BILBOKO UDALAREN KULTUR AGENDA OTSAILAREN 13TIK 19RA, ASTELEHENA

(Bilbo, 2023ko otsailaren 10).- Datorren asterako Bilboko Udalaren kultur agendak hurrengo hitzorduak izango ditu:

ARTE ESZENIKOAK

BILBOKO ZIRKUITUA

BILBOKO ZIRKUITUA ekimenak Bilboko eta bere inguruko antzerki taldeen jarduera sustatzen duen ekimena da, gehienak amateurrak edo erdi-profesionalak

  • Otsailak 16, 19:00etan, Solokoetxe Institutoa. LA PACHECA COLLECTIVE- A solas con el emérito.

Errege emerituaren antz itzela duen umorista batek stand-up comedy bakarrizketa eskaintzen digu errege gisa dituen esperientziei, anekdota pertsonalenei eta era guztietako zurrumurruei buruz. Semeak pentsioa kendu zionetik, ez da hilabete amaierara iristen, eta bakarrizketen ikuskizun bat prestatu du kasinoetan, dantzalekuetan, txiringitoetan eta bestelakoetan zehar, eurotxoren batzuk irabazteko asmoarekin.

DEUSTUALDEKO CLOWN JAIALDIA

DEUSTUALDEKO KLOWN JAIALDIA clowna, pailazoen artea, adin guztietako pertsonei hurbiltzea du helburu.

  • Otsailak 16, 19:00etan. Deustuko Udaltegia. CÍA MARÍA ANDRÉS – Frágil. Gaztelania. Clown. Publiko gaztea eta heldua.

Kartoizko kutxa soil baten barrutik irteten denetik, bidaia dibertigarri eta ero bat egiten da emozioetan, inkomunikazioan eta giza zentzugabekerietan barrena, zain egoteari zentzua emango dion zerbait edo norbait noiz iritsiko zain. “Erori eta jaiki. Erori eta jaiki. Erori eta jaiki. Eta horren guztiaren erdian, jolasten jarraitzea, amets egiten jarraitzea eta, batez ere, geure buruaz barre egiten jarraitzea. Izan ere, erori eta erori bitartean, nor ez da maitemintzen?”.

  • Otsailak 17, 18: 00etan. San Inazio – Ibarrekolandako Udaltegia.  BAPATEAN ZIRKO – Adabaki. Hizkuntza barik. Adin guztientzat. 

Gizonezko pailazo bat eta neska pailazo bat, espazio bat, eta mila aukera. Ada eta Bakiren jokoak emozioen, kolpeen, magiaren eta umorearen unibertso batera eramaten du publikoa, eta bertan garrantzitsuena ez da kontatzen diguten istorioa, baizik eta bi pertsonaien arteko harremana eta sortzeko gai diren une bitxi eta bakarrak.

ERREKALDEKO XI. UMOREZKO ANTZERKI ERAKUSTALDIA 

Antzerkia otsaileko ostegunetan iristen da Errekalde auzora, Errekaldeko Umore Antzerki Erakustaldiaren edizio berriaren bidez.

  • Otsailak 16, 19:00etan, Errekaldeko Udaltegia. LOIDA A. GÓMEZ – Cerebro metafórico                        

Loida A. Gómez eszena-sortzaile bilbotarrak bere azken lana aurkeztuko du. Herpes baten ondorengo garun metaforikoa eta terapiako pentsamenduak ditu ardatz.

ERAKUSKETAK

EXPODISTRITO

EXPODISTRITO, auzoetako udal-zentroetako aldi baterako erakusketen zikloa beste edizio batekin iritsi da.

  • Otsailaren 15etik aurrera. 

Abandoko Udaltegia – Gervasio Sánchez – Violencias mujeres guerras – Argazkigintza

Emakumeek eta neskatoek desberdinkeria larria jasaten dute planeta osoan zehar, gatazka armatuetan larriagotzen dena. Gervasio Sánchez-en argazkiek gerretako biktima zibilen istorioak aldarrikatzen dituzte, eta erakusten dute nola gatazkek amaitu ondoren ere irauten duten.

Asteazkenean, hilak 15, 17:00etan, Gervasio Sanchez Abandoko Udaltegian izango da bere erakusketara bisita gidatua eskiantzeko. 

La Bolsa Udaltegia – Oksana Volos – Arte birziklagarria

Artista ukrainar honek era bateko eta besteko estiloekin eta gaiekin lan egiten du: estalkiak, botoiak, kremailerak, tresnak eta lanabesak. Errusiak Ukraina inbaditu ostean etorri da Euskadira, eta hutsetik hasi du bere bizimodua, bere artea erakutsiz. «Nire oinen pean aurkitze dudan guztia eta ezertarako balio ez duela dirudien guztia bihurtu daiteke arte», adierazi du.

