YEON SANG-HO ZINEGILE KOREARRAREN “SEOUL STATION” ANIMAZIOZKO FILM LUZEAK LORTU DU BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOKO – FANT 2017KO FILM HOBERENAREN SARIA

Film Labur Hoberenaren Epaimahaiaren Saria David Ullothen “La Voce” lanak jaso du; Euskal Film Labur Hoberenaren Saria Mar González Ruizen “Bestealdetik” lanari eman zaio. Zinemaldiko ikus-entzuleen iritziz, Film Labur Hoberena Julián Merinoren “The App” filma izan da.

Bilboko Udalak antolatzen duen Zinemaldiaren Sari Banaketa Ekitaldia GAUR ARRATSALDEAN izango da, 20:00etatik aurrera, Kale Nagusiko BBK aretoan. Ekitaldian, Carles Torrens zinegilearen “PET” lanaren emanaldi berezia eskainiko da.

Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren – FANTen XXIII. edizioko Epaimahaiak, Melina Matthews antzezleak, Elio Quiroga idazle eta zine zuzendari eta gidoilariak eta Miguel Ángel Vivas zuzendari, gidoilari eta kazetari sevillarrak osatutakoak, Yeon Sang-ho zinegilearen “Seoul Station” (Hego Korea, 2016) film luzeari eman dio Film Hoberenaren FANT 2017 Saria.

FANTeko epaimahaiak film hori aukeratu du, “animazioaren estereotipoetatik irteteagatik eta pertsonaiak erabat gizatiar bilakatzeagatik. Yeon Sang-hok berak sinatzen du Seuleko geltoki zentralean girotuta dagoen filmaren gidoia. Gauez eskaleentzako bizileku bilakatzen da. Bitartean, neska batek mutil lagunarekin moztu eta babeslekua bilatuko du geltokian, baina zonbie bilakatutako eskale taldea baino ez du aurkituko bertan.

Film laburren atalean, epaimahaiak, David Ulothen “La Voce” (Kanada, 2016, 20′) lanari eman dio Film Labur Hoberenaren saria. Epaimahaiak fikziozko lan hori aukeratu du, “soinuaren, musikaren eta irudiaren bitartez protagonisten hipersentsibilitatea deskribatzeko, eta pentsa ezin daitezkeen lekuetan ere edertasuna aurkitzeko moduarengatik”.

Epaimahaiko kideen iritziz, Euskal Film Labur Hoberena Mar González Ruiz de Larramendiren “Bestealdetik” (2016, 15 min) fikziozko lana izan da. Saria justifikatzeko orduan, “proposamen estetikoaren arriskua” aipatu dute, eta baita “antzezle baten begirada hutsaren bitartez, biziaren amaiera bezalako zerbait transmititzeko duen gaitasuna” ere.

Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren – FANT 23ren aurtengo edizioko ikus-entzuleen iritziz, Film Labur hoberena Julián Merinoren 16 minutuko “The App” (Espainia, 2016) fikzioa izan da.

PANORAMA
Zinemaldiaren edizio honetan, dirurik emango ez duten ohorezko bi sari banatuko zaizkie Panorama Fantastikoa sekzioko generoko Film Luze Hoberenari eta Film Labur hoberenari. Sari horiek banatu dituen epaimahaia, Ángel Agudo genero fantastikoko gidoilari eta ikerlariak, Iratxe Fresneda kazetari eta zine kritikariak eta Javier Donate kazetari eta zine kritikariak osatu dute.

Horrela, Panorama sekzioko Film Luze Hoberenaren saria Jose Pedro Lopesen “A Floresta Das Almas Perdidas” (Portugal, 2016) lanak eraman du, eta Nathan Ambrosioniren “Therapy” (Frantzia, 2016) lanak aipamen berezia lortu du. Film laburren atalean, berriz, Olga Osorioren “Einstein Rosen” (Espainia, 2016) lanarentzat izan da saria.

Bilboko Udalak antolatzen duen Zinemaldiaren Sari Banaketa Ekitaldia GAUR ARRATSALDEAN izango da, 20:00etatik aurrera, Kale Nagusiko BBK aretoan. Bertan, Carles Torrens zinegilearen “PET” lanaren emanaldi berezia eskainiko da. Horrez gain, Ohorezko FANT Sari berria emango zaio Pedro Rivero zinegile bilbotarrari, eta generoaren barruan egindako ibilbide osoa azpimarratu nahi duen FANTastikoaren Izarra sari berria Barbara Crampton antzezle estatubatuarrak jasoko du.

ERANSKINA: FANT 2017KO SARIAK

FANT 23KO FILM LUZE IRABAZLEA
“Seoul Station”, (Hego Korea, 2016), Yeon Sang-ho. ANI

FANT LABURREAN SARIA

Film Labur Hoberenaren Epaimahaiaren Saria:
“La Voce” (Kanada, 2016, 20′), David Uloth

Euskal Film Labur Hoberenaren Epaimahaiaren Saria:
“Bestealdetik” (2016, 15 min), Mar González Ruiz de Larramendi

Film Labur Hoberenaren ikus-entzuleen saria:
“The App” (Espainia, 2016), Julián Merino.

SEKZIO OFIZIALEKO GIDOI HOBERENAREN SARIA
(EUSKAL GIDOILARIEN ELKARTEAK EMANDAKOA)
“I Am Not a Serial Killer” (IRE/UK 2016), Billy O´Brien

SEKZIO OFIZIALEKO ZUZENDARITZA BERRITZAILEENAREN SARIA
(FAS ZINE KLUBAK EMANDAKOA)
“The Eyes of my Mother” (USA, 2016), Nicolas Pesce

FANTROBIA 2017 SARIA
Sean Brosnan

FANTastikoaren IZARRA  2017
Barbara Crampton

2017KO OHOREZKO FANT
Pedro Rivero

PANORAMA SEKZIOKO FILM LUZE HOBERENAREN SARIA
“A Floresta Das Almas Perdidas”, (Portugal, 2016), Jose Pedro Lopes.

AIPAMEN BEREZIA: “Therapy” (Frantzia, 2016), Nathan Ambrosioni.

PANORAMA SEKZIOKO FILM LABUR HOBERENAREN SARIA
“Einstein Rosen”, (Espainia, 2016), Olga Osorio.

TRAILER FALTSU HOBERENAREN EPAIMAHAIAREN SARIA
“Fishface”, José Mellinas

TRAILER FALTSU HOBERENAREN IKUS-ENTZULEEN 1. SARIA
“Hugo”, Iker Maguregi

TRAILER AUX. FALTSU HOBERENAREN IKUS-ENTZULEEN 2. SARIA
“Coleccionista”, Angel Holgado

PRENTSA BULEGOA
IRMA CERRO
T: 94 435 63 30 M: 628 538 215
Mail: [email protected]