BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK BIHAR, HILAK 25, “GAURKOTASUNAREKIKO TOPAKETAK” ZIKLOAREN EMANALDI BERRI BAT HARTUKO DU ETA INFLAZIOA ETA HAREN ONDORIOAK IZANGO DITU ARDATZ

  • Topaketa honetan, Dani Álvarez eta Mikel Reparazekin batera, Zigor Aldama El Correo-ko kazetaria eta Estibaliz Cosano EITBko kazetaria izango dira.
  • Hitzordua 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

(Bilbo, 2022ko urriaren 24a).- Bilboko Udaletxeko Bidebarrieta Kulturgunean izango da, BIHAR, HILAK  25, ASTEARTEAN, “Gaurkotasunarekiko topaketak” beste hitzordu bat, Dani Alvarezek eta Mikel Reparazek gidatutako zikloa. Hitzordua 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian eta berta Zigor Aldama eta Estibaliz Cosano kazetariak izango dira.

Gaurkotasunarekiko topaketak” dibulgazio-zikloan, zorroztasunetik abiatuta, gai gori-goriak sakon aztertu nahi dira, akademizismotik ihes eginez. Horretarako, gai bakoitzean adituak diren pertsonak egongo dira, gai horiei buruz ahalik eta modu didaktiko eta arinenean eztabaidatzeko.

Oraingo honetan, inflazioaz eta ekonomian dituen ondorioez hitz egingo da: erosteko ahalmenaren galera, energia aurrezteko neurriak, gasolinaren prezioa edo erosketa-saskia. Hortik aurrera, eta angelua zabalduz, EBko herrialde indartsuen egoera aztertuko da: Frantziako grebak edo Alemaniako atzeraldia.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.

  • Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte. 
  • Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus