ALEXANDER VILENKIN KOSMOLOGOAK HITZALDI ZIENTIFIKOA ESKAINIKO DU DATORREN ASTEAZKENEAN, MAIATZAREN 17AN, BIDEBARRIETA KULTURGUNEAN

“Bestelako unibertsoak zerumugatik haratago” izenburua daraman hitzaldia arratsaldeko 19:00etan izango da Bidebarrietako liburutegian, sarrera librearekin, eta beharrezkoa izango da gonbidapena jasotzea liburutegian bertan GAURTIK maiatzaren 17ra arte edo www.bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturgunea webgunean maiatzaren 16a baino lehen.

Tufts-eko Unibertsitateko (Estatu Batuak) Kosmologia Institutuko Zuzendariak entzuleekin konpartituko ditu unibertsoaren parte handiaren hedapen azkartua iradokitzen duten orain denbora gutxiko azken behaketa astrofisikoak.

Alexander Vilenkin fisika irakaslea eta Tufts-eko Unibertsitateko (Boston, Estatu Batuak) Kosmologia Institutuko Zuzendariak, “Bestelako unibertsoak zerumugatik haratago” izenburua daraman hitzaldia eskainiko du datorren ASTEAZKENEAN (19:00etan) Bidebarrieta Kulturgunean. Hitzaldia Bilboko Udalak antolatu du, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrarekin lankidetzan.

Hitzordua arratsaldeko 19.00etatik aurrera izango da Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan, ingelesez, aldibereko itzulpenarekin. Sarrera doakoa izango da, baina beharrezkoa izango da aurretik gonbidapena jasotzea liburutegian bertan, gaurtik maiatzaren 17ra arte, eta pertsona bakoitzari bi sarrera emango zaizkio gehienez. Aretoko leku guztiak bete eta gero ez da bertara sartzen utziko, baina hitzaldia streaming-ez jarraitu ahal izango da, www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.

Hitzaldia, “Bidebarrieta Zientifikoa” ekimeneko jarduera egutegiaren barruan dago. Ekimen horretan jasotzen diren programen artean “Darwinen Eguna”, “Matematikak eguneroko jardunean” eta “Emakumeek zientzia egiten dute” daude, besteak beste. Ekimenaren helburua zientzia pertsona guztiei hurbiltzea da, era atseginean eta didaktikoan.

Bere hitzaldian, Vilenkin irakasleak astrofisikako eta kosmologiako orain denbora gutxiko azken behaketak konpartituko ditu bertaratutakoekin. Behaketa horiek erakusten dutenez, unibertsoaren parte handia, inflazio kosmologikoa izeneko hedapen azkarrago egoeran dago. Unibertsoa oso eskala handitan ikusteko era berria “Multibertsoa” izenekoa ere zehaztasun osoz deskribatuko du, ideia horrek kosmologia modernoan duen jatorria, behaketan oinarrituta dituen ebidentzia posibleak eta unibertsoaren jatorriari eta etorkizunari buruzko teorietan dituen eraginak azalduz.

Alexander Vilenkin irakaslea (Jarkov, Ukraina, 1949) bere belaunaldiko kosmologo teoriko ezagunenetakoa eta errespetatuenetakoa da. Ikerketan egin duen 35 urteko ibilbidean, unibertso goiztiarrari buruzko zenbait teoriaren azterlanean lagundu du. Denbora tarte horretan kosmologia alorreko ideia berritzaileenetako eta irudimen gehieneko batzuk garatu ditu, betiko inflazio kosmologikoaren teoria, unibertsoa hutsetik sortu izana fluktuazio kuantiko gisa, edo soka kosmikoen azterketa, besteak beste. Azken garaietan, unibertso anitzen existentziaren eraginak aztertzen aritu da, gure zerumugatik haraindi dauden espazio-denboraren guneak, gurearen aldean oso desberdinak diren ezaugarri fisikoak izan ditzaketenak. Kosmologia modernoaren garapenari buruzko hedapen zientifikoko liburu hoberenetako baten egilea da: “Muchos mundos en uno: La búsqueda de otros universos”. Horrez gain, ikerketaren alor horretan espezializatuta dagoen eta ohiko erreferentzia den beste lan bat ere idatzi du: “Cuerdas cósmicas y otros defectos topológicos”.

Ukrainan jaiotako Vilenkinek 1971n lortu zuen lizentziatura Jarkov-eko Estatu Unibertsitatean. 1976an Estatu Batuetara emigratu zuen, eta urte bakarrean doktoretza lortu zuen SUNY Buffaloko Unibertsitatean. Cleveland-eko Case Western Reserve Unibertsitatean doktoretza ondorengo ikerlari gisa denbora tarte laburra eman ondoren, Tufts-eko Unibertsitateko Fisika eta Astronomia Sailak kontratatu zuen.

MAIATZAK 17 – HITZALDI ZIENTIFIKOA
19:00 Bidebarrietako liburutegia
“Bestelako unibertsoak zerumugatik haratago”, Alexander Vilenkin, fisika irakaslea eta Tufts-eko Unibertsitateko (Estatu Batuak) Kosmologia Institutuko Zuzendaria.

GONBIDAPENAK JASOTZEKO:

Bidebarrietako liburutegia. Maiatzaren 10etik 17ra.
Ordutegia: 10:00-14:00  //  16:00-20:00. (Larunbatean eta igandean izan ezik).

WEB: www.bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturgunea
Maiatzaren 16ra arte.

Gehienez ere 2 sarrera pertsona bakoitzeko

+ INFO: www.bilbao.eus