dute planeta osoan zehar, gatazka armatuetan larriagotzen dena. Gervasio Sánchez-en argazkiek gerretako biktima zibilen istorioak aldarrikatzen dituzte, eta erakusten dute nola gatazkek amaitu ondoren ere irauten duten.

Santutxuko Udaltegia – Oksana Volos – Arte Birziklagarria

Artista ukrainar honek era bateko eta besteko estiloekin eta gaiekin lan egiten du: estalkiak, botoiak, kremailerak, tresnak eta lanabesak. Errusiak Ukraina inbaditu ostean etorri da Euskadira, eta hutsetik hasi du bere bizimodua, bere artea erakutsiz. «Nire oinen pean aurkitze dudan guztia eta ezertarako balio ez duela dirudien guztia bihurtu daiteke arte», adierazi du.

Begoñako Udaltegia  – Vicente Ferrer Fundazioa- Viaje A La Ciudad Del Infinito – Argazkigintza

Anantapur-ek “hiri amaigabea” esan nahi du, eta Indian dago. Infinituak moldatzen du hango paisaia idor baina aldi berean esperantzagarria, non milaka pertsona bizi baitira. Erakusketak, bada, Vicente Ferrer Fundazioaren lana erakusten du argazki bidez: nola lan egiten duten idortearen kontrako baliabideekin, hezkuntza inklusiboarekin, emakumeen ahalduntzearekin eta kirolarekin. Eta nola horrek guztiak laguntzen dien transformazio sozialean.

Abandoko Udaltegia – Marta Sagardoy – Vivencias y color – Margoa

Artistak dio:“Pintatzen dudanean, ez dut mihise batean sartzen adierazi nahi nukeen guztia, baina pertsonek, bizipenek, gauzek… uzten duten barne-oihartzunaren berri eman dezaket, eta kolorearen bidez transmititu, gizaki bakoitzaren bizitza, pertsonala eta bakarra, ikusteko modu hori”

San Frantziskoko Udaltegia – Rafael Alonso – Hiria, loreak, itsasoa…- Margoa  

Rafael Alonsok saiakuntzaren emaitza plastikoak erakusten dizkigu. Era bateko eta besteko teknikak eta gaiak erabiltzen ditu, ez dira ohikoak, eta irudikapen joko bat darabil horretarako, bi dimentsiokoaren eta hiru dimentsiokoaren artekoa, gardenki eta geruza bidez gonbidatzen gaituelarik obra bakoitzari beste begirada batekin begiratzera

Otxarkoagako Udaltegia – Txoritxikiak  – Nuestras aves invisibles – Argazkiak: Vicente Leal; Miren Ajangiz: testuak

Haiekin bizi gara. Egunsentian esnatzen gaituzte, gaua iristean harrotzen gaituzte. Gure egunerokoan ibiltzen laguntzen diguten hegazti txiki ikusezinak dira.

La Bolsa Udaltegia – Juanje Agirre  – Espacio, Paisaje y Arquitectura – Eskultura
Eskultura-pieza horiek, arkitekturan erabilitako materialak erabiliz, baoak eta hutsak irekitzen dituzte, eta trinkoan eta sotilean, ilunean eta argian, harikorrean eta gogorrean barneratzen dira, beste eskala arkitektonikoago batzuetan berrsortzeko proiekzio argia duten paisaiak osatuz. 


LITERATURA

BILBAOPOESIA

  • Martxoaren 23ra arte 

Martxoaren 23ra arte, Bidebarrietako Liburutegiak Bilboko poesiaren urteroko topaketa handia hartuko du. Hogeita laugarren edizio honek Bakardadea izango du gai, eta aurten ere, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusia agertoki ezin hobea izango da Estatuko zein nazioarteko lehen lerroko poeten presentziaz gozatzeko, poesia erdian dela, eta bederatzi egunez literatura- eta musika-programazio iradokitzaile eta askotarikoa eskainiz.

MUSIKA

BILBOKO GANBERA ORKESTRA ETA ABESBATZAREN KONTZERTUA

  • Martxoaren 24an, 19:00etan, Gizakundearen Elizan, Daniel Garayren zuzendaritzapean. 

BAILABLES

Bilboko adinekoek dantza egiten jarraitu ahal izango dute hilabete honetan, Udalak tradizioz antolatzen dituen dantzaldiekin. . 

  • Martxoak 26 Casillako pabiloian, 18:00etatik 21:00etara. 

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus