BILBOKO UDALAK IKERTZAILEEN EUROPAKO GAUAREN OSPAKIZUNETAN PARTE HARTUKO DU ASTEBURU HONETAN

  • Hitzordua ostiralean, hilak 24; larunbatean, hilak 25; eta astelehenean, hilak 27; ospatuko da Deustuko udaltegian. Bertan, hitzaldiak eta solasaldiak programatu dira, baita kaleko-antzerkiko ikuskizun bat ere.
  • Ekitaldi hauetarako sarrera doakoa da. Erreserbak www.bilbaokultura.eus webgunean egin daitezke. Gainera, solasaldiak zuzenean eta ondoren jarraitu ahal izango dira, Bilbao Kulturako Youtubeko kanalean.

 

(Bilbon, 2021eko irailaren 21ean).- Bilboko Udala, 2021 honetan, “Ikertzaileen Europako Gaua”ren parte ere izango da. Oraingoan, hitzordua irailaren 24, 25 eta 27an izango da, eta zientzia-dibulgazioan jarriko du arreta, zientzia protagonista duten solasaldiekin.

Solasaldi horietan, Aitor Bergara izango da moderatzailea eta Deustuko udaltegian ospatuko dira 19:00etan. Aitor Bergara UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Fisika Saileko Fisikan doktorea eta Fisikako irakasle titularra da. Gainera, Donostia International Physics Centerreko (DIPC) eta Materialen Fisikako CSIC-UPV/EHUko zentro mistoko ikertzaile elkartua ere bada. Hitzaldiez gain, familia osoarentzako kale antzerki ikuskizun bat ere izango da, “Piztu! Emakume On energia”, larunbatean, hilak 25, 13:00etan.

“Ikertzaileen Europako Gaua”n programatutako ekitaldi guztien sarrerak doakoa dira. Erreserbak bilbaokultura.eus webgunearen bidez egin daitezke, ekitaldi bakoitza baino 48 ordu lehenago. Pertsona bakoitzeko 2 eserleku erreserbatu ahalko dira gehienez, eta hasi baino 15 minutu lehenago arte izango dute balioa. Erreserba ordu erdi lehenagotik duten pertsonak sartzen ahalko dira aretora. Gainera, solasaldiak zuzenean jarraitu ahal izango da, eta, ondoren, Bilbao Kulturako YouTubeko kanalean.

“Ikertzaileen Europako Gaua” 370 hiritan baino gehiagotan ospatzen da, eta helburu nagusia ikertzaileen irudia herritarrei hurbiltzea da, haien lana eta gizarteari ekartzen dizkioten onurak ezagutu ditzaten. Hori dela eta, XXI. mendeko gizarteak hiru erronka handitan jarri du arreta mahai-inguruen programak, eta zientziatik erantzun desberdinak ematen saiatuko da.

 

SOLASALDIAK

  • Irailak 24, ostirala. 19:00etan.

Lehen hitzordua Ugo Mayor EHUko Biokimika Saileko Ikerbasque ikertzailearen eskutik dator. Haren hitzaldiaren izenburua “El método científico como instrumento para analizar la respuesta a la pandemia” da.
Ugo Mayor, Ikerbasque-ko ikerlaria 2009tik. Doktorego-tesia Erresuma Batuko Cambridge-ko Unibertsitatean egin zuen, 2003an. Gero, Gurdon Institute-n sartu zen, Cambridgen, Royal Society Dorothy Hodgkin Fellowship batekin kontrataturik; bertan, garunaren buikuitilazioko mekanismo molekularrak ikertzen hasi zen. Bilboko CIC bioGUNE-ra itzultzean, bere laborategia sortu zuen, Angleman-en sindromea ikertzeko. 2014an, Mayor doktoreak UPV/EHUko Biokimika departamentura eraman zuen bere laborategia. 2020ko martxoan, UPV/EHUko eta erakunde elkartuetako beste 55 ikertzailerekin lankidetzan, NOKITS 19 ekintza bereziko koordinazio-taldeko kide izan
zen, SARS-CoV2 detekzio-protokolo bat garatzeko eta abian jartzeko, stock falta izateko zorian zeuden kit komertzialen beharrik gabe. Era berean, UPV/EHUren eta Osakidetzaren arteko hitzarmen bat sinatzeko ekimena izan zuen, ISCIII-k bultzatutako
ENE-COVID19 azterlanean lankidetzan aritzeko. Gerora, COVID19-ren Liburu zuriaren koordinatzaileetako bat izan zen

Proposamen horren ondoren, “Sociedad, pandemia y derecho: ¿Solución o problema?”-ren txanda izango da, eta Juan José Álvarezek emango du.

Álvarez Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna, eta GLOBERNANCEko (Gobernantza Demokratikorako Institutua) idazkaria eta sortzaileetakoa da. Europako Batzordeko aditu independente ere izendatu dute, askatasunaren, segurtasunaren eta justiziaren arloetan. Abokatua da, enpresako kontseilari-aholkularia eta Jakiundeko kidea. 2015ean, Giza, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Kutxa Eusko-Ikaskuntza-Laboral Saria jaso zuen, eta IKERBASQUE, UNED Bergara, Eguia-Careaga (SIIS) eta MATIA
fundazioen Patronatuko kide ere bada.

 

  • Irailak 25, larunbata, 19:00etan.

Larunbateko lehenengo solasaldiak “¡Urgente! Necesitamos una nueva relación entre sociedad, economía y naturaleza” izenburua du eta, bertan, María José Sanz doktoreak “El cambio climático: un reto y una oportunidad” solasaldiarekin parte hartuko du.

María José Sanz doktorea Ikerbasque-ko irakaslea eta Basque Center for Climate Change (BC3) erakundeko zuzendaria da. Mediterraneoko Ingurumen Ikerlanen Zentroko (CEAM) Airearen Kutsaduraren eta Karbono Zikloaren Efektuei buruzko Programako zuzendaria izan zen Valentzian. Era berean, Espainiako Gobernuaren aholkularia izan zen lurraren erabilerari buruz eta basogintzari buruz CMNUCC-eko alde ugariko negoziazioetan. EBko Batzordearen eta US EPA-ren aholkularia ere izan zen, zazpi urtez, airearen kalitatearen erregulazioei buruz. CMNUCC-eko garapen garbiko mekanismoaren batzorde exekutiboko kide. CMNUCC-eko idazkaritzan egon zen Bonn-en bost urtez, eta UNREDD programako koordinatzailea izan zen FAO-n bost urtez. Bakearen Nobel Saria eskuratu zuen 2007an, IPCC-aren egile gisa; elkarlanean aritu da berarekin 2003tik orain arte, haren zenbait txosten egiten.

Eguneko bigarren hitzordua Unai Pascualek (Ikerbasque ikertzailea Basque Center for Climate Change-n, BC3) emango du, “Los valores de la naturaleza ante la crisis eco-social” izenburupean.
Unai Pascual Ingurumen Ekonomiako doktorea da (York-eko Unibertsitatea, Erresuma Batua) eta Ikerbasque-ko irakaslea Klima Aldaketari buruzko Euskal Zentroan (BC3). Irakasle titularra izan da Cambridge-ko Unibertsitatean 10 urtez, eta beste unibertsitate batzuetan irakaslea izan da, adibidez Manchester-eko Unibertsitatean eta Deustuko Unibertsitatean. 25 urteko eskarmentua dauka ekonomiaren eta ingurumen-aldaketa globalen arteko erlazioari buruzko ikerketan. Nazioarteko zenbait zientzia-batzordetako kide da, eta 200 lan zientifiko baino gehiago argitaratu ditu nazioartean. Euskal Herriko zenbait komunikabidetan ohiko kolaboratzailea da.

 

  • Iralak 27, astelehena, 19:00etan.

“La diversidad sexual nos enriquece” solasaldian José Ramón Landarroitajauregik pedagogoa, psikologoa, sexologoa eta 1992tik Biko Alorren sortzaileak, parte hartuko du, “Ciencia y sexo, cerebro e identidad sexual” izeneko solasaldiarekin.

2003az geroztik sexologia klinikoko training-a zuzentzen du eta sexologiako eta bikote terapiako irakaslea da hainbat masterretan (Alcalá, Pontificia de Salamanca, Camilo José Cela eta Deustu). ISESUS (Instituto de Sexología Sustantiva) institutuko zuzendaria da. Erakunde horrek, Valladolideko Miguel Cervantes Unibertsitate Europarrarekin lankidetzan, prestakuntza presentzial eta telematikoko programak prestatzen ditu (masterra, aditua, CUE, …). Sexologiako profesionalen estatuko elkarteko (AEPS) bazkide eta sortzailea da, eta lehenbiziko presidentea izan zen. Dozenaka kongresu, sinposio, jardunaldi eta topaketatan parte hartu du -Estatuan nahiz kanpoan-, hizlari, batzorde antolatzaileko kide edo batzorde zientifikoko kide gisa.

Programa honen 2021. edizioa Aingeru Mayorrekin eta “¿Qué sabemos sobre la transexualidad infantil y juvenil?” solasaldiarekin itxiko da.

Aingeru Mayor Naizen adingabeko transexualen familien elkarteko kidea da. Informatikan doktore eta master Sexologian. UPV/EHUko Informatika Fakultateko irakaslea. Gaur egun, ume eta gazte transexualei buruzko ikerketa-proiektu batean parte hartzen ari da
UPV/EHUn. Bi libururen egilea da: “Tránsitos. Comprender la transexualidad infantil y juvenil a través de los relatos de madres y padres” (Bellaterra, 2020) eta “Niñas y niños. Cada una, cada uno, diferente” (Litera, 2016).

 

KALE-ANTZERKIA

  • Irailak 25, larunbata, 13:00etan Deustuko Udaltegiko lorategietan.

Eidabe konpainiak “Piztu! Emakume on energía” proposatzen du. Hemen, Eidebek galdetzen du: Zelakoa litzateke mundu bat benetako berdintasunarekin? Ezoreka eta injustiziaz betetako mundu ilunean argia piztuko bagenu? Guztion energia erabiliz guztiontzat aukera berdinak zabaltzen dituen mundu bat asmatuko bagenu? Eta, bapatean, zientzialari batek asmatuko balu ezjakintasun guztiekin bukatzeko makina miraritsua? Horrek berdintasuna ahalbideratuko luke? Eta asmatzailea emakumea balitz? Ustezko zientzia kongresu zoro eta dibertigarri honetan bi aktoresek dena buruzgora jarriko dute, emakumezko zientzialarien historian zehar nabigatuz, emakumeak zientzian duen pisu erreala ezagutzeko, Marie Curie ardatz eta gidari hartuta, eta hainbat esperimentu eginez.

 

SARE SOZIALAK: