BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK – FANT 23K, HARITZ ZUBILLAGA BILBOTARRAREN LEHENENGO FILM LUZEA DEN “EL ATAÚD DE CRISTAL” ESKAINIKO DU GAUR GAUEAN, SEKZIO OFIZIALAREN BARRUAN

Gaur gaueko 22:15ean Azkuna Zentroko Auditorioan eskainiko den filma, zuzendariak eta Paola Bontempi antzezle bakarrak aurkeztu dute gaur goizean Bilbon.

Bi euskal film luze lehen aldiz lehiatuko dira FANTeko Sekzio Ofizialean: “El ataúd de cristal” eta ikus-entzuleek atzo ikusi ahal izan zuten Roberto San Sebastiánen “La Noche del Virgen”.

FANT 23k, Haritz Zubillaga zinegile bilbotarraren lehen film luzea, “El ataúd de cristal” euskal thrillerra, eskainiko du gaur gauean Sekzio Ofizialaren barruan. Lehen aldiz bi euskal film lehiatuko dira Zinemaldiko Sekzio Ofizialean, atzo eskaini zen “La Noche del Virgen” eta ikus-entzuleek gaur gauean, 22:15ean, Azkuna Zentroko Auditorioan ikusi ahal izango duten “El ataúd de cristal”.

“El ataúd de cristal” gaur goizean aurkeztu da Bilbon, Haritz Zubillaga zuzendaria bertan zela, Paola Bontempi filmeko antzezle bakarrak eta Justo Ezenarro FANT Bilbaoko zuzendariak lagunduta.

“El ataúd de cristal” filmak Amandaren, limusina batean harrapatuta eta ahots batek bere agindu guztiak betetzera behartuta, dagoen antzezle ezagunaren, istorioa kontatzen du. Thriller klaustrofobikoa, etenik gabea, indarkeriazkoa bezain ametsezkoa, eta fisikoa bezain psikologikoa. Zuzendariaren berbetan, “ikus-entzuleak inoiz ahaztuko ez duen limusina pasealdia”.

Modu erabat independentean, inolako laguntzarik gabe eta inongo telebistaren babes barik, errodatutako “El ataúd de cristal” 13 herrialdetan saldu da jadanik banaketan daramatzan hiru hilabeteetan, Kanadan, Japonian eta Estatu Batuetan, besteak beste. Aurreikuspenak betetzen badira, aurtengo ekainean helduko da herrialde horietako pantailetara. Istorioaren zati nagusia limusina baten barruan duen eta antzezle bakarra (Paola Bontempi) duen filma Basque Films ekoiztetxeak ekoiztu du, Life&Pictures-ekin batera.

“El ataúd de cristal” Sitgeseko Nazioarteko Zinemaldi Fantastikoko Sekzio Ofizialean estreinatu zen. Kritika bikainak jasotzeaz gain, Ángel Sala Sitgeseko Zinemaldiko zuzendariak nazioarteko panoramako 2016ko beldurrezko hamar film hoberenen artean sartu zuen “El ataúd de cristal”. Filma Malagako Zinemaldian eta Donostiako Beldurrezko Astean ikusi ahal izan da, eta Londonen, Atenasen, México DFn edo Buenos Airesen ere ikusiko da laster.

Haritz Zubillaga zuzendariari dagokionez, “Goraka ari diren Espainiako zineko hamar izarretako bat” izendatu du Estatu Batuetako Variety argitalpen ospetsuak. “Las Horas Muertas”, “She´s Lost Control” eta “The Devil On Your Back” kultuzko film laburrek ehun sari baino gehiago lortu dituzte. “Las Horas Muertas” lana “Europako Fantasiazko Film Labur Hoberenetarako (Urrezko Méliès Saria 2008)” izendatua izan zen. Bere hurrengo film luze proiektuari, “Thaw” lanari, dagokionez, Imagine (Amsterdam), Fantastic Zagreb (Zagreb) eta Black Nights (Tallin) zinemaldi ospetsuetan gauzatzen den 2017ko Generoko Zinearen Foro Europarrean parte hartzeko aukeratua izan den Estatuko proiektu bakarra izan da.

EL ATAUD DE CRISTAL
Espainia / 2016 / 75 min.
Zuzendaria: Haritz Zubillaga.
Gidoia: Aitor Eneriz, Haritz Zubillaga.
Ekoizpena: Galder Gaztelu-Urrutia, Carlos Juárez.
Musika: Aránzazu Calleja.
Muntaketa: Haritz Zubillaga.
Antzezlea: Paola Bontempi.

TEASERRA “EL ATAÚD DE CRISTAL”:

PRENTSA BULEGOA
IRMA CERRO
T: 94 435 63 30 M: 628 538 215
Mail: [email protected]