BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK BERE DIBULGAZIO ZIENTIFIKOKO PROGRAMAREN BESTE EMANALDI BAT JARRIKO DU MARTXAN, ASTEAZKENEAN, HILAK 22, “EBOLUZIOA GENERO-IKUSPEGITIK” IZENEKO JARDUNALDIAREKIN

  • Hitzordua Bidebarrietako liburutegiko Areto Nagusian izango da, 19:00etan.
  • UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak, UPV/EHUko Ikerketa Gizartean Zabaltzeko Zuzendaritzak eta Bidebarrieta Liburutegiak antolatutako jardunaldi honetan, paleontologia, biologia eta geologia arloetako lau hizlarik hartuko dute parte.

(Bilbon, 2021ko irailaren 17an).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunea “Bidebarrieta Zientifikoa” zikloa berriro jarriko du abian ASTEAZKEN honetan, HILAK 22, “Evolución en clave de género” izeneko jardunaldiarekin. Hitzordua 19:00etan hasiko da,
Bidebarrietako liburutegiko Areto Nagusian.

Eboluzioaren errealitate egiazkoagoa eta inklusiboagoa erakusteko asmoz, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak, UPV/EHUko Ikerketa Gizartean Zabaltzeko Zuzendaritzak eta Bidebarrieta Liburutegiak “Eboluzioa genero-ikuspegitik” izenburuko ekitaldia antolatu. Ekimenean paleontologian, biologian, geologian eta bestelako esparruetan diharduten lau hizlarik parte hartuko dute, eta formatu atsegi baten bitartez, giza-eboluzioa sexu-joerarik gabeko ikuspegi zabal batetik jorratuko dute. Izan ere, nork esan du zientzia neutroa dela? Edozein giza-jardueratan gertatzen den bezalaxe, zientziaren kasuan ere, hainbat faktorek baldintzatu, mugatu eta are alde batera ala bestera makurraraz dezakete. Horren harira, giza-eboluzioari buruz egin izan den interpretazio konbentzionala zientziak jasandako mugapenen adibide garbia da.

HIZLARIAK
Hitzorduan lau hizlari izango dira eta bakoitzak hitzaldi bat emango du. Lehenengoa, “Famosas desconocidas de la Evolución Humana” izenburupean, Asier Gómez Olivencia paleontologoak emango du. Jarraian, “Las mujeres en los estudios sobre la evolución humana” etorriko da, Carmen Manzano biologoaren eskutik. Hirugarren hitzaldia Vega Asensio biologo eta ilustratzaile zientifikoaren eskutik izango da “El sesgo de género a través de la ilustración científica” izenburupean. Arratsaldea amaitzeko, “Y… ¿qué aporta la geología a la evolución humana” hitzaldia emango du Arantza Aranburu geologoak.

BIDEBARRIETA ZIENTIFIKOA
Jardunaldia UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta BIDEBARRIETA KULTURGUNEAk bultzatutako Bidebarrieta Zientifikoa hitzaldi-zikloaren barruan kokatzen da, zientzia- edo teknologia-gaiak publiko zabalari hurbiltzeko, zorroztasuna
galdu gabe.

SEGURTASUN NEURRIAK
Hitzordu honetara joateko ezinbestekoa da www.bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturgunea webgunean eskuragarri dauden
doako gonbidapenetako bat erreserbatzea.

Egungo egoeraren ondoriozko segurtasun neurriak direla eta, aretoko ateak 18:15ean irekiko dira, bertaratutakoak beren aulkietan egokitzeko. Ezin bada parte hartu, hitzordua streaming bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean. Une bakoitzean indarra duten babes eta higiene neurriak zorrotz beteko dira. Era berean, ekitaldia egiten den bitartean maskara erabili beharko da.

SARE SOZIALAK: