BILBOKO UDALAK “UNA RÍA CON DUENDE” TOPAKETA FLAMENKOEN X. EDIZIOA ANTOLATU DU. HILABETE OSOAN TAILERRAK ETA KONTZERTUAK EGONGO DIRA IBAIONDOKO BARRUTIAN

Programak lau kante eta dantza emanaldi jasoko ditu, Areatzako Aterpeetan, Elizbarrutiko Museoan, Bidebarrietako Liburutegian eta Bilborocken. Cante de las Minas Nazioarteko Jaialdiaren azken edizioan sari nagusia jaso zuen María José Pérezek errezitaldi didaktikoa eskaini eta kantu tailerra zuzenduko du.

Flamenkoarekin dagoen hitzordua LARUNBAT HONETAN (IRAILAREN 5ean) hasiko da, arratsaldeko 20:00etan, Areatzako Aterpeetan, José Toralekin eta sustrai flamenkoa duen eta jazzarekin, musika latinoarekin eta etnikoarekin fusionatzen den Zugaza Cuarteto proiektuarekin.

Horrez gain, flamenkoaren bertako promesentzako lekua be gordeko da, eta azken emanaldia Manuel Domínguez ‘Castulo” eta Joaquín de Sola kantaoreek eskainiko dute.

biolaren, txirularen eta saxofoiaren bitartez, jazzera, musika latinora eta etnikora hurbiltzen diren soinu atmosferetatik mugitzen den ikuskizuna lortzeko.
Topaketek lekua utziko diote, baita ere, hemen sortutako flamenkoari. Izan ere, arte honek gero eta pertsona gehiago erakartzen ditu, dantza eta bestelako musika diziplina eskolen inguruan. Barrualdean egingo den bertako flamenkoari eskainitako jardunaldi berezia hurrengo asteburuan, IRAILAREN 12an, izango da, ordu berean, Bilboko Elizbarrutiko Museoan. Oraingo honetan, Eduardo Florido Project, flamenkoaren alorrean musika jakin-min sendoak dituen Galdakaoko kantaore hasi berria, izango da protagonista.

Programazio eszenikoak IRAILAREN 19an jarraituko du, Bidebarrieta Kulturgunean emango den errezitaldi didaktikoarekin, hori ere sarrera librearekin, María José Pérez kantaorearen eta Francisco Roldán Roldán gitarra jolearen eskutik. Artista bi horiek izango dira, baita ere, edizio honetan kante eta gitarra tailerrak zuzenduko dituztenak, hurrenez hurren. María José Pérezek (Almeria 1985) Lámpara Minera izenekoa lortu zuen abuztuan, Cante de las Minas de La Unión (Murtzia) Nazioarteko Jaialdi ospetsuak ematen duen sari nagusia. Logopedian diplomatuta dagoen kantaoreak hiru disko grabatu ditu jada, eta sari asko lortu ditu jaialdi flamenkoetan.

“Una ría con duende” ekimenaren 2015eko edizioak Bilborock aretoan emango dio amaiera bere arte programazioari, larunbatean, IRAILAREN 26an (arratsaldeko 20:00etan), Manuel Domínguez ‘Castulo’ sevillarraren eskarmentua eta Joaquín de Sola gaztearen artea uztartzen dituen “Solera/Nuevos Aires” saio bikoitzarekin. Manuel Cástulok ibilbide luzea du kantaore gisa eta, beste sari batzuen artean, Arte Flamenko Sari Nazionala lortu zuen 2013an, kante espezialitatean. 45 urteko kantaorearen inspirazioaren eta errepertorioaren iturri nagusia kante jondoaren urrezko garaia da. Manuel Herrera musikariak lagunduko dio gitarrarekin.

