BILBOKO UDALTEGIEK “EXPODISTRITO” EKIMENAREN EDIZIO BERRIA JASOKO DUTE MARTXOAREN AMAIERARA ARTE, BOST PINTURA ERAKUSKETAREKIN ETA ARGAZKI ERAKUSKETA BATEKIN

 

Version:1.0 StartHTML:0000000167 EndHTML:0000001779 StartFragment:0000000454 EndFragment:0000001763

Erakusketak OSTEGUN HONETAN inauguratuko dira San Frantziskoko, Castañoseko, Abando-Barrainkuako, Begoñako, Burtsako eta Otxarkoagako udaltegietan, eta txandaka bisitatu ahal izango dira martxoaren 31ra arte.

Hilaren amaierara arte Abando-Barrainkuako udaltegian ikusi ahal izango den pintura erakusketa, 2013an hil zen Alberto Murillas artista bilbotarrari eskainitako hil ondorengo omenaldia izango da.

Burtsako udaltegiak jasoko du hiruhileko honetarako programatutako argazki erakusketa bakarra, Amezagaren “Introducción Sinfónica 4.4: El sol no espera”, hain zuzen ere.