BILBOKO UDALAK GAUR IREKI DU BLAS DE OTERO – ÁNGELA FIGUERA NAZIOARTEKO POESIA SARIAREN XVI. EDIZIOAREN DEIALDIA

  • Deialdia maiatzaren 30era arte egongo da zabalik.

  • 5.500 euroko saria du, modalitate bakoitzarako: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa.

  • Gaztelaniazko modalitaterako, jatorrizkoak honako helbide honetara bidali beharko dira www.bilbao.eus/premioblasdeotero-angelafiguera eta euskarazkoak, honetara: www.bilbao.eus/blasdeotero-angelafigueralehiaketa.

(Bilbo, 2023ko martxoaren 15).- Bilboko Udalak bere Poesiaren Nazioarteko Sariaren edizio berri baterako deialdia egin du. Lehiaketak, Lehiaketak, Blas de Oteroz gain, Angela Figuera poeta bilbotarra ere omentzen du.

Lehiaketa honen hamaseigarren edizioak MARTXOAREN 15ean irekiko du deialdian parte hartzeko interesa duten egileek beren poema-liburuak bidaltzeko epea. Bi modalitatetan parte hartu ahal izango dute: euskaraz eta gaztelaniaz. Deialdia MAIATZAREN 30EAN, ASTEARTEAN, itxiko da eta bi modalitateen saria 5.500 eurokoa izango da.

Poema-liburuak helbide hauetara bidali behar dira:: www.bilbao.eus/premioblasdeotero-angelafiguera gaztelaniaz idatzitako obretarako eta www.bilbao.eus/blasdeotero-angelafigueralehiaketa euskarazko obretarako. Formatu digitalean baino ez dira onartuko, eta gutxienez 500 bertso eta gehienez 1.000 izango dituzte. Gainera, gaia, errima eta obren neurria libreak dira.

Blas de Otero – Ángela Figuera Nazioarteko Poesia Sarian edozein nazionalitate edo bizilekutako egileek parte har dezakete. Parte hartzen duten poema-liburuek originalak eta argitaragabeak izan behar dute nahitaez, eta ez dago baimenduta aurretik beste lehiaketa batzuetan sarituak izatea, ezta akzesit bidez aitortuak izatea ere. Lehiaketan ere ez dira jatorrizko lan gisa onartuko, aukeratzen den modalitatea ez den beste hizkuntza batetik itzulitako lanak.

Aurreko edizioan sarituak izan ziren Francisco Javier Gilabert Sánchez “Todavía el asombro” lanagatik; eta Juan Ramón Madariaga Abaitua “Beste Piztia Batzuk” obragatik.

SARE SOZIALAK