5. parrokiak (Asisko San Frantzisko) Emitenia coro de cámara, Euskeria abesbatza eta Inmakuladako abeslariak taldeen kontzertua jasoko du datorren ostegunean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.
Abandoko, Castañoseko, Deustuko, Zazpi Kaleetako, Santutxuko, Basurtuko, Errekaldeko, Atxuriko, Abusuko eta San Inazioko hamar elizak, Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatutako Gabonetako Abesbatzen Kontzertuak jasoko dituzte abenduaren 30era arte.
Aurtengo edizioan, ekimenak 25 talde bilduko ditu, eta ehun kantu baino gehiago eskainiko dituzte, horien artean Gabonetako kantak eta Euskal Herriko abesti herrikoiak, baina baita munduko beste leku batzuetakoak ere. Emanaldi guztietarako sarrera librea izango da.
Lehenengo emanaldiak datorren astean izango dira. Horrela, ostegunean, abenduaren 10ean, Asisko San Frantzisko elizak, 5. Parrokiak, Emitenia Coro de Cámara, Euskeria Abesbatza eta Inmakuladako Abeslariak taldeak bilduko ditu 20:00etan. Hurrengo egunean musika Errekaldeko Nuestra Sra. Del Rosario elizara joango da, eta bertan Emays, Jatorki Abesbatza eta Urretxindorra Abesbatza taldeek eskainiko duten kontzertuaz gozatu ahal izango da. Larunbatean, abenduaren 12an, Garaizarko Matsorrriak, San Anton Abesbatza eta Arraizpe Abesbatza taldeen txanda izango da El Karmelo elizan.
Gabonetako Abesbatza Kontzertuak Sortzez Garbiaren egunaren ondoren itzuliko dira Basurtuko Sortzez Garbiaren elizara, Castañoseko El Salvador Parrokiara, Atxuriko Gizakundearen elizara, San Inazioko elizara, Abandoko Jesuiten Egoitzara, Deustuko San Pedrora eta zikloa abenduaren 30ean amaituko da, Abusuko Artzain Onaren elizan.
Programa honek bi helburu ditu: alde batetik, Bilboko abesbatzei, egun berezi hauetan gure Hirian aritzeko aukera eskaintzea; eta beste alde batetik, edozein adinetako eta edozein auzotako biztanleei, abesbatzen musika bikainaz gozatzeko aukera eskaintzea. Horrela, taldeek eskainiko duten errepertorioaren barruan abesti herrikoiak eta musika sakratua jasoko dira, Gabonetako mota guztietako kantei arreta berezia eskainiz.
EGITARAUA
OSTEGUNA 10 JUEVES
20:00. Iglesia SAN FRANCISCO DE ASÍS Eliza (5. Parrokia- Abando)
EMITENIA CORO DE CÁMARA
EUSKERIA ABESBATZA
INMAKULADAKO ABESLARIAK
OSTIRALA 11 VIERNES
20:30 Iglesia NTA. SRA. DEL ROSARIO Eliza (Errekalde)
CORO EMAYS
JATORKI ABESBATZA
URRETXINDORRA ABESBATZA
LARUNBATA 12 SÁBADO
20:30 Iglesia EL KARMELO Eliza (Santutxu)
GARAIZARKO MATSORRRIAK
SAN ANTON ABESBATZA
ARRAIZPE ABESBATZA
OSTEGUNA 17 JUEVES
19:45 Iglesia INMACULADA CONCEPCIÓN Eliza (Basurtu)
MIKEL DEUNA ABESBATZA
GAUDEAMUS HODIE ABESBATZA
OSTIRALA 18 VIERNES
20:00 EL SALVADOR Parrokia (Castaños)
OTXOTE LUR MAITEA
CORO Y ORQUESTA DE CÁMARA DE BILBAO
LARUNBATA 19 SÁBADO
20:15 Iglesia ENCARNACIÓN Eliza (Atxuri)
MENDASKI ABESBATZA
SAN FRAN KORUE / ORQUESTA BEHOTSIK
ASTEARTEA 22 MARTES
20.00 Iglesia SAN INAZIO Eliza (San Inazio)
CORO LAGUNDI
DEUSTOARRAK ABESBATZA
AGRUPACIÓN CORAL OTXARKOAGA
ASTEAZKENA 23 MIÉRCOLES
19:30 Residencia PADRES JESUITAS Egoitza (Abando)
OTXOTE BILBAO ARGIA
SAN INAZIO ABESBATZA
ASTEARTEA 29 MARTES
20:00 Iglesia SAN PEDRO Eliza (Deustu)
CORO DE INGENIEROS DE BIZKAIA
ARS VIVA ABESBATZA
ASTEAZKENA 30 MIÉRCOLES
20:15 Iglesia BUEN PASTOR Eliza (Abusu-La Peña)
BEGOÑAKO SUSTRAIAK
CORO DEL CLUB DEPORTIVO
ANDRE BERRI ABESBATZA