UDALAREN BISITA GIDATUAK, “BILBAO IZAN” PROGRAMAREN BARRUAN KOKATUTAK, ERREKALDEBERRI AUZORA IRITSIKO DIRA URRIAN

  • “BILBAO IZAN” programak doako bisita gidatuak eskainiko ditu Errekaldeberrin, “Ezagutu oinez” eta “Ezagutu familian” proposamenen eskutik.
  • “Ezagutu oinez” eta “Ezagutu familian” proposamenetan parte hartzeko izena emateko epea irailaren 23tik aurrera hasiko da, www.bilbokultura.eus webgunearen bidez.
  • “Txio Ta Txi” ikus-entzunezko ekimenak, “Bilbao Izan” programaren parte ere badena, Errekaldeberri auzoko pasadizoak eta istorioak partekatuko ditu, iraupen laburreko bideoen bidez, udaleko sare sozialen profil ezberdinetan.

(Bilbon, 2021eko irailaren 20an).- Bilboko Udalak “BILBAO IZAN” programaren bisita gidatuak eramango ditu Errekaldeberri auzora, 7. barrutira, urrian zehar.
Ondarea zabaltzeko proiektu honek hiriko auzoak modu atsegin, interesgarri eta bitxian ezagutzeko aukera ematen die bilbotarrei, “Ezagutu oinez” eta “Ezagutu familian” programen bidez.

“EZAGUTU OINEZ”
Bilbotarrek eta hiria bisitatzen duten pertsonek Errekaldeberriko bitxikeriak, sekretuak eta historia modu sakon eta atseginean ezagutzeko aukera izango dute, oinez eta taldeka, “Ezagutu oinez” programaren eskutik.

Duela gutxi arte, Errekaldeberri Abandoko elizateko azken landa-auzoetako bat izan da, fruta-arbolaz, baratze emankorrez, baserriren bat eta, zelan ez, txakolin gozodun mahastiez zipriztinduta. Baina Bilboren industrializazio prozesuarekin, lantegi asko instalatu ziren inguru horretan eta, horren ondorioz, auzoa oso azkar handitu zen: lehen baratzeak zirenak, industria-pabiloi handi eta langileentzako etxebizitza bihurtu ziren. Errekaldetarren leinuaren garaitik hasi eta hiribilduko gune industrialenetako bat bihurtu
arte, auzoak jaso duen aldaketa ezagutuko dugu.

BISITAK
Bisitek ordu eta erdiko iraupena izango dute. ASTELEHENETIK OSTIRALERA 10:30ETAN ETA 18:00ETAN daude programatuta, eta larunbatetan 10:30etan eta 12:30etan.

OSTEGUN ARRATSALDEETAN (18:00etan) BISITAK EUSKARAZ IZANGO DIRA. Halaber, euskaraz egin nahi duten taldeak izanez gero, taldearekin adostuko da zein egun eta ordutan. Eskaera egiteko, mezu elektroniko bat bidali behar da [email protected] helbidera.

“EZAGUTU FAMILIAN”
Urrian itzuliko da ere “Ezagutu familian” programa, lau urtetik gorako haurrak dituzten familientzat diseinatua.
Errrekaldeberrin egingo diren bisita horietan, jolas eta ipuinen bidez, familiek auzoa beste modu batera eta begirada bitxi eta sortzaile baten bidez ezagutuko dute, esplorazio-kit bati esker. Zentzumenak irekita eta arretaz begiratuz, helduek eta txikiek auzoa ikuspegi berrietatik ezagutuko dute.

BISITAK
“Ezagutu familian” programako bisitak ordu eta erdiko iraupena ere izango dute. URRIAREN 17AN ETA 24AN, IGANDEETAN, IZANGO DIRA, 10:30ETAN ETA 12:30ETAN, eta elebidunak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, bi hizkuntzetan.

IZENA EMATEA, ELKARGUNEA ETA NOLA IRITSI
Urrian antolatutako bisitaldiez gozatu nahi duten guztiek irailaren 23tik aurrera ERRESERBA EGIN DEZAKETE www.bilbaokultura.eus webgunean. Ezinbestekoa izango da erregistratzea, bisita egin ahal izateko.

“Ezagutu Errekaldeberri oinez” programako bisiten TOPAGUNEA Errekalde Plaza izango da, Nuestra Señora del Rosario parrokiaren aurrean. “Ezagutu Errekaldeberri familian” proposamenaren TOPAGUNEA Ametzolako tren geltokia izango da (Gordoniz
kaleko sarreran).

(Bilbobus: A8, 27, 72, 77; Aldiriko trena: C1, C2). Ibilbideak aire librekoak direnez, baliteke, euria egiten badu, jarduera zertxobait aldatuta
egotea. Babes- eta higiene-neurriak bermatuta egongo dira, eta ezinbestekoa izango da maskara uneoro erabiltzea.

TXIO TA TXIO
“TXIO TA TXIO” ekimenaren eskutik, uztailetik hona egiten ari den bezala, Udalak bere sare sozialetan bideoak zabaltzen jarraituko du abendura arte. Bideo horietan, Bilboko auzoekin lotutako bitxikeriak, pertsonaia garrantzitsuak eta pasadizoak dira protagonista.
“Bilbao Izan”en edizio berri honetan, Iralabarri, Zabala, Errekaldeberri eta Miribilla auzoak ezagutzera ematen ari dira.

Bideoak Bilbao Izan eta Bilbao Kultura  Facebook profiletan ikusi ahal izango dira, eta Bilbao Kulturaren Youtuben eta Instagramen, eta Bilboko Udaleko sare sozialetan ere.

BILBAO IZAN
Hiru ekimen hauek BILBAO IZAN proiektuaren barruan kokatzen dira. BILBAO IZAN markaren atzean, Udalak Kultura uriaren funtsa zabaltzeko bultzatzen dituen programa guztiak: historia, ondarea, pertsona garrantzitsuek utzitako aztarna, hirigintza, auzoen
historiak, kaleen eta bazter bitxienak.

Bilbao Izan batez ere bertako herritarrentzat da, baina bisitarientzat edo gure uriaren berri zehatzagoa eduki nahi duten pertsona guztientzat ere zabalik dago.
Bilbao Izan batez ere herriko biztanleentzat da, baina zabalik dago, halaber, hiria bisitatzen duten pertsonentzat eta hainbat arrazoirengatik hiriaren ezagutzan sakondu nahi duten guztientzat.

BILBAO BALIOEN HIRIA
Bilbao Izan erabat konprometituta dago Bilbao Balioen Hiria proiektuarekin, Bizkaiko hiriburuan balio partekatuen esparru bat sustatu nahi baitu; besteak beste, konpromisoa, ahalegina, ilusioa, parte-hartzea, sormena eta, bereziki, nortasuna.

SARE SOZIALAK: