BILBOKO ARRIERA KONPAINIA ETA ZIRKUS KOLIRA GIPUZKOARRAK IZAN DIRA KALEKO ARTE ESZENIKOEI LAGUNTZEKO KARRIKAN PLATAFORMAREN LAUGARREN LAGUNTZA DEIALDIAREN IRABAZLEAK

Karrikan 2016an sortu zen, Pirinioen alde bietan kaleko arte eszenikoen sorkuntzak bultzatzeko eta laguntzeko helburuz.

Une honetan, Bilboko, Gasteizko, Leioako eta Hendaiako udalek eta Euskal Herriko Hirigunea-Hamekak Lapurdin osatzen dute, lurraldeko beste bazkide batzuekin eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen finantziazioa du.

Objektuen antzerkia, musika, dantza eta plastika uztartzen dituen Bilboko Arriera konpainiaren “Edén”, eta zirkuko teknikak –monozikloa, oihalak eta akrobazia– eta kantua eta ahotsa uztartzen dituen Zirkus-Kolira gipuzkoarren “Mikro” izan dira Bilboko Udalaren laguntza duen eta Pirinioetako bi aldeetako kaleko arte eszenikoen sorkuntza lanak sustatu gura dituen Karrikan ekimenaren laguntza programaren laugarren edizioan aurkeztu diren 17 proposamenen artean aukeratutakoak. Bi lanetan orijinaltasuna, gaiak, proposamena aurkezten duen taldearen ibilbidea eta proiektuaren bideragarritasuna baloratu dira.

“Edén” familia eta hiri espazioarentzat zuzendutako 40 minutuko ikuskizuna da. Objektuen antzerkia, mirarien mundua eta iraganeko titirimundi fantasiak uztartzen ditu esperientzia berritzaile batean, non usaina ere istorioaren zati den. María Ramírez Luengo eta Samuel Cano Braojos konpainia kideek aurrera egiten dute aurretik zeukaten La Deriva konpainiaren ibilbidearekin, eta Jonathan García Lana disziplina anitzeko artistarekin lankidetzan arituko dira, proiektuak behar dituen instalazio eta automatismoetan.

“Mikro” generoa eszenara daraman diziplina-anitzeko zirku ikuskizuna da. Jolasetik, eta akrobazien, ahotsaren eta dantzaren bidez hausnarketara garamatza: generoak baldintzatzen gaitu? zer da gizon sentitzea? zerk egiten gaitu emakume?
Irati González Jaimerena eta Koldo Arakistain Irazustaren proposamen hau bere lehenengo lana izango da konpainia bezala. Hala ere, Asvinenean egindako aurreko lanak hurrengo urteetan kontuan hartzeko bezalako duo gisa bermatzen ditu.

Lan biek jasoko dute, Karrikan-i esker, ikuskizunaren ekoizpenerako ekarpen ekonomikoa, egonaldi artistikoak egiteko aukera, gai artistikoen inguruko kanpoko begirada, kudeaketa eta administrazio zereginetarako laguntza eta bazkideen mugako alde bietako jaialdietan emanaldiak. Egoitza artistikoei dagokienez, 3 sorkuntza denboraldi izango dira konpainia bakoitzeko eta azarotik martxora bitartean egingo dira. Horietako bat gutxienez Iparraldean gertatuko da.

Karrikan biraren emanaldiak 2020ko maiatzean hasiko dira, Umore Azoka kaleko arteen azokaren barruan, eta irailera arte iraungo dute. Aipatutako biiraren barruan daude Hendaiako Mai du Théatre jaialdia, Vitoria-Gasteizeko Kaldearte jaialdia, Bilboko KALEALDIA jaialdia eta HAMEKA- Euskal Herriko Hirigunea-Hameka. Honez gain, ikuskizunak Karrikan-en kolaboratzaile-bazkideen jaialdietan ere programatuak izan daitezke, Arrigorriagako Klown jaialdian, Iurretako Kalez Kale jaialdian, edota Iruñako Harresietako jaialdian, besteak beste.

Aurten Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearekin berriztatu den laguntzari esker IV. edizio honetan proiektu bi aukeratu ahal izan dira, eta hautatutako konpainiei eskainitako tutoretza eta akonpainamendua handitu ahala izan da. Horrela, sortzen ari diren proposamenen profesionalizazioa sustatzen da, zein Karrikan-en helburuetako bat den, eta aldi berean, sarea indartu egiten da, mugaz gaindiko lankidetzaren adibide gisa.

Karrikan 2016. Urtean sortutako plataforma da. Egun Vitoria-Gasteizko, Bilboko, Leioako eta Hendaiako udalek, eta Euskal Herriko Hirigunea-Hamekak Lapurdin osatzen dute. Plataformaren helburua kaleko arte-eszenikoen sorkuntzak bultzatzea da Pirinioen alde bietan. Bazkide-kolaboratzaile dira Libourneko, Arrigorriagako eta Iurretako udalak, eta Gipuzkoako Dantzagunea, Gipuzkoako Foru Aldundiko dantza-zerbitzua.

Karrikanek egungo kaleko arteen egoeraren begirada amankomuna eman gura du, alor horretan dauden laguntzak osatzeko ahaleginean, konpainia edota artista sortu berriei dagozkienean, batez ere.

Informazio gehiago: www.karrikan.eu