BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK LITERATUR TOPAKETA BAT ANTOLATUKO DU OSTEGUNEAN, HILAK 16, CRISTINA MORALES ETA AIXA DE LA CRUZEN ARTEAN

  • Hitzordua 19:00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian.

(Bilbo, 2023ko otsailaren 9).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Cristina Morales eta Aixa de la Cruz idazleen arteko literatur topaketa hartuko du DATORREN OSTEGUNEAN, OTSAILAK 16

  • Topaketa 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.. 

Idazleek topaketa “Igarkizun literarioaren saio” gisa planteatzen dute. Hitzaldi honetan, beren irakurketa kutun, klasiko eta garaikideak bateratuko dituzte, eta, horietatik abiatuta, oraindik idatzita ez dagoena iragartzen saiatuko dira: zeintzuk dira datozen testuak? Etorkizuna igar daiteke iraganean arakatuz?

Cristina Morales (Granada, 1985) idazlea, dantzaria eta koreografoa da. 2018ko Herralde saria, 2019ko Narratiba Sari Nazionala eta 2022ko Alemaniako Haus der Kulturen der Welt Nazioarteko Literatura Saria irabazi ditu.

“Últimas tardes con Teresa de Jesús” (2020), “Los combatientes” (2020) “Terroristas modernos” (2017) liburuen idazlea da eta “La merienda de las niñas” (2008) ipuin liburuaren egilea. 2021ean, Espainiako Errege Akademiako bekaduna izan zen Erroman, eta Granta aldizkariak 35 urtetik beherako espainierazko eleberrigile onenen artean hautatu zuen. Iniciativa Sexual Femenina dantza garaikidearen kolektiboan parte hartzen du 2017tik.. Kolektibo honekon, besteak beste, “Catalina” (2019) eta “Perpetua felicidá” (2021) izeneko muntaiak estreinatu ditu.

Aixa de la Cruz (Bilbo, 1988) Ingeles Filologian lizentziatua, Literatura eta Literatura Konparatuaren Teorian doktorea eta idazlea da. Honako eleberri hauek argitaratu ditu: “Cuando fuimos los mejores” (2007), “De música ligera” (2009), “La línea del frente” (2017) y “Cambiar de idea” (2019), 2020ko Euskadi Literatura eta Librotea Tapado sarien irabazlea, XV. Dulce Chacon Sariaren finalista eta 2019ko hamar liburu onenen artean Babelia gehigarriagatik aitortua. Horrez gain, “Modelos animales” (Salto de Página) kontakizun-liburuaren eta “Diccionario en guerra” (2018) saiakeraren egilea da. Bere azken liburua “Las Herederas” 2022.. urtean argitaratu zen. Babelia, La Marea edo Vogue bezalako argitalpenekin kolaboratu du, eta hilero zutabe bat idazten du Bilbao egunkarian, sormenezko idazketari buruzko eskolak emateaz gain. Bere lana ingelesera, italierara eta portugesera itzuli da.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.

  • Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte. 
  • Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus