BILBOKO FANTASIAZKO ZINEMALDIAK – FANTEK “LA DAMA DEL FANTATERROR” GAUR PROIEKTATUKO DU, DIEGO LÓPEZEN DOKUMENTALA

  •   Proiekzio berezi hau 19:10etatik aurrera ikusi ahal izango da, Gólem-Alhondiga zinemetako 1. aretoan.

(Bilbon, 2021eko maiatzaren 10ean).- Bilboko Udalak antolatzen duen FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoak bere emanaldi berezietako bat eskainiko du gaur arratsaldean“La dama del FANTATerror”, Diego Lopezek zuzendua. Gaur goizean, errealizadoreak Zinemaldiko zuzendari Vanesa Fernándezek ere parte hartu duen prentsaurrekoan aurkeztu du dokumentala.

Dokumental hau Helga Linéren irudiari buruzkoa da. Linék 1954an egin zuen debuta estatuko eszenatokietan. Hurrengo hamarkadatik aurrera, aktore alemaniarrak gora egin zuen zineman. Peplum-a, poliziakoa, komedia, spaghetti western-a, eurospy-a edo abenturak, genero guztiak landu zituen. Fantasiazko eta beldurrezko zinemari esker Fanta-izuaren dama bihurtu zen.

Diego López “El Buque Maldito” fanzinearen argitaratzailea 2005etik. Estatuko eta nazioarteko hainbat argitalpenetan hartu du parte, eta baita liburu kolektiboetan ere. 2010ean, David Pizarrorekin batera, “Los perversos rostros de Víctor Israel” dokumentala zuzendu zuen. Ondoren, “Silencios de pánico. Historia del cine fantástico y de terror español, 1897-2010” liburua idatzi zuten, 2013an argitaratua. 2018an, FANT25ean proiektatu zen Jack Taylor, testigo del fantástico dokumentala estreinatu zuen. Gaur egun, eta 2010etik, Sitgeseko Zinemaldiko “Brigadoon” saileko programatzailea da.

“La dama del FANTATerror” gaur izango da ikusgai Gólem – Alhóndiga zinemen 1. aretoan, 19:10ean. Ondoren, Harpo Guilt eta Lenny Guit belgikarren “Mother Schmuckers” filma izango da ikusgai.

 

FITXA TEKNIKOA

Zuzendaria: Diego López

Gidoia: Diego López

Produkzioa:  Xevi Subinyà

Musika: Buio Mondo

Muntaketa: Albert Calveres

 

FANT Zinemaldiaren programazio guztia esteka honetan kontsulta daiteke, eta prentsa-materialak esteka honetan daude eskuragarri.

#BILBAOUDABERRIA2021

#BILBAOUDABERRIA2021 udal-ekimena diseinatuta dago Bilboko auzotar guztiek udaberriko hilabete hauetan aisia- eta kultura-planez gozatzeko aukera izan dezaten, betiere Higiene- eta osasun-berme guztiekin.

 

SARE SOZIALAK 

#FANT27

#BilbaoUdaberria2021

www.bilbaokultura.eus

fantbilbao.eus