BILBOKO UDALTEGIEK EXPODISTRITO PROGRAMAREN BARRUKO ERAKUSKETA IBILTARI BERRIAK JASOKO DITUZTE BIHARTIK AURRERA

Pinturan zentratuko dira URTARRILAREN erdialdera arte bisitatu ahal izango diren erakusketen artetik lau, Carlos Bóvedaren, Enrique López Suárezen, Frank J. Pardoren eta Alberto Palomeraren lanekin.

Beste erakusketek, bi argazki-proiektu kolektibotara eta Mikel Belacortu artistaren grabatuen erakusketara hurbiltzeko aukera emango diete ikusleei.

EXPODISTRITO, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena da, eta bere helburua artea hiribilduko barruti guztietara eramatea eta hainbat artistaren lana ezagutaraztea da.

Expodistritok, Bilboko barrutietako Udaltegietan eskainiko den aldi baterako erakusketa zikloak, BIHAR, IRAILAREN 1ean, emango dio hasiera urteko azken hiruhilekorako egitarauari. Oraingo honetan, Abando-Barrainkuako, San Inazio-Ibarrekolandako, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko, Burtsako eta Errekaldeko udaltegietara hurbiltzen diren bilbotarrek zazpi erakusketa ibiltariz gozatu ahal izango dute urtarrilaren erdialdera arte: lau, pintura erakusketak izango dira, bi argazki erakusketak, eta grabatuari eskainitako beste bat.

Urteko azken hilabete hauetarako programa iraileko lehen hamabostaldi honetan hasiko da, hiru pintura erakusketarekin eta grabatuari buruzko batekin, irailaren 1etik 15era, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko eta Abando – Barrainkuako udaltegietan.

Bihar jendearentzat zabalduko diren erakusketen artean, azpimarratzekoa da Aitor Gómez Arribillagaren, Asier Olabarrietaren eta Unai Villenaren Hiri asko bere baitan lankidetza proiektua. Argazki lan hori hiru ardatzetan oinarritzen da: euskara, musika eta argazkia. Emaitza, Bilboko zortzi barrutietako bakoitzean oinarritutako zortzi artelan dira. Artelan bakoitza barruti horietako bakoitzeko txoko esanguratsu baten argazkiak, berarekin erlazionatutako testu batek eta musika batek osatzen du. Ekimenak, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailaren “Ideiak Martxan” Lehiaketaren saria lortu zuen. Erakusketa Begoñako Udaltegian ikusi ahal izango da lehenengo, hilaren erdialdera arte.

Erakusketa programazioak, Alberto Palomeraren marrazki erakusketa bat ere jasotzen du, arte sorkuntzara eramaten duen prozesua bera azpimarratzen duen zirriborro bildumarekin. Bihar zabalduko diren erakusketek Carlos Bóvedaren pinturatik egiten den ibilbide artistikoa ere jasotzen dute, eta baita “Música y paisajes” izenburua daraman Enrique López Suárezen akuarela bilduma ere. Lehen hamabostaldi horretarako erakusketen artean azpimarragarria da, baita ere, begiratzen duten aurpegiengatik ezaguna den eta mota guztietako materialetan grabatzen duen Mikel Belacortu artista grabatzaile eta eskulturagilearen grabatu bilduma.

Grabatuari eta pinturari buruzkoa da Frank J. Pardo artista sevillar polifazetikoaren erakusketa. La Taller galerian egiten du lan, eta eskulturagile gisa aritzen da Sareak kolektiboan. Gaur egun, LIBERARTE izeneko kultur eta gizarte proiektuan ere hartzen du parte.

Ohikoa denez barrutietatik txandakatuz joango diren urteko azken hiruhileko honetarako proposamenen artean, Oliver Martínezen eta MLuz Cañeteren bigarren argazki erakusketa ere badago. Biek ere motxila hartu eta presarik gabeko, estresik gabeko eta, orain arte arrotz zitzaizkien munduak ulertzeaz gain inolako helbururik gabeko bidaiari ekin zioten. Horrela, ia nahi barik, bidean aurkituz zihoazen istorioak ipuin eta argazki gisa irudikatzeko proiektua sortu zen.

“Expodistrito” programa, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena da, eta bere helburuen artean hiribilduko arte adierazpenak deszentralizatzea eta ikusleei artista gazteen lanak aurkeztea daude, eta baita jada ezagunak diren beste batzuen erakustoki izatea ere. Ohikoa denez, erakusketak txandakatuz joango dira. Erakusketa bakoitzaren egun zehatzak udaltegietan, barrutietan bertan, www.bilbaokultura.eus webgunean eta 010 telefono zenbakian kontsulta daitezke.

AGENDA: IRAILAK 1 – 15

Izenburua: Alberto Palomera (Marrazkiak)
Lekua: San Frantziskoko Udaltegia (Mariaren Bihotzaren plaza, 2)
Egunak: irailaren 1etik 15era

Izenburua: Carlos Bóveda (Pintura)
Lekua: Otxarkoagako Udaltegia (Pau Casals, 19)
Egunak: irailaren 1etik 15era

Izenburua: Enrique López Suárez (Pintura)
Lekua: Castañoseko Udaltegia (Castaños, 11)
Egunak: irailaren 1etik 15era

Izenburua: Mikel Belacortu (Grabatua)
Lekua: Abando – Barrainkuako Udaltegia (Barrainkua, 5)
Egunak: irailaren 1etik 15era

Izenburua: Hiri asko bere baitan. Aitor Gómez Arribillaga, Asier Olabarrieta eta Unai Villena (Argazkiak)
Lekua: Begoñako Udaltegia (Circo Amateur Club Deportivo, 2)
Egunak: irailaren 1etik 15era