“UDABERRIKO BERTSO SAIOAK” BERTSOLARITZAREN EGUNGO IZENAK BILDUKO DITU SANTUTXUN ETA DEUSTUN MAIATZAREN 14TIK AURRERA

  • “Udaberriko Bertso Saioak” larunbatetan, maiatzaren 14an, 21ean eta 28an, eta ekainaren 4an, 13:00etan ospatuko da.
  • Lehenengo bi saioak Santutxuko Karmelo plazan izango dira (maiatzaren 14an eta 21ean), eta azken biak (maiatzaren 28an eta ekainaren 3an) Deustuko San Pedro plazan, frontoiaren ondoan.
  • Programa honetako sarrera doakoa da.

Udaberriko Bertso Saioak”, Bilboko Udalak Santutxuko Bertso Eskolarekin batera antolatzen duen bertso munduaren inguruko ohiko programak, edizio berri bat ospatuko du udaberri honetan larunbatetan egingo diren lau saioekin: hauek Santutxuko Karmelo plazan maiatzaren 14an eta 21ean, eta Deustuko San Pedro plazan, frontoiaren ondoan, maiatzaren 28an eta ekainaren 4an, izango dira

“Udaberriko Bertso Saioak” jada euskaltzaleen arteko topagunea da eta bere helburua Bizkaiko hiriburuan euskal kultura eta hizkuntza sustatzea eta, aldi berean, Santutxuko Bertso Eskolak hirian egiten duen lana babestea da. Izan ere, oraingo honetan, saioen gai nagusia eskola bera izango da. Programako jarduera guztietarako sarrera librea da.

Udalak emakumeen presentziaren aldeko apustua egiten du programa honetan, eta horrela, edizio berri honetan parte hartuko duten bertsolariak honako hauek dira:

  • Maiatzaren 14an, larunbata, 13:00etan. Santutxuko Karmelo plaza.

Amets Arzallus 

Oihana Bartra 

Unai Iturriaga 

Uxue Alberdi 

  • Maiatzaren 21ean, larunbata, 13:00etan. Plaza del Karmelo de Santutxu.

Maialen Lujanbio

Ibon Ajuria 

Jone Uria 

Etxahun Lekue

  • Maiatzaren 28an, larunbata, 13: 00etan. Deustuko San Pedro plaza. Saio librea.

Andoni Egaña 

Nerea Ibarzabal 

  • Ekainaren 4an, larunbata, 13: 00etan. Deustuko San Pedro plaza. 

Onintza Enbeita 

Sustrai Colina 

Saioa Alkaiza 

Arkaitz Estiballes

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus