FANT-EK THOMAS MARSCHALL-EN “ORDINARY CREATURES” FILM LUZEA ESTREINATUKO DU GAUR ARRATSALDEAN

  • Filma, Estatuan estreinaldia, 18:45etik aurrera proiektatuko da, Gólem – Alhondiga zinemetako 2. aretoan.
  • “ORDINARY CREATURES” pelikulak Ikuspegi Fantastiko atalean parte hartzen du.
  • INFORMAZIO GEHIAGO ETA IRUDIAK

Bilboko Udalak antolatzen duen Bilboko Zinemaldi Fantastikoak FANTEKThomas Marschall austriarraren Ordinary Creatures” film luzea proiektatuko du gaur arratsaldean.

Zuzendariak prentsaurreko batean aurkeztu du filma, gaur goizean, eta FANTeko zuzendariak Vanesa Fernándezek ere parte hartu du bertan.

FANTek bere hogeita zazpigarren edizioan programatu dituen zortzi estatuko estreinaldietako bat da hau, eta 18:45etik aurrera Gólem – Alhóndiga zinemetako 2. aretoan ikusi ahal izango da.

Ordinary Creatures” filman, Martha eta Alex errepidetik bidaian doaz. Antzinako auto gorri bat gidatzen dute, Austria Beherea eta Txekiar Errepublika artean hedatzen den paisaia ez oso bikainean zehar. Haien arteko harremana, naturan bizi dituzten pasio-uneen eta gidatzen ari diren bitartean dituzten borroka txikien artean mugitzen da. Ez dirudi jomugarik dutenik. McDonald’s batean gehiegizko modu barregarrian gehiegizkoak diren eskariak egiten dituzte, eta mutxikatzeko ekintza musu-eszena dibertigarri bihurtzen da.

Ordinary Creatures” da Thomas Marschall-en (1974) narraziozko lehen film luzea da.
Zuzendariak, Austriako Zinema Akademian ikasi zuen Michael Haneken, Christian Bergerren eta Götz Spielmannen ikasle gisa. Lizentziatu ondoren, gidoilari eta argazki-zuzendari gisa lan egin zuen hainbat artista eta zinema-ekoizpenentzat. Zuzendari gisa, nazioartean ospea lortu duen “Faces of the Frontier” (2009) dokumental luzea egin zuen Marschallek.

Film luze honek Zinemaldiko Ikuspegi Fantastiko atalean hartzen du parte “Mom, I befriended ghosts (2020), Sasha Voronovena; “Woman of the Photographs (2020), Takeshi Kushidaren; “La sabiduría” (2020), Eduardo Pintorena; Al morir la matinée (2020), Maximiliano Contentirena eta “Arboretum (2020), Julian Richbergena tituluekin batera.

FITXA TEKNIKOA

  • Zuzendari: Thomas Marschall
  • Gidoia: Thomas Marschall, Anna Mendelssohn
  • Produkzioa: Daniela Praher
  • Musika: Jorge Sanchez-Chiong
  • Muntaketa: Stefan Fauland
  • Aktoreak: Alois Frank, Anna Mendelssohn, Lynne Rey, Robert Slivovsky, Anat Stainberg, Joep van der Geest

FANT Zinemaldiaren programazio guztia esteka honetan kontsulta daiteke, eta prentsa-materialak esteka honetan daude eskuragarri.

#BILBAOUDABERRIA2021

#BILBAOUDABERRIA2021 udal-ekimena diseinatuta dago Bilboko auzotar guztiek aisia- eta kultura-planak goza ditzaten udaberriko hilabete hauetan, betiere higiene- eta osasun-berme guztiekin.

SARE SOZIALAK:

#FANT27
#BilbaoUdaberria2021

www.bilbaokultura.eus
fantbilbao.eus