- Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian ospatzen den Poesia Jaialdia ostegunera, martxoaren 24ra arte luzatuko da.
(Bilbon, 2022ko martxoaren 19an).- BILBAOPOESIAK errezitaldi bat ospatu zuen atzo, bere XXIII. edizioaren barruan, eta, bertan, esperientziaren poesia izan zen protagonista. “De la experiencia de la poesía” izenburupean, BILBAOPOESIAk ongietorria eman zien Carlos Marzal eta Vicente Gallego generoaren erreferenteei, eta Raquel Lanserosi “Matria”-ren egilea eta bere belaunaldiko poetarik nabarmenetako bat.
Esperientziaren poesiaren ezaugarri nagusiak estilo arrazionala, errealista eta figuratiboa dira, baita hizkuntza naturala, sofistikatu gabea eta elkarrizketa-tonukoa ere. Premisa horien pean, hiru egileek euren bertsoak errezitatu zituzten eta elkarrekin hitz egin zuten, Jon Kortazar idazle eta literatur kritikariak gidatutako topaketan.
BILBAOPOESÍA datorren ostegunera arte, martxoaren 24ra arte luzatuko da.
- Jaialdiaren txostena eta eskuragarri dauden materialak esteka honetan kontsulta daitezke.
SARE SOZIALAK