BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK – FANTEK, ESTREINATU ZENETIK 20 URTE IGARO DIRENEAN GENEROKO LAN GARRANTZITSUENETAKOA, “EL DÍA DE LA BESTIA”, ERREBINDIKATZEN DUEN “HEREDEROS DE LA BESTIA” LANA ESKAINIKO DU GAUR ARRATSALDEAN DOKUFANT SEKZIOAREN BARRUAN

Gaur arratsaldeko 18:00etan Azkuna Zentroko Auditorioan eskainiko den filma David Pizarro zuzendarietako batek aurkeztu du gaur goizean Bilbon.

Bilboko Zinemaldi Fantastikoak – FANTek, Diego Lópezek eta David Pizarrok zuzendu duten eta estreinatu zenetik 20 urte igaro direnean Estatuko fantasiazko zinearen lan garrantzitsuenetakoa, “El día de la Bestia”, errebindikatzen duen “Herederos de la bestia”, eskainiko du gaur arratsaldean, DOKUFANT sekzio paraleloaren barruan. Dokumentala gaur arratsaldeko 18:00etan eskainiko da Azkuna Zentroko Auditorioan.

Filma gaur goizean aurkeztu da Bilbon, zuzendarietako bat, David Pizarro, bertan zela, Justo Ezenarro FANT Bilbaoko zuzendariak lagunduta.

“Herederos de la bestia”, gure herrialdeko zine fantastiko garaikidearen erreferentziazko lanetako batean sakondu nahi duen dokumentala da. Filma egin zenetik hogei urte igaro direnean, dokumentalak errodatzearen zirrikituetan sakontzen du, haren kronologia ezarriz, egileen, protagonisten eta parte hartu zuten langileen adierazpenen, argazkien eta artxiboko irudien bitartez, anekdoten eta filmaren plangintzaren aldeko apustua eginez, filmaren hasieratik estreinaldira eta ondoren nazioartean lortu zuen oihartzunera, gaur egunera heldu arte.

Komikotasunaren eta makabrotasunaren arteko bat egitea, amaiera zentzugabeak, altueratan errodatutako eszenak, telebistaren presentzia, pertsonaia koralak edo elkarrizketa zoroak dira Alex De la Iglesiaren zinearen nortasun zeinuetako batzuk. “Herederos de la bestia” lanean De la Iglesia beraren eta filmaren protagonistetako batzuen testigantzak jasotzen dira, Santiago Segurarenak, Terele Pávezenak edo Nathalie Seseñarenak, besteak beste. Dokumentalean, lan horren eragina jaso izana aitortzen duten zinegileak ere agertzen dira, Jaume Balagueró, Paco Plaza edo Nacho Cerdá, besteak beste. Azken finean, dokumentala, 2014an trafiko istripuz hil zen Álex Angulo antzezle bilbotarrari eskainita dago.

DokuFANT sekzio paraleloaren barruan ikus-entzuleek, Asier Abio bilbotarrak 2016an zuzendu zuen “Sputnik” dokumentala ikusi ahal izango dute bihar, arratsaldeko 19:50etik aurrera, doako sarrerako 2. aretoan. Dokumentalak Jacinten istorioa kontatzen du. B serieko beldurrezko film goreen jarraitzaile sutsua da, eta amets bat du: film bat egitea. Dirurik ez duen arren, adiskideen laguntzarekin zine-gerrillako lehenengo film luzeari ekingo dio: “Infección Zombi”.

HEREDEROS DE LA BESTIA
Espainia / 2016 / 80 min.
Zuzendaria: Diego López, David Pizarro.
Gidoia: Diego López, David Pizarro.
TRAILERRA: https://www.youtube.com/watch?v=R_fiUEz-GCM

PRENTSA BULEGOA
IRMA CERRO
T: 94 435 63 30 M: 628 538 215
Mail: [email protected]