BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, ARTE ESZENIKOETARA APLIKATUTAKO LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOAREN LEGEARI BURUZKO TAILERTXOA JASOKO DU

ATAEk – Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalak, antolatu du eta Elías Otaolak emango du abenduaren 15ean, BilbaoEszenaren instalazioetan. Beharrezkoa izango da aurretik izena ematea.

BILBAO ESZENAK – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, Laneko Arriskuen Prebentzioaren Legeari eta eszenatokian aplikatzeari buruzko tailertxo teknikoa antolatu du ATAErekin, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalarekin, batera.

Prestakuntza Bilbaoeszenaren instalazioetan eskainiko da, abenduaren 15ean, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, eta beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Tailerra Elías Otaolak, Social Antzokiko eta Basauriko Kultur Etxeko arduradun teknikoak emango du, eta laneko arriskuak antzematean, identifikatzean eta aurre egitean zentratuko da, kamioien deskargatik hasi eta eszenografiak, eszenako eszenografia eta soinua jarri arte.

Ikastaroan 25 pertsonak parte hartu ahal izango dute gehienez, eta izena [email protected] helbidearen bitartez eman ahal izango da. Prezioa 18 eurokoa izango da (9 euro ATAEko bazkideentzat eta 12 euro Bilbaoeszenako erabiltzaileentzat).

INFORMAZIOA:
BILBAOESZENA
Juan de Gardeazabal kalea, 3 – lonja. 48004 Bilbao
T: 94 433 49 95
Mail: [email protected]