BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK ROSA MONTEROREN ‘EL PESO DEL CORAZÓN’ AZKEN LANAREN AURKEZPENA JASOKO DU OSTEGUNEAN

Aurkezpena Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, –sarrera librea izango da leku guztiak bete arte–, eta Kirmen Uribe idazleak ere hartuko du parte.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturgunea espazioak, ‘El Peso del corazón’ (Ed. Seix Barral), Rosa Montero idazle eta kazetariaren azken eleberriaren aurkezpena jasoko du datorren ostegunean, MARTXOAREN 5ean. Lan horretan, idazlea, Lágrimas en la lluvia’ lanean sortu zuen mundu liluragarrira itzultzen da, eta berriro ere harritu egiten gaitu, Bruna Husky protagonista legendario bilakatu duen narrazio indartsuarekin. Topaketa Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etan, –sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte– eta Kirmen Uribe idazleak ere hartuko du parte.

 

El peso del corazón’ thriller bat da, abenturazko eleberri politiko eta ekologikoa, fantasiazkoa eta zientzia fikziozkoa, literatura sorkuntzari buruzkoa, bizitzaren pisuari eta heriotzaren iluntasunari buruzko metafora. Bruna Husky detektibea, itxuraz erraza den kasu bat konpontzeko kontratatuko dute, baina Lur asaldatuaren eta Labariko Erresumako erlijio-diktaduraren arteko oreka hauskorra desegonkortzeko arriskua dakarren nazioarteko ustelkeria sarea aurkituko du. Itxuraz, gerra ahaztuta dagoen etorkizunean, Brunak erlojuaren kontra borrokatu beharko du askatasunaren eta bizitzaren alde, neskatila txiki bat bere kargura hartzeak sortzen dizkion sentimendu kontraesankorrak bereganatzen dituen bitartean.

 

Rosa Montero Madrilen jaio zen. Kazetaritza eta Psikologia ikasi zuen. Hainbat eleberri idatzi ditu: ‘Crónica del desamor’ (1979), ‘La función Delta’ (1981), ‘Te trataré como a una reina’ (Seix Barral, 1983), ‘Amado amo’ (1988), ‘Temblor’ (Seix Barral, 1990), ‘Bella y oscura’ (Seix Barral, 1993), ‘La hija del caníbal’ (1997, Primavera Saria), ‘El corazón del Tártaro’ (2001), ‘La loca de la casa’ (2003, Qué Leer Saria eta Grinzane Cavour Saria), ‘Historia del Rey Transparente’ (2005, Qué Leer Saria), ‘Instrucciones para salvar el mundo’ (2008), ‘Lagrimas en la lluvia’ (2011) eta ‘La ridícula idea de no volver a verte’ (2013).

 

Horrez gain, ‘Amantes y enemigos’ (1998) kontakizun liburuaren, kazetaritzarekin erlazionatutako zenbait lanen, eta ‘El nido de los sueños’ (1991) eta Barbara protagonista duten umeentzako liburuen egilea ere bada. Kazetaritzaren alorrean egin duen lanari esker, Kazetaritza Sari Nazionala, Rodríguez Santamaría Saria eta El Mundo Kazetaritza Saria lortu ditu, besteak beste. Bere lanak hogei hizkuntza baino gehiagora itzulita daude.

 

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegian dagoen gunea da, eta bere helburu nagusia liburua eta literatura sustatzea da.