DEUSTUA – SAN INAZIO BARRUTIAK, EUSKARAZKO MUSIKARI ESKAINITAKO EUSKARAZKO MUSIKA LEHEN(A) BARRUTIAN PROGRAMAREN BIGARREN EDIZIOA JASOKO DU EKAINEAN

Ekimena OSTEGUN honetan hasiko da Deustuko Udaltegian, Andoni Egañak, Xabier Lizasok pianoan lagunduta, aurkeztuko duen “Garai hura gara” ikuskizunarekin, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Sarrera librea izango da.

Bigarren urtez jarraian, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, hainbat estilotako zenbait euskal musikariren eta bi abesbatzaren talentuaz gozatzera gonbidatzen du, zuzeneko emanaldien zikloan. Emanaldiak EKAINEKO ostegun guztietan izango dira, Deustuko eta San Inazioko hainbat eszenatokitan. Jazz musikatik rock-era, klasikoa edo herrikoia… Denak dauka bere lekua ekainaren 4an, 11n, 18an (eta 19an) eta 25ean egingo diren doako kontzertu horietan.

Ekimena OSTEGUN HONETAN jarriko da martxan Deustuko Udaltegian, Andoni Egañak, Xabier Lizasok pianoan lagunduta, aurkeztuko duen “Garai hura gara” ikuskizunarekin. Ikuskizun horretan XVIII. mendeko eta XIX. mendearen hasierako kultur joerak ezagutaraziko dituzte. Xabier Lizasok Larrañagaren, Gamarraren eta Osinagaren lanak hurbilduko dizkie ikus-entzuleei, eta Andoni Egaña bertsolariak Fernando Amezketarraren bertsoak gogoraraziko ditu.

EKAINAREN 11n Euskararen Etxean eskainiko den hurrengo kontzertuaren protagonista Naroa Gaintzaren ahotsa izango da. Amaiur taldean aritu ondoren, Bilbon grabatu duen eta hainbat laguntzaile izan dituen “22M2” proiektu berria aurkeztuko du. Hasiera batean bakarkako diskoa dirudien arren, rock and roll banda kontzepturantz biratzen du. Bertan elementu intimoak eta aldi berean indartsuak hautematen dira.

Ekaineko hirugarren astean programazio bikoitza jasoko da. EKAINAREN 18an San Inazio Abesbatzak eta Deustuarrak Abesbatzak emanaldia eskainiko dute Deustuko San Pedro elizan. Hurrengo egunean, La Hacerían, bateriak, kontrabaxuak, pianoak, saxofoiak eta ahotsak osatutako Ana Bejarano eta Euskonection**** boskotearen txanda izango da. Talde horren dinamika jakin-minez beteta dago, eta euskal abesti herrikoien erromantizismotik aritzen da, batzuetan swinga gure lurraldean tipikoak diren konpas eta musika egitura ausartenekin nahastuz. Ideiaren helburua jazza osatzen duten generoen familia Euskal Herriko musika estiloekin elkartzea da, ezaugarri komunak konpartituz.

Aurtengo programazioa Sarrikoko Juan Crisostomo de Arriaga Musika Kontserbatorioan itxiko da, Inun eta Eñaut Elorrieta abeslariekin. Mikel Inunziaga Inun kantautoreak 2014an argitaratu zuen pop estiloko “Berreginez” lehen diskoa. Gaur egun, gitarra akustikoak eta loop pedalak lagunduta, lehenengo lan hori aurkezten jarraitzen du. Eñaut Elorrieta abeslariari dagokionez, “DESERRIKO KANTAK” bakarkako lehenengo lana argitaratu zuen 2013an. Eñautek hainbat ikuspegitatik begiratzen dio deserriari. Horretarako, berak idatzitako testuez gain, konplizitatea bilatu du Joseba Sarrionandia, Joan Oliver, Mario Benedetti, Harkaitz Cano edo Bernardo Atxaga bezalako beste idazle batzuen luman.

Kontzertu guztietarako sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.

AGENDA

EKAINAK 4 JUNIO
Lekua / Lugar: Deustuko Udaltegia / Centro Municipal de Deusto
Ordua / Hora: 19:30
XABIER LIZASO eta ANDONI EGAÑA “Garai hura gara”

EKAINAK 11 JUNIO
Lekua / Lugar: Euskararen Etxea
Ordua / Hora: 19:30
NAROA GAINTZA “22m2”

EKAINAK 18 JUNIO
Lekua / Lugar: Deustuko Donepetri eleiza / Iglesia San Pedro de Deusto
Ordua / Hora: 19:30
SAN INAZIO ABESBATZA
DEUSTUARRAK ABESBATZA

EKAINAK 19 JUNIO
Lekua / Lugar: La Hacería
Ordua / Hora: 22:00
ANA BEJERANO & EUSKONECTION

EKAINAK 25 JUNIO
Lekua / Lugar: Bilboko Kontserbatorioa / Conservatorio de Bilbao
Ordua / Hora: 19:30
INUN, EÑAUT ELORRIETA