BILBOK, BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOKO – FANT 23KO SEKZIO OFIZIALEAN LEHIATUKO DEN MARCOS CABOTÁ MALLORKAKO ZINEGILEAREN “NOCTEM” FILMAREN PREMIEREA JASOKO DU

Gaur arratsaldeko 20:00etan Azkuna Zentroko Auditorioan eskainiko den filma zuzendariak aurkeztu du gaur goizean Bilbon komunikabideen aurrean.

Bilbok, asko itxaron den Marcos Cabotá Mallorkako zinegilearen laugarren film luzearen, Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren – FANTen Sekzio Ofizialean lehiatuko den “Noctem” (Espainia, 2017) lanaren, premiere absolutua jasoko du gaur. Filma gaur arratsaldeko 20:00etan eskainiko da Azkuna Zentroko Auditorioan.

Filma gaur goizean aurkeztu da Bilbon, Marcos Cabotá zuzendaria bertan zela, Adrián Lastra antzezleak eta Justo Ezenarro FANT Bilbaoko zuzendariak lagunduta.

Elementu paranormalak dituen beldurrezko filma Marcos Caboták (I Am Your Father, 24 horas con Lucia) idatzi eta zuzendu du. Protagonistak Álex González (X-Men: Primera generación, El Príncipe telesaioa) eta Adrián Lastra (Fuga de cerebros 2, Velvet telesaioa) dira, eta eurekin batera Carla Nieto (Lope), Esteban Piñeiro, Patricia Ruiz (RDM: La Serie), eta Mariam Hernández (Juegos de lucha) ere agertzen dira.

“Noctem”, urtebete desagertuta daramaten Adriánekin eta Estebanekin abiatzen da. Polizia ez aurrera ez atzera dago, euren gauzak Cozumelen, Riviera Mayatik hogei kilometrora dagoen uharte batean, aurkitu dituen arren. Alexek, bien adiskide batek, euren telefono mugikorrak lortu ditu, eta horiekin ikerketa paraleloari ekingo dio. Bere adiskideek galduta jarraitzen duten arren, Alexek beste jakin-min batzuk ditu.

Marcos Cabotá (Mallorka, 1981) ekoizlea eta zuzendaria eta Espainiako Zine Akademiako kide da. “Amigos” (2010) bere lehen film laburrak Ikus-entzuleen Saria lortu zuen Malagako Zinemaldian. 2013an “24 horas con Lucía” film labur saritua zuzendu zuen. 2015ean, Goya sarietarako izendatua izan zen “I’m Your Father” dokumentala zuzendu zuen Toni Bestardekin batera.

NOCTEM
Espainia / 2016 / 93 min.
Zuzendaria: Marcos Cabotá.
Gidoia: Marcos Cabotá, Eduardo Zaramella.
Ekoizpena: Enrique Fernández.
Musika: Tolo Prats.
Muntaketa: Saúl Benejama.
Antzezleak: Álex González, Adrián Lastra, Esteban Piñero, Carla Nieto, Mariam Hernández.

TRAILERRA: https://vimeo.com/214161332
FANT23ri buruzko informazio guztia: www.fantbilbao.eus

PRENTSA BULEGOA
IRMA CERRO
T: 94 435 63 30 M: 628 538 215
Mail: [email protected]