BILBAOESZENA, BILBOKO UDALAREN ANTZERKI BALIABIDEEN ZENTRUA, GAUR EGUN, ADDE EUSKAL HERRIKO DANTZA PROFESIONALEN ELKARTEAREKIN LANKIDETZAN DIHARDU, DANTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA DELA ETA ANTOLATUTAKO JARDUNALDI PROFESIONALEAN

  • Hitzordu hau Bilborocken egiten da eta bertan sektoreko profesionalak diren Iara Solano eta Atxarte López de Munainekin parte hartzen dute.

 

(Bilbon, 2022ko apirilaren 29an).- BilbaoEszena, Bilboko Udalaren Antzerki Baliabideen Zentrua gaur, apirilak 29, ADDE Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartearekin elkarlanean ari da dantza konpainien topaketa profesional batean. Hitzordu hau Bilborocken dago programatuta eta Dantzaren Nazioarteko Egunaren barruan kokatzen da.

 

Bertaratuko diren konpainiek, elkarrekin hausnartu eta etorkizuneko ekintzak irudikatuko dituzte, dantzaren sektorean hobekuntzak eta hainbat eragileekin harremanak hobetzeko estrategietan pentsatuz. Gainera, ADDEko sortzaileen batzordeak azken urteotako datu eta ondorioekin egindako txostena partekatuko du: Euskadiko konpainia profesionalen egiturei, Eusko Jaurlaritzaren laguntzei eta SAREAren dantza zirkuituari buruzko hausnarketak.

 

Topaketan sektoreko profesionalak diren Iara Solano eta Atxarte López de Munain egongo dira, euren esperientziaren bitartez etorkizun berri hau eraikitzen laguntzeko. Esperientziak, ikuspegiak eta tresnak partekatuko dituzte, gero eta handiagoa eta anitzagoa den komunitate eszeniko batean aktiboki parte hartzeko, harreman malguagoetan, horizontalagoetan eta iraunkorragoetan oinarrituta. Gainera, nazioarteko egitura- eta erakunde-ereduak aztertzeari ere erreparatuko da, testuingurua hobeto ulertzeko.

 

Topaketaren helburuen artean, honako hauek azpimarratzea dago: batetik, ezagutzaren eta elkartze artikulatuaren garrantzia, aldaketa txiki baina garrantzitsuak ahalduntzen eta ahalbidetzen dituen tresna gisa; bestetik, erakundeekin elkarrizketa eraginkorragoak irekitzearen garrantzia; eta, azkenik, lan egiten dugun testuingurua sortzean eta birsortzean erantzukizunak hartzeko beharra, tradizioz sorkuntza eta kudeaketa definitzen duten rolak berrikusi eta lausotuz.

 

  1. urtetik, ADDE. Euskal Herriko dantzako profesionalen elkarteak dantzaren nazioarteko eguna ospatzen du, askotan formatu ludikoan eta bertaratutakoei zuzendutako kaleko ekintzekin. Oraingo honetan, pandemiaren ondoren, Elkarteak uste du gogoeta egiteko eta sektoretik bertatik eragiteko unea dela, egungo testuingurua eta profesionalen lan-baldintzak hobetzeko, ez baita ahaztu behar dantza lanbidea dela.

 

SARE SOZIALAK

           

 

www.bilbaokultura.eus