BILBOKO UDALAK BAD JAIALDIAREN AURTENGO EDIZIOAN PARTE HARTZEN DUTEN EUSKAL ARTISTA ETA KONPAINIEKIN TOPAKETA BAT OSPATU DU

  • Kulturako Zinegotzia, Jaialdiko zuzendariarekin batera, Vulnera Compañía (Ana Garcia Peña), Atic H. Deba (Mollis) eta Denis Martínezekin bildu da La Fundición Aretoan.
  • Besteak beste, erakunde publikoen laguntzak eta beken duten garrantzia aztertu dute, baita konpainiek eta artistek beren lehen lanak abiarazteari nola egiten dioten aurre ere.
  • BAD dantzaz eta abangoardiako antzerkiz beteko da Bilbo urriaren 23ra arte.

 

(Bilbo, 2022ko urriaren 14an).- BBAD – Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia,, Bilboko Udalak antolatuta, Jaialdiaren XXIV. edizioan parte hartzen duten artistak eta konpainia batzuk bildu ditu gaur goizean La Fundición Aretoan. Horrela, BADen parte hartzen duten euskal artisten ordezkari gisa, Vulnera Compañía (Ana Garcia Peña), Atic H. Deba (Mollis) eta Denis Martínez izan dira Gonzalo Olabarria, Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotziarekin; Alicia Otxandategui, BADeko zuzendariarekin; eta Justo Ezenarro, Kultura Arloko zuzendariordearekin.

 

Dantza eta antzerki garaikidea elkarrizketaren erdigunean jarrita, topaketa honetan parte hartu dutenek hainbat gai jorratu dituzte, hala nola erakundetako beka eta laguntzen garrantzia. Kasu honetan, Artistak egoitzan, Eusko Jaurlaritza, Eszenabide eta Harrobiako Trantsizioak, adibidez. Halaber, arreta jarri dute konpainiek eta artistek beren lehen lanak abian jartzeari nola egiten dioten aurre.

 

BAD Hiriko Jaialdi dekanoa da, eta bere konpromiso nagusietako bat mantentzen du: tokiko eta gorabideko talentuaren aldeko babesa eta apustua.

 

Topaketa honetan parte hartu duten artistek honako proposamen hauekin hartuko dute parte jaialdian: MollisLa fragilidad de mi pene” ikuskizunarekin (gaur, 21:00etan, La Fundición); Denis Martínez “365” ikuskizunarekin (urriak 17, 19:00etan Cúpula Aretoa Campos Antzokian); eta Vulnera Compañía “Lo que no se ve” ikuskizunarekin (urriak 18, 19:00etan, Harrobia aretoan).

 

BAD jaialdiak urriaren 23ra arte iraungo du. Jaialdiaren informazio guztia www.badbilbao.eus webgunean dago eskuragarri, eta prentsarako eskuragarri dauden jaialdiko materialak esteka honetan kontsulta daitezke.

 

 

 

 

 

SARE SOZIALAK:

 

 

badbilbao.eus

www.bilbaokultura.eus

#BAD2022