BILBOKO UDALTEGIEK “EXPODISTRITO” PROGRAMAREN EDIZIO BERRIA JASOKO DUTE APIRILAREN ERDIALDERA ARTE, HAINBAT ESTILOTAKO ETA TEKNIKATAKO BOST PINTURA ERAKUSKETAREKIN

Aldi baterako erakusketak ASTELEHEN honetan hasiko dira, eta txandakatuz bisitatu ahal izango dira San Frantziskoko, San Inazio-Ibarrekolandako, Castañoseko, Abando-Barrainkuako, Begoñako, Burtsako, Errekaldeko eta Otxarkoagako udaltegietan.

Urteko lehen hiruhileko honetarako aukeratutako artistak José Ignacio Sarasua, Ana Basarte, José Ramón Muro, Mari Kruz Bravo Gasamanes eta Nieves Moro Abascal dira.

Expodistritok, Bilboko barrutietako Udaltegietan eskainiko den aldi baterako erakusketa zikloak, urteko lehen hiruhilekorako programa inauguratuko du datorren astelehenean, URTARRILAREN 18an. Datorren apirilaren 14ra arte, Abando-Barrainkuako, San Inazio-Ibarrekolandako, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko, Errekaldeko eta Burtsako udaltegietara hurbiltzen diren bilbotarrek, oso adierazpen estilo eta teknika anitzak erabiltzen dituzten bost artistaren bost pintura erakusketez gozatu ahal izango dute. Artistak José Ignacio Sarasua, Ana Basarte, José Ramón Muro, Mari Kruz Bravo Gasamanes eta Nieves Moro Abascal dira.

Programako lehenengo erakusketek datorren astelehenean zabalduko dituzte ateak. Horrela, Castañoseko udaltegiak, akriliko eta olio teknika mistoan egindako José Ramón Muro artistaren bilduma eklektikoa jasoko du. “Las luces y las sombras” izenburupean, artistak erakusten duen bilduman koadro bakoitza kontu handiz planifikatutako proiektua da, une jakin bateko argazki errealitatea irudikatuz, teknika landua eta kontu handiz egindako konposizioa erabiliz.

Abando – Barrainkuako udaltegiari dagokionez, José Ignacio Sarasua artista gipuzkoar ezagunaren erakusketa batekin zabalduko du “Expodistrito” ekimeneko aurtengo edizioa. Erakusketa ibilbide luzearen eta ia pinturako teknika guztiak erabili dituen lan zabalaren ondoren, olio bilduma aurkeztuko du oraingo honetan, ikusmen eragin handiena bilatzeko txantiloiak erabiliz, adibidez.

Begoñako udaltegiko erakusketa aretoak, Ana Basarte artistak berak “euren testuingurutik ateratako kaleko une txiki… eta bestelako huskeria” gisa definitzen dituen akuarelen erakusketa jasoko du. Urtarrileko bigarren hamabostaldi horretarako erakusketa egutegia Nieves Moro Abascalen margolanekin osatuko da. Oraingo honetan, akuarelaren eta bizitzaren arteko antzekotasunei buruzko gogoeta egiten duen zenbait lan proposatzen ditu.

Otsailera itxaron beharko da “Expodistrito” ekimeneko programazioa osatzen duen bosgarren erakusketa bisitatu ahal izateko, oraingo honetan Mari Kruz Bravo Gasamanes artista esperimental gaztearena. Bere lan abstraktuaren bitartez heriotzari dion beldurra erakusten du munduaren aurrean, eta gizakiaren basakeria eta gure Ama Lurrari ematen zaion tratu txarra salatzen ditu. Pozak eta algarak ere leku garrantzitsua betetzen dute bere lanean. Artista horrek hainbat ehundurekin egiten du lan, eta zenbait materialekin esperimentatzen du. Material horien artean eskaiola, zementua, oihalak, ugertutako burdina, azuleju zaharrak, kare-harria, adreilu-hautsa eta bidean aurkitzen dituen objektuak daude. “Déjate llevar” izena daraman erakusketa otsailaren 2tik 12ra ikusi ahal izango da beste inon baino lehen Otxarkoagako udaltegian.

“Expodistrito” programa, Bilboko Udaleko Kultura Sailaren ekimena da, eta bere helburuen artean hiribilduko arte adierazpenak deszentralizatzea eta ikusleei artista gazteen lanak aurkeztea daude, eta baita jada ezagunak diren beste batzuen erakustoki izatea ere. Ohikoa denez, erakusketak txandakatuz joango dira. Erakusketa bakoitzaren egun zehatzak udaltegietan, barrutietako programazio jasotzen duen www.kulturabarrutik.eus edo www.bilbaokultura.eus webgunetan eta 010 telefono zenbakian kontsulta daitezke.

EGUTEGIA: URTARRIAREN 18 – 29

Izenburua: José Ramón Muro – “Las luces y las sombras” (Pintura).
Lekua: Castañoseko udaltegia (Castaños, 11)
Egunak: urtarrilaren 18tik 29ra

Izenburua: José Ignacio Sarasua – (Pintura)
Lekua: Abando-Barrainkuako udaltegia (Barrainkua, 5)
Egunak: urtarrilaren 18tik 29ra

Izenburua: Ana Basarte (Pintura)
Lekua: Begoñako udaltegia (Circo Amateur Del Club Deportivo, 2)
Egunak: urtarrilaren 18tik 29ra

Izenburua: Nieves Moro Abascal – “Similitud entre la acuarela y la vida” (Pintura)
Lekua: Errekaldeko udaltegia (Altube Zeharkalea, 6)
Egunak: urtarrilaren 18tik 29ra