BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, EMAKUMEAK HISTORIAN ZEHAR BETE IZAN DUEN LEKUA BERRESKURATU GURA DUEN ETA EMAKUMEEI ZUZENDUTA DAGOEN TAILER BATERAKO IZEN EMATE EPEA ZABALDU DU

Mama Crea konpainiako Nuria M Cresek emango duen tailerra OTSAILEKO eta MARTXOKO astearte eta ostegun guztietan eskainiko da, eta azken eszenan jartzea MARTXOAREN 27an izango da, Antzerkiaren Nazioarteko Egunarekin bat etorriz, Kultura eta Hezkuntza Sailaren Bilboko Zirkuitua programaren barruan.

BilbaoEszenak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Antzerki Baliabideen Zentroak, emakumeei zuzendutako doako antzerki tailerrerako izen ematea zabaldu du. Tailerraren helburua, emakumeak historian zehar bete izan duen lekua berreskuratzea da. Eszenaren bitartez, mundua eraikitzen lagundu zuten baina testuliburuetan oso gutxitan agertzen diren eta ahaztuta dauden emakume horietako batzuk ahanzturatik berreskuratu gura dira –zientzialariak, idazleak, abenturazaleak–.

Tailerra, Mama Crea konpainiako Nuria M Cresek emango du, eta otsailaren 10ean hasiko diren 12 saio izango ditu. Lehenengo lau saioetan, landu behar den historiako emakumearen aukeraketa egingo da, pertsonaia aztertuz, testua edo dramaturgia sortzeko. Hurrengo lau saioetan bizirik dagoen emakumearen eta berreskuratu den historiako emakumearen arteko sinbiosia garatuko da eszenan, eta azken lau saioetan, eszenara eraman ahal izango den 5 eta 15 minutu arteko pieza prestatuko da.

Azkeneko eszenan jartzea jende aurrean izango da, martxoaren 27an (19:30etan), Antzerkiaren Nazioarteko Egunarekin bat etorriz, BilbaoEszenan eskainiko den errebindikazio ekitaldi eszenikoan, Kultura eta Hezkuntza Sailaren Bilboko Zirkuitua programaren barruan. Prestakuntza, antzerkian esperientzia duten edo ez duten edozein adinetako emakumeei dago zuzenduta, eta OTSAILEKO eta MARTXOKO astearte eta ostegun guztietan eskainiko da, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, BilbaoEszenako instalazioetan. Beharrezkoa izango da aurretik izena ematea.