BILBOKO UDALAK LARUNBAT HONETAN IREKIKO DU “UDABERRIKO BERTSO SAIOAK” PROGRAMAREN 35. EDIZIOA, EGUNGO PANORAMAKO AHOTS GARRANTZITSUENAK SANTUTXUN ELKARTUZ

Santutxuko Bertso Eskola beteranoarekin batera antolatuta, saioak maiatzeko hiru larunbatetan izango dira, 4an, 11n eta 18an, Santutxuko Karmelo plazan, eguerdiko 13:00etatik aurrera. Ostiralean, maiatzaren 24an, amaituko da, auzoan zehar egingo den “Bertso-poteoarekin”, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.

 

“Udaberriko Bertso Saioak”, Santutxuko Bertso Eskolak eta Bilboko Udalak elkarrekin antolatzen duten bertsolaritzaren inguruko ohiko programak bere 35. edizioa zabalduko du datorren larunbatean, maiatzaren 4an, Santutxuko Karmelo plazan, eta lehen mailako ordezkariekin egingo du. Izan ere, bertan egongo dira Onintza Enbeita Bizkaiko txapelduna, Etxaun Lekue, Bizkaiko aurreko txapelduna eta azken edizioko finalista, Miren Amuriza Bizkaiko azken txapelketako finalista eta Unai Iturriaga sei bider finalista Euskal Herriko txapelketa nagusian eta birritan Bizkaiko txapeldun.

Aire zabaleko bigarren hitzordua hurrengo larunbatean, maiatzaren 11n, izango da. Ohikoa denez, hitzordua eguerdiko 13:00etan izango da, Karmelo plazan. Oraingo honetan, entzuleek Maialen Lujanbioren –Euskal Herriko Txapelketa Nagusiko irabazlea 2009an eta 2017an– bertsoekin gozatu ahal izango dute, eta berarekin arituko dira agertokian Nerea Ibarzabal eta Xabat Galletebeitia –Bizkaiko azken txapelketako finalistak– eta Arkaitz Estiballes Bizkaiko txapelduna birritan.

Karmelo plazan eskainiko den hirugarren eta azken saioa maiatzaren 2019an izango da, eta bertan, lehiaketan ohikoak diren lau ahots elkartuko dira. Andoni Egaña –lau aldiz Euskal Herriko Txapelketa Nagusiko irabazlea–, Amets Arzallus –Euskal Herriko Txapelketa Nagusiko irabazlea 2013an–, Oihana Bartra, Bizkaiko txapelketan finalista izandakoa eta Aitor Mendiluze. Hitzordu guztietako gai jartzailea Santutxuko Bertso Eskola izango da.

Egitaraua maiatzaren 24an amaituko da, “Bertso – poteoaren” beste edizio batekin, 20:00etatik 23:00etara, Santutxu auzoko hainbat aisia gunetatik (Kuluxka, Dacca, Aintzi, Txikia eta Bilbo 82 tabernak). Bertso-poteoan Alaia Martinek, Ibon Ajuriak eta Fredi Paiak osatutako hirukotea arituko da.

Bizkaiko hiriburuan euskal kultura eta hizkuntza sustatzeaz gain, “Udaberriko Bertso Saioak” programak euskaltzaleen arteko topaleku bilakatu eta, aldi berean, Santutxuko Bertso Eskola beteranoak gure Hirian egiten duen lana bultzatu gura du. Azpimarratzekoa da, baita ere, emakumeek egitarau honetan betetzen duten leku garrantzitsua, izan ere, bertsolaritzaren panoraman emakumeak %20 inguru badira, “Udaberriko Bertso Saioak” egitarauan partaidetza hori %40raino igotzen da

UDABERRIKO BERTSO SAIOAK – EGITARAUA

LARUNBATA, MAIATZAK 4
13:00 – Karmelo Plaza
Onintza Enbeita
Etxaun Lekue
Unai Iturriaga
Miren Amuriza

LARUNBATA, MAIATZAK 11
13:00 – Karmelo Plaza
Maialen Lujanbio
Nerea Ibarzabal
Arkaitz Estiballes
Xabat Galletebeitia

LARUNBATA, MAIATZAK 18
13:00 – Karmelo Plaza
Ohiana Bartra
Amets Arzallus
Andoni Egaña
Aitor Mendiluze

LARUNBATA, MAIATZAK 24
“Bertso – Poteoa”
20:00 – 23:00 Santutxu auzoa
Alaia Martín
Ibon Ajuria
Fredi Paia

+ INFO: www.kulturabarrutik.eus