BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK BERRIZ ERE JARRIKO DU FOKUA BELDURREAN MELANIA MOSCOSO ANTROPOLOGOAREN HITZALDI BATEKIN, HILAREN 17AN, ASTELEHENA

  • Hitzaldia, “Vicisitudes de una aprensiva. El miedo en tiempos de pandemia” izenburuarekin, 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiaren Aretoan Nagusian.
  • Hitzordua “Kultura eta pentsamendua” zikloaren barruan dago.
  • Sarrera librea izango da leku-kopurua bete arte, baina ezinbestekoa da doako gonbidapenetako bat Streaming bidez ere jarrai daiteke www.kulturguneatb.eus webgunearen bidez.

(Bilbon, 2021eko maiatzaren 12an).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak “Kultura eta pentsamendua” zikloaren beste emanaldi bat ospatuko du Bideberrietako Liburutegiko Areto Nagusian astelehenean, hilak 17. Hitzaldi honetan, “Vicisitudes de una aprensiva. El miedo en tiempos de pandemia”, arreta berriro ere beldurrean jarriko da.

Hitzaldia Melania Moscosok emango du, azalduko du nola COVID-19aren epidemiaren ondorioz, herritarrek kutsatzeko arriskuari, egiazkoa, baina ukiezina, aurre egin behar diote, “kontaktu fisikoak besteak eta bakoitza gaixotasunaren eraginpean jartzen ditu, eta pertsonak lurralde sendorik gabe uzten ditu, ‘Ez genuke hor egon behar’ sentsazio lausoarekin”.

Melania Moscoso (Bilbo, 1974) antropologoa, pedagogoa, Zientzia Politikoetan doktorea eta Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluko (CSIC) Filosofia Institutuan ikertzailea da.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA kulturari eskainitako gunea da Bidebarrietako liburutegiaren barruan. Kultura, literatura eta zientzia garatzea eta sustatzea du helburu.

SEGURTASUN NEURRIAK
Hitzaldi honetara joateko, ezinbestekoa da www.bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturgunea webgunean eskuragarri dauden doako gonbidapenetako bat erreserbatzea.

Egungo egoeraren ondoriozko segurtasun neurriak direla eta, ekitaldi-aretoko ateak 18:15ean irekiko dira, bertaratutakoak beren aulkietan egokitzeko. Ezin bada parte hartu, hitzordua streaming bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean.

Une bakoitzean indarra duten babes eta higiene neurriak zorrotz beteko dira. Era berean, ekitaldia egiten den bitartean maskara erabili beharko da.

#BILBAOUDABERRIA2021

#BILBAOUDABERRIA2021 hiria udaberrian aisialdi- eta kultura-planez betetzen duen udal-ekimena da, betiere higiene- eta segurtasun-berme guztiekin.

 

SARE SOZIALAK:

#BILBAOUDABERRIA2021

www.bilbaokultura.eus