Otxarkoagako Udaltegia – Rafael Alonso – Hiria, loreak, itsasoa…- Margoa  

Rafael Alonsok saiakuntzaren emaitza plastikoak erakusten dizkigu. Era bateko eta besteko teknikak eta gaiak erabiltzen ditu, ez dira ohikoak, eta irudikapen joko bat darabil horretarako, bi dimentsiokoaren eta hiru dimentsiokoaren artekoa, gardenki eta geruza bidez gonbidatzen gaituelarik obra bakoitzari beste begirada batekin begiratzera.

Santutxuko Udaltegia – Vicente Ferrer Fundazioa- Viaje A La Ciudad Del Infinito – Argazkigintza

Anantapur-ek “hiri amaigabea” esan nahi du, eta Indian dago. Infinituak moldatzen du hango paisaia idor baina aldi berean esperantzagarria, non milaka pertsona bizi baitira. Erakusketak, bada, Vicente Ferrer Fundazioaren lana erakusten du argazki bidez: nola lan egiten duten idortearen kontrako baliabideekin, hezkuntza inklusiboarekin, emakumeen ahalduntzearekin eta kirolarekin. Eta nola horrek guztiak laguntzen dien transformazio sozialean.

Castañoseko Udaltegia – Txoritxikiak  – Nuestras aves invisibles – Argazkigintza: Vicente Leal Miren Ajangiz: testuak

Haiekin bizi gara. Egunsentiarekin iratzartzen gaituzte, ilunsentiarekin urrumaz lo eragiten. Gure hegazti txiki ikusezinak dira, gure eguneroko ibilian laguntzen digutenak. Etorri ezagutzera!

  • Aste osoan

San Frantziskoko – Juanje Agirre  – Espacio, Paisaje y Arquitectura – Eskultura
Eskultura pieza hauek, arkitekturan erabiltzen diren ekaiekin, hutsarteak eta hutsuneak irekitzen dituzte, trinko den horretan eta sotil den horretan barneratzen, zer ilunean, zer argian, zer bigunean eta zer gogorrean; eta, horrela, paisaia batzuk sortzen dituzte, eskala arkitekturazkoago batzuetan birsortuak izateko proiekzio argia dutenak.

MUSIKA

BILBAO DISTRITO JAZZ

Programa hau Bilbaina Jazz Cluben laguntzarekin antolatu da, eta hiriko auzoetara hurbiltzen ditu kontzertuak, generoan erreferentzia diren artistekin, askotariko, egungo eta kalitatezko proposamenekin.

  • Otsailak 17, 19:00etan. Begoñako Udaltegia.

CAPITAL TRIO

Román Filú · saxo alto / Javier Moreno · contrabajo / Mareike Weining · batería

Javier Moreno kontrabaxujotzaileak gidatzen du Trío Capital. Ibilbide oparoa izateaz gain, jazz-musikariak Gerald Cleaver, Tim Berne, Dino Saluzzi, Tony Malaby, Carmen Linares edo Javier Ruibal handiekin batera jo du. Azken hamarkadan, New Yorken bizi da, batez ere; eta, tarteka, Erroman, Parisen eta Buenos Airesen ere bai.

LITERATURA

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako Liburutegiko kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzeko guneak ondoko hitzorduak izango ditu aste honetan:

  • Otsailak 13, 19:00etan 19:00etan Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.  Darwin Eguna.

Amaia Arranz Otaegui UPV/EHUko Ikerbasqueko ikertzaileak eta Manuel Martín-Loeches Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Psikobiologiako katedradunak garunak eta landareen etxekotzeak giza eboluzioan duten eraginari buruzko bi hitzaldi – solasaldi – eskainiko dituzte.

  • Otsailak 14, 19:00etan Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.  

Bidebarrieta Kulturguneak “Gaurkotasunarekiko topaketak” zikloaren saio berri bat hartuko du, “La guerra no es un espectáculo”. Oraingoan Gervasio Sanchez kazetari eta argazkilariak parte hartuko du.

  • Otsailak 15, 19:00etan Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian. 

Ray LorigakCualquier verano es un final” liburua aurkeztuko du,  Miguel Artaza literatur kritikariak lagunduta.

  • Otsailak 16, 19:00etan Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian. 

Cristina Morales eta Aixa de la Cruz idazleen arteko topaketa literarioa hartuko du. Idazleek topaketa literatur igarkizun saio gisa planteatzen dute.

DANTZALDIAK

Bilboko adinekoek dantza egiten jarraitu ahal izango dute hilabete honetan, Udalak tradizioz antolatzen dituen dantzaldiekin. 

  • Otsailak 19, Casillako pabiloian, 18:00etatik 21:00etara. 

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus