GAZTEDI DANTZARI TALDEAK 70.+1. URTEURRENA OSPATUKO DU BASARRATE, SANTUTXU (ZABALBIDE) ETA KARMELOKO METRO IRTEERETAN DANTZA ETA JANTZI TRADIZIONALEN ARGAZKI ERAKUSKETA BATEKIN

  • Erakusketa maiatzaren 31ra arte egongo da ikusgai.
  • Santutxuko dantza taldea Bizkaiko talderik beteranoenetako bat da.

 

(Bilbon, 2022ko apirilaren XXXean).- Gaztedi Dantzari Taldea Bizkaiko dantza talderik beteranoenetako bat da. 2022an, 70.+1. urteurrena ospatzeko, taldeak argazki erakusketa bat jarri du martxan hainbat dantza eta jantzi tradizionalen irudiekin. Erakusketa maiatzaren 31ra arte egongo da ikusgai Basarrate, Santutxu (Zabalbide) eta Karmeloko metro irteeretan.

 

Gaztedi Dantzari Talde Santutxun sortu zen 1951n eta ordutik Santutxutik euskal folklorea sustatzeko eta euskal kultura beste herri eta herrialde batzuetara zabaltzeko lan egin du.

  1. urteurrena ospatzeko asmoz, taldearen ibilbideari eta folkloreari omenaldia egiteko egitarau berezia prestatu dute. Pandemiaren ondorioz, atzeratu egin behar izan zituzten ospakizunerako planifikatutako jardueretako batzuk, baina 2022an, egoerak hobera egin duenez, berriro ekin diote planifikatutakoari, eta erakusketa hau da haien proposamen nabarmenetako bat.

 

Gaztedi Dantzari Taldeak lankidetza estua izan du Bilboko Udalarekin bere ibilbide luzean. Azken hilabeteetan, Neguko Santutxu Kolorea programan parte hartu dute, eta laster parte hartuko dute, Santutxu Kolorea programan, Udalarekin elkarlanean, eta Musikauzo programarekin.

 

SARE SOZIALAK:

 

www.bilbaokultura.eus