(Bilbon, 2022ko urtarrilaren 21ean).- Bilboko Udalaren kultur agendak, datorren asterako, urtarrilaren 24tik (astelehena) 30era (igandea), hitzordu hauek izango ditu:
ARTE ESZENIKOAK
BILBOKO ZIRKUITUA
BILBOKO ZIRKUITUA barrutiko Udaltegietara itzuli da, tokiko eszena bultzatzeko eta antzerkia hiriko auzoetara hurbiltzeko asmoz. Programa honek antzerki eta dantza talde berriek beren lanak eszenaratu eta jendaurrean partekatzeko aukera ematen du.
- Urtarrilak 27, 19:00etan. San Frantziskoko Udaltegia.
29 PRODUCCIONES-PETER PAN: HASTA SIEMPRE JAMÁS
Istorio hau urruti dago Peter Pan ikono gisako hartatik: Wendy du sujeta, eskolako kideen bullyinga pairatzen duen nerabe bat, eta egoeraz gogaituta, sekula betikora alde egingo duena, bere ametsetako lekura. Han Peter ezagutuko du, basoko izaki bat, bere buruari ume galdua deitzen diona, eta Peterek bere egoitzaren edertasuna agertuko dio Wendyri; Peterek, baina, eginahalak egingo ditu Wendy betiko gera dadin.
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA
LITERATURA
BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, Bidebarrietako liburutegiko kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzeko guneak, hitzordu hau izango du aste honetan
- Urtarrilak 24, 19:00etan: Bidebarrieta Kulturguneak Manuela Carmenare “La joven política. Un alegato por la tolerancia y crítico con los partidos” liburuaren aurkezpena hartuko du. Berarekin Xabier García Ramsden izango da.
EUSKAL FOLKLOREA
“DANTZA PLAZETAN” ekimenarekin, hiriko plazek tradizio handieneko kultur programetako bat jasoko dute. “Dantza Plazetan” programaren helburu nagusia euskal folklorea indartzea eta hari balioa ematea da, erromeriak, dantza-alardeak eta kalejirak egingo baitira plaza publikoetan.
- Urtarrilak 29. 20:00etan. Santiago Plazan (Zazpikaleak) Erromeria Salbatzaile Dantza Taldearekin.
ERAKUSKETAK
-EXPODISTRITO
EXPODISTRITO, aldi baterako erakusketen zikloak hainbat erakusketa ibiltari eskainiko ditu udazkenean zehar auzoetako Udaltegietan zehar.
- Urtarrilaren 28ra arte
Abandoko Udaltegia – Beart Elkartea – Margoa
25 urte Bergarako arte elkarte bezala eta 250 urte margoari lotuta jarraitzen duen herri baten tradizioa bizirik mantentzen jarraitzen du Beart Elkarteak.
San Inazio-Ibarrekolandako Udaltegia – Ana Isabel Portillo – Nire bizia kolorea zenean / Cuando mi vida era el color – Margoa
Ana Isabel Portillo Bizkaiko Begisare Elkarteko kidea da. Berak dioen bezala, “ikusmena oso urrituta ere, ez zait itzali sortzeko gogoa. Nire bizia kolorea zen, baina ez zait itzali margotzeko gogoa”.
Castañoseko Udaltegia – Marta García Suso – Redescubrimientos – Argazkigintza
Artistak bahearekin irudiak eraldatzen ditu, desegiten ditu eta berreraikitzen ditu erreferentea galduta. Emakume artistek osatzen dute artista gidatzen duten haria, birritan txarto tratatuak, gizartearen aldetik eta Artearen Historiak ahazturik. Gentileschi, Blanchard edo Mendieta artistekin topaketa berria aitzakia da emakume artisten iraganeko eta egungo ikusezintasunaz solasa abiatzeko. “Bizian absente bagaude, nola lortuko dugu presente egotea heriotzaren ostean?”
Begoñako Udaltegia – José Paredes Matías – Lorratzak / Huellas – Margoa
Iraganaren aztarnak helarazten dituzten objetuekin osatzen da erakusketa hau. Erakusketa honetan, artistak gonbidatzen zaitu giltzarrapo herdoilduak irekitzera, antzinako ateak igarotzera, gordetzen dituzten istorio eta sekretuak irudikatzera…Funtsean, bidaia hau berarekin egitera, denboran trabatuta geratu diren autoekin.
Errekaldeko Udaltegia – Javier Lesaka – Margoa
“Bere burua aditzen ez duenak, bilatu egiten du, jakin nahi du, auzitan jartzen ditu gauzak, konprenitzeko irrikaz, baina hitz soilek ez dute asetzen haren egarria, hor behean ilun dagoelako eta segundo bat baino ez baita geratzen ikusteko. Gomuta bakarrik, argi izpi soil bat, sentsazio bat iritzi bezain laster badoana, amairik gabeko borroka baten emaitza urria. Behin bateko erantzuna nahi dut, azken egia, berriro ere galdetu beharrik ez izateko, baina den guzti erraldoi baten ezdeuskeriak baizik ez ditu jasotzen, beleak, gogorarazten dutena gaitzak ez duela sendabiderik, beste milaka misterio gordetzen dituen misterio baten lorratz nahasiak”.
MUSIKA
BETIKO MUSIKA DE SIEMPRE Otxarkoaga musika tradizionalez betetzen duen programa da, eta bertako udaltegian hainbat estilo partekatuko ditu: boleroak, Ebroko Erriberako herri-gaiak, habanerak edo otxoteak.
- Urtarrilak 29 18:00etan. Otxarkoagako Udaltegian
BOLERO’S 4
Bolero’s 4 taldearekin Mexikoko abesti kemen- tsuak, Venezuelako joropo sutsuak, Peruko bals sotilak, Kubako son alaiak, Karibeko erritmo beroak eta, nola ez, inoiz modaz pasatzen ez den bolero erromantikoa entzungo dira.
SEGURTASUN-NEURRIAK
Abenduaren 28ko 51/2021 Dekretua indarrean sartzean, Bilboko Udalak barrualdeetan antolatutako jarduera guztietan edukieraren %60ko muga egongo da.
Era berean, nahitaezkoa izaten jarraituko du:
- COVID Ziurtagiri Digitala (QR) eta NANa aurkeztea, barruko ikuskizunetara sartu ahal izateko
- Musukoa ekitaldi guztietan erabiltzea
Pandemia hasi zenetik egin den bezala, Bilboko Udalak jarduera-protokoloak egokiko ditu programatutako jardueretan, osasun-agintariek une bakoitzean hartzen dituzten erabakien arabera.
SARE SOZIALAK:
-
- BILBAO UDALA: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
- BILBAO KULTURA: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
www.bilbaokultura.eus