OTXARKOAGA AUZOAK NAGUSIENTZAKO ANTZERKI ETA ABESBATZA HAMABOSTALDIAREN EDIZIO BERRIA JASOKO DU ASTELEHENETIK AURRERA, GABONETAKO KULTUR PROGRAMAZIO BEREZIAREN BARRUAN

ABENDUAREN 19ra arte luzatuko den Kultura Sailaren programaren barruan, nagusien hogei bat elkartek eskanitako abesbatzen emanaldiak eta antzelanak jasoko dira.

Otxarkoagako auzoak Nagusientzako Antzerki eta Abesbatza Hamabostaldia jasoko du ASTELEHEN honetatik aurrera. Protagonista nagusiak, Bizkaiko eta Arabako pertsona nagusien elkarteetako hogei bat abesbatza eta antzerki talde izango dira. Bilboko Udaleko Kultura Sailaren ekimena Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkartearekin batera antolatzen da, eta berrikuntza gisa, aurtengo programazioan kontzertuak eta antzerki emanaldiak txandakatuko dira hamaika egunetan.

Urtero zaleek osatutako antzerki taldeen lana erakusten duen XIV. Antzerki Astea Otxarkoagako Udaltegian izango da, eta bertan emanaldiak eskainiko dira abenduaren 7, 10, 12, 15 eta 17an. Horrela, bost antzezlan programatu dira, komediak batez ere. Lehenengoa Las cuatro torres Gasteizko taldearen “Vamos a contar mentiras” izango da.

Programazioa osatzeko EPA Galdakaok eskainiko duen “Los diamantes de Marbella”, La 9ª Cíaren , “No me hables de Felipe V”, Gure Arbola Zaharra (Gernika) taldearen “¡Ay…que viene mi hermano!” eta Otxarkoagako Beti Gazte taldearen “¡Ja! Me condenen” lanak eskainiko dira. Antzerki ikuskizunetara joateko beharrezkoa izango da dagokion gonbidapena jasotzea Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkartearen egoitzan edo Otxarkoagako udaltegian. Biak ere Pau Casals Etorbidearen, 19. zenbakian daude.

XI. Abesbatza Asteari dagokionez, datorren asteazkenean, abenduaren 9an hasiko da, Beti Gazte (Txurdinaga- Otxarkoaga), Mendipe (Trapagaran) eta Danok Aurrera (Galdakao) taldeekin. Gainerako kontzertuak abenduaren 11, 14, 16 eta 18an izango dira, eta guztira nagusien 15 taldek hartuko dute parte, Bilbokoak batez ere, baina baita Durango, Galdakao, Lekeitio edo Mungia bezalako beste udalerri batzuetakoak ere. Jarduerak abenduaren 19an amaituko dira, “La Guardia Vieja Del Tango” laukoteak eskainiko duen musika ikuskizunarekin.

Musika zein antzerki emanaldi guztiak Otxarkoagako Udaltegian izango dira, arratsaldeko 19:30etik aurrera.

EGITARAUA:

Nagusientzako Antzerki & Abesbatza hamabostaldia
XIV. Antzerki Astea / XI. Abesbatza Astea

ABENDUAK 7 / 19:30 / Antzerkia
“Vamos a contar mentiras” Las Cuatro Torres (Gasteiz)

ABENDUAK 9 / 19:30 / Abesbatzen kontzertua
Beti Gazte (Txurdinaga- Otxarkoaga)
Mendipe (Trapagaran)
Danok Aurrera (Galdakao)

ABENDUAK 10 / 19:30 / Antzerkia
“Los diamantes de Marbella” EPA Galdakao

ABENDUAK 11 / 19:30 / Abesbatzen kontzertua
Aurrera Beti (Berango)
Eguzki Lorea (Lekeitio)
Danontzat (Mungia)

ABENDUAK 12 / 18:30 / Antzerkia
“No me hables de Felipe V”. La 9ª Cía

ABENDUAK 14 / 19:30 / Abesbatzen kontzertua
Itugarpe (El Peñascal)
Izar Gaztea (Durango)
Agrupación Coral Otxarkoaga

ABENDUAK 15 / 19:30 / Antzerkia
“¡Ay…que viene mi hermano!” Gure Arbola Zaharra (Gernika)

ABENDUAK 16 / 19:30 / Abesbatzen kontzertua
Etxebarri Behekoa Elkarteko Abesbatza (Etxebarri)
Abando Elkarteko Abesbatza
Bolueta Elkarteko Abesbatza

ABENDUAK 17 / 19:30 / Antzerkia
“¡Ja! Me condenen” Beti Gazte (Otxarkoaga)

ABENDUAK 18 / 19:30 / Abesbatzen kontzertua
Gure Kabi – San Adrian Abesbatza
Errekalde (Leioa)
Mikel Deuna (Zorrotza)

ABENDUAK 19 / 18:30 / Musika
“La Guardia Vieja Del Tango” laukotea