BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOKO – FANT 23KO SEKZIO OFIZIALEAN LEHIATUKO DEN STEVEN DEGENNARO ZINEGILE ESTATUBATUARRAREN “FOUND FOOTAGE 3D” FILMAREN, KAMERA ESKUAN HARTUTA 3D-N ERRODATUTAKO LEHENAREN, EUROPAKO PREMIEREA JASOKO DU BILBOK

Zuzendariak aurkeztu du gaur Bilbon komunikabideen aurrean gaur arratsaldeko 18:00etan Golem – Alhondiga zine aretoetako 1. aretoan ikus-entzuleek ikusi ahal izango duten film luzea.

Bilbok, “Found Footage 3D” (EEBB, 2016) lanaren, Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren – FANTen Sekzio Ofizialean lehiatuko den Steven DeGennaro zinegile estatubatuarraren lehenengo film luzearen, Europako premierea jasoko du gaur.

Kamera eskuan hartuta 3Dn errodatu den lehengo filma gaur arratsaldean eskainiko da, 18:00etatik aurrera, Golem – Alhóndiga zine aretoetan. “Found Footage 3D” gaur goizean aurkeztu da Bilbon, Steven DeGennaro zuzendariaren presentziarekin, Justo Ezenarro FANT Bilbaoko zuzendariak lagunduta.

Steven DeGennaro da, baita ere, zinta honen gidoilaria. Bertan, zinegile izan nahi duen batek ez du zalantzarik izango bere kamera hartu eta errodatzeko taldearekin batera basoan dagoen etxola beldurgarri batera bidaiatzeko, aurrekontu urriko beldurrezko film baten making of-a egiteko kontratatzen dutenean. Baina filmeko presentzia malefikoa bere grabazioetan agertzen hasten denean, gelditzeko modua aurkitu beharko du, bestela mundu errealean sartzeko bidea aurki baitezake.

“Found Footage 3D” da aurretik “First Date” arrakastatsua egin duen zinegile honen lehenengo film luzea. Izan ere, bost zinemalditako ikus-entzuleek zinemaldi horietako film labur hoberena aukeratu zuten Steven DeGennaroren “First Date” (2011) lana. Horrez gain, zuzendaritzari emandako sari berezia eta Harry Reiden, Estatu Batuetako senatuko talde nagusiko liderraren, aipamen berezia lortu zituen. Gaur egun soinu diseinua eta nahasketa erakusten ditu Austinen dagoen Texaseko Unibertsitatean.

Lehiaketarako Sekzio Ofizialaren barruan, biharko, maiatzaren 9rako programazioan, filmaren muntaketa amaitu orduko hil zen Andrew Getty zuzendariaren “The Evil Within” (USA, 2017) lanaren estatuko estreinaldia jasoko da. Ikus-entzuleek Sekzio Ofizialeko beste bi film ere ikusi ahal izango dituzte bihar: Geoff Redknapen “The Unseen” (Kanada, 2016) eta Nicolas Pesce zuzendariaren “The Eyes of my Mother” (USA, 2016). Emanaldi guztiak jatorrizko bertsioan izango dira, gaztelaniazko azpi-tituluekin, baina aipatutako azkenak euskarazko azpi-tituluak ere izango ditu.

FOUND FOOTAGE 3D
EEUU / 2016 / 100 min.
Zuzendaria: Steven DeGennaro.
Gidoia: Steven DeGennaro.
Ekoizpena: Steven DeGennaro, Kim Henkel, Charles Mulford.
Muntaketa: Pete Barnstrom, Steven DeGennaro.
Antzezleak: Carter Roy, Alena von Stroheim, Chris O’Brien, Tom Saporito, Scott Allen Perry, Jessica Perrin.

“FOUND FOOTAGE 3D” TRAILERRA: https://www.youtube.com/watch?v=Dcm4RPfnVBQ
PRESS KIT: http://www.foundfootage3d.com/press_kit
FANT23ri buruzko informazio guztia: www.fantbilbao.eus

PRENTSA BULEGOA
IRMA CERRO
T: 94 435 63 30 M: 628 538 215
Mail: [email protected]