Dantza Plazetan Euskal Museoan eta Bilboko Korala Gertutik programak bertan behera utzi dira

Eusko Jaurlaritzak COVID19ri aurre egiteko iragarri dituen neurri berrien aurrean, Dantza Plazetan Euskal Museoan eta Bilboko Korala Gertutik programak bertan behera utzi dira. Halaber, Mila Musika Haria eta Bilboko Zirkuitua programek hasteko ordutegia 19:00etan aurreratu dute. Aurreikusita zegoen bezala, Filarmonikara Hurbildu eta Juanjo Navas-en kontzertuak 19:00etan hasiko dira, baita Bidebarrieta Kulturgunearen programazioa ere.