BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK ‘XXI. MENDEKO EMAKUME IDAZLEAK’ PROGRAMARI EKINGO DIO ASTEAZKENEAN, HILAK 26, GOIZALDE LANDABASO – ETCHEVERRYREKIN

  • Idoia Jauregi kazetariak gidatutako topaketa 19:00etan hasiko da, Bidebarrietako liburutegiko Areto Nagusian.

(Bilbon, 2022ko urtarrilaren 24an).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunea “XXI. mendeko emakume idazleak” zikloa martxan jarriko du asteazkenean, urtarrilaren 26an, Goizalde Landabaso – Etcheverryrekin. Topaketa 19:00etan hasiko da, Bibebarrietako liburutegiko Areto Nagusian.

XXI. mendeko emakume idazleak’ zikloa Idoia Jauregi kultura-kazetari espezializatuak zuzenduko du. ‘XXI. mendeko emakume idazleak’ 2018an jarri zen martxan, literatura garaikideko egileen lanean arreta jartzeko. Almudena Grandes, Dolores Redondo, María Oruña, Elvira Lindo, Najat El Hachmi edo Karmele Jaio egileek hartu dute parte topaketa horietan.

Goizalde Landabaso – Etcheverry asteazkeneko gonbidatua kazetaria eta idazlea da. Gaur egun, Radio Euskadiko ‘Hágase La Luz’ programan kolaboratzen du asteburuetan.

Erein argitaletxearekin ‘Krakovia’ izeneko eleberria argitaratu berri du. Umore beltzez, emakume bat ospitale batean dagoela kontatzen du.

Hau da bere lehen eleberria, baina lehenago dozena erdi liburu argitaratu ditu: kronikak, narrazio laburrak, poemak edo korrespondentzia (“1362 km euri”, Arg. Elkar), Garazi Goia Imaz idazlearekin batera idatzitako historiaz ahaztutako emakumeei buruzko lana.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiak kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientziaren garapena eta sustapensa daude. 

Sarrera doakoa eta librea izango da lekua bete arte. Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming  bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean

SEGURTASUN-NEURRIAK

Abenduaren 28ko 51/2021 Dekretua indarrean sartzean, Bilboko Udalak barrualdeetan antolatutako jarduera guztietan edukieraren %60ko muga egongo da. 

Era berean, nahitaezkoa izaten jarraituko du:

  • COVID Ziurtagiri Digitala (QR) eta NANa aurkeztea, barruko ikuskizunetara sartu ahal izateko
  • Musukoa ekitaldi guztietan erabiltzea 

Pandemia hasi zenetik egin den bezala, Bilboko Udalak jarduera-protokoloak egokiko ditu programatutako jardueretan, osasun-agintariek une bakoitzean hartzen dituzten erabakien arabera.

SARE SOZIALAK

    • BILBAO UDALA: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
    • BILBAO KULTURA: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM

www.bilbaokultura.eus