Kontzertuaren bigarren parteak, flamenkoaren munduan benetako aurkikuntza izan den Joaquín de Solaren artea ezagutzeko aukera emango die Bilboko ikus-entzuleei. Antzinako kantaore handiak gogorarazten dituen kante garbia eta rajaoa du. 25 urte baino ez dituen arren, palo sakonak menderatzen ditu eta alegrietatik, tangoetatik eta fandangoetatik arrankatzen du. Abesteko orduan duen irribarreak paregabe bilakatzen du. Víctor Rosaren eta Adriano Lozanoren gitarrek eta Epi Pachecoren txaloek lagunduko dute. “Una Ría con duende” ekimenaren hamargarren edizioari amaiera emango dion kontzertu bikoitz horrek 15 euroko prezioa izango du. Sarrerak salgai daude jada Bilborockeko txarteldegietan, Power Recordsen eta Kultura Barrutik webgunearen bitartez.

Halaber, programak irauten duen bitartean, San Frantziskoko Udaltegiak arte horrekin erlazionatutako zenbait materialez osatutako bilduma jasoko du eta, horrez gain, liburuak eta musika CD-ak maileguan emango dira.

PRESTAKUNTZA TAILERRAK

Programa didaktikoa datorren asteartean (IRAILAREN 8an) hasiko da, dantza, gitarra, kante eta txalo-konpas tailerretarako hastapeneko jardunaldiekin (doakoak). Nolabaiteko musika nozioak eta flamenkoaren oinarrizko ezagupenak izan eta jaialdiak eskaintzen dituen tailerrak aztertu nahi dituzten pertsonei dago zuzenduta. Helburua, partaideek kante, gitarra eta perkusio flamenkoaren oinarri erritmikoekin eta melodikoekin harremanak izatea da, eta baita dantzaren oinarrizko mugimenduekin ere. Hastapen saio horietarako ez da aurrez izenik eman behar, eta San Frantziskoko Udaltegian egingo dira, arratsaldeko 19:00etatik gaueko 21:00etara.

Aurreikuspenen arabera, aurreko edizioetan bezala, prestakuntzako tailerrak izango dira programaren oinarri nagusietakoak. IRAILAREN 9an hasiko dira dantza klaseak San Frantziskoko Udaltegian, 17an kante eta gitarrakoak eta IRAILAREN 21etik aurrera txalo-konpas tailerrak, hastapen mailakoak hasieran eta aurreratuak ondoren.

“Una Ría con Duende” topaketen helburu nagusia Ibaiondoko barrutiko eta hiri osoko biztanleei musika genero horren erritmo biziak eta energiaz betetakoak hurbiltzea da. Flamenkoaren ezaugarri nagusietakoa mota guztietako kultur eraginak bereganatzeko duen gaitasun handia da. Euskadin eskola eta flamenko diziplinen jarraitzaile asko daude.

Informazio gehiago: www.kulturabarrutik.net edo 010 telefono zenbakian.

ERANSKINA: EMANALDIAK

LARUNBATA, irailak 5
20:00etan. Tablaoa Kalean. Lekua: Areatzako Aterpeak.
José Toral (gitarra), Irene Zugaza (Biola eta ahotsa), Francis Ligero (kantea eta kajoia) eta Charly G. Peña (txirula, saxoa eta kajoia).
Sarrera librea

LARUNBATA, irailak 12
20:00etan. Bertako flamenkoa. Eduardo Florido Project. Lekua: Bilboko Elizbarrutiko Museoa. Sarrera librea

LARUNBATA, irailak 19
20:00etan. Errezitaldi didaktikoa. María José Pérez eta Francisco Roldán Roldán. Lekua: Bidebarrietako liburutegia. Sarrera librea

LARUNBATA, irailak 26
20:00etan. Kontzertu bikoitza. Lekua: Bilborock (Sarrera: 15 euro)
“Solera/Nuevos Aires”, Manuel Domínguez ‘Castulo’ eta Joaquín de Sola

————————–

ASTEARTEA, irailak 8
19.00etan. Kante, dantza, gitarra, eta txalo-konpas tailerren aurreko jardunaldiak. Sarrera librea.
Lekua: San Frantziskoko Udaltegiko Ekitaldi Aretoa eta ikasgelak.