FANT-FANTASIAZKO ZINEMAREN JAIALDIAK GAUR EMANGO DU “AMIGO” FILMA, ÓSCAR MARTÍNEN LEHENENGO FILM LUZEA

  • Film luze hau jaialdiko atal ofizialean lehiatuko da. “Amigo” gaur proiektatuko da, 17:10an, Azkuna Zentroan, Golem Alhondiga zinema aretoetako 1. aretoan.
  • FANTen programazioa ordutegi-murrizketa berrietara egokitu da. Pelikulen emanaldiak hasiera batean aurreikusitakoa baino ordu erdi lehenago hasiko dira.Jaialdiak egokitu egin du bere segurtasun protokoloa, aurrez aurreko edizioa segurua izango dela bermatzearren.
  • FANT jaialdia igarotako zapatuan hasi zen, eta hilaren 12ra arte iraungo du, aurrezko aurreko modalitatea eta www.fantbilbaoonline.eus plataformako online formatua nahastuz.

FANT–Fantasiazko Zinemaren Jaialdia Bilboko Udalak antolatzen du, eta iragan azaroaren 7an, zapatuan hasi, eta datorren egunera arte iraungo du, hilak 12.

Jaialdiak proposamen ugari dakartza, lehen-lehen mailakoak genero horretako zinemaren zaleentzat, eta Óscar Martínen lehen film luzea da horietako bat, “Amigo”. Filma gaur arratsaldean emango da, 17:10an, Azkuna Zentroan; sarrerak 5 euroko prezioa du, edo, bestela, Jaialdiko bonua era erabil daiteke.

“Amigo” filmak (Óscar Marín da zuzendaria) kontatzen du nola, istripu larri baten ostean, Davidek bere etxean hartuko duen Javi bere laguna. Alta, bien arteko liskarrak aurki agertuko dira, eta agerian jarriko dute harreman pozoitu eta hilgarri bat, gertuago dagoena eromenetik biek itxuraz duten adiskidetasunetik baino.

Hau da Óscar Martín madrildar zuzendari eta gidoilariaren lehen film luzea; 20 urte baino gehiagoko esperientzia du ikus-entzunezkoen munduan, eta era askotako formatuekin lan egin izan du: publizitatea, film laburrak, dokumentalak eta bideoartea, besteak beste. Gainera, El Ojo Mecánico ekoiztetxea sortu zuen Elena Muñozekin batera.

LEHIAKETAKO ATAL OFIZIALA

Film luze hau Jaialdiko lehiaketako atal ofizialaren barruan dago, eta bera da FANT 2020 jaialdiko film luzerik onenaren saria, gidoigile onenaren saria, zuzendaritza berritzaileenaren saria irabazteko aukera dutenetako bat, beste hauekin batera: “A Good Woman Is Hard To Find” (UK/BEL, 2019), Abner Pastoll-ena; “Amulet” (UK/AEU, 2020), Romola Garairena; “Boys Meets Gun” (NETH, 2020), Joost van Hezik-ena (AEB, 2019); ‘Darlin’’ (USA, 2019), Pollyana McIntosh; ‘Host’ (UK, 2020), Rob Savage; ‘Jesus Shows You Way To The Highway’ (ESP, 2019), Miguel Llansó; ‘Nuclear’, (UK, 2019), Catherine Linstrum; ‘The Pool’, (2019, THA), Ping Lumpraploeng eta ‘Z’ (CAN, 2019), Brandon Christensen.

‘AMIGO’ – Espainia / 2019 / 85 min.

Zuzendaria: Óscar Martín.
Gidoia: Javier Botet, Óscar Martín, David Pareja.
Ekoizpena: Elena Muñoz.
Musika: Manu Conde.
Muntatzea: Emilio González.
Antzezleak: Javier Botet, David Pareja, Esther Gimeno, Zoe Berriatúa, Patricia Estremera, Ana del Arco, Luichi Macías, Alfonso Mendiguchía.

FANT jaialdiaren programazio osoa esteka honetan dago, eta hedabideentzako materialak ere beste honetan.

SEGURTASUN PROTOKOLOA

Euskadin une honetan daukagun egoera sanitarioa dela-eta, FANT jaialdiak online eskainiko du programazioaren zati bat. Era horretan, jaialdiak online plataforma bat eskainiko du nahi dutenek jaialdiaren programazio www.fantbilbaoonline.eus estekaren bidez gozatu ahal izan dezaten.

Zinemetan ere jaialdia ahalik eta seguruen ospatu dadin, FANT jaialdiak mugatu egin du edukiera aretoetan, % 50era arte, eta ikusleei higiene eta segurtasun neurririk zorrotzenak eskainiko dizkie: hogeita hamar minutuko tarteak egingo dira saioen artean, areto bakoitza aireztatu eta desinfektatzeko. Gainera, maskarak nahitaez erabili beharko dira eta ikusleen artean segurtasun tartea bermatuko da, eta gel hidroalkoholikoa izango dute eskura.

Gainera, gonbidatuen, profesionalen, antolatzaileen eta ikusleen osasunerako arriskua ahalik eta txikiena izan dadin, FANT jaialdiak bertan behera utzi ditu Euskaditik kanpoko profesionalentzako gonbidapenak.

Egitarauan ere aldaketak egin dira. Murriztu egin da saioen kopurua, eta aurreratu egin da lehenengo saioaren ordua, 15:00era; 21:00ak baino lehen amaitzeko. Bestalde, bertan behera utzi da amaierako gala, azaroaren 12rako ezarrita zegoena, eta baita ere Alhondigako Golem aretoetako 2.ean 20:45erako programatutako saioak.

SARRERAK ETA BONUAK

Jaialdirako bonuak 30 euro balioko ditu. Golem Alhondiga leihatilatan egongo da salgai, eta baita ere jaialdiaren web orrian.
Sarrerak saio bakarrerako izango dira, eta 5 euroan salduko dira. Golem Alhondiga leihatilatan egongo dira salgai, eta baita ere zinemaren web orrian.
Golem Alhondiga aretoetako 2.eko proiekzioak doan izango dira, eta sarrerak saio bakoitza baino 30 minutu lehenago jaso ahal izango dira.
Online aukera nahiago izanez gero, www.fantbilbaoonline.eus. estekaren bidez izango da sarbidea.

#BILBAOUDAZKENA2020

Jaialdi hau #BilbaoUdazkena2020 ekimenaren barruan eskaintzen da, alegia, Bilboko Udalak uria kultur proposamenekin dinamizatzeko eta kultur sektoreari laguntzeko duen konpromisoaren barruan.

SARE SOZIALAK:

Bilbao Udala: FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
Bilbao Kultura: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
FANT: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
#Fant26
#BilbaoUdazkena2020

www.bilbaokultura.eus
fantbilbao.eus