BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK SEVE CALLEJAK BILDUTAKO TESTUEN AUKERAKETAREKIN OSATUTAKO “UN BILBAO DE CUENTOS” LIBURUAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU BIHAR, ASTEARTEAN

Seve Callejak eta Beñat Arginzoniz editoreak parte hartuko duten ekitaldia 19:30ean hasiko da –sarrera librearekin, leku guztiak bete arte–, eta Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura zinegotziak aurkeztuko du. Streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunetik.

Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, “Un Bilbao de cuentos” (Gallo de Oro arg.) liburuaren aurkezpen ekitaldia hartuko du bihar, asteartean, URRIAREN 15ean. Liburua, Seve Callejak bildu dituen Hiriari buruzko zenbait testuren aukeraketak eta Juan Carlos Eguillorren irudiek osatzen dute. Seve Callejak eta Beñat Arginzoniz editoreak parte hartuko duten ekitaldia 19:30ean hasiko da –sarrera librearekin, leku guztiak bete arte–, eta Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura zinegotziak aurkeztuko du.

“Un Bilbao de cuentos” Bilboko hiriari buruzko antologia da, bertako kaleetan bizi izan diren eta horietan atzera eta aurrera ibili diren atzoko eta gaurko egileek kontatutako istorioen eta kontakizunen bitartez, bere estilo bereziarekin Hiriaren erretratua egiten jakin zuen Juan Carlos Eguillorren (Donostia 1947 – Madril 2011) irudiekin. Seve Callejak liburuki honetarako bildu dituen testuen egileak hauek dira: Antonio de Trueba, Miguel de Unamuno, Juan Arzadun, Emiliano de Arriaga, Juan Antonio de Zunzunegui, Perico Smith, Vicente Blasco Ibañez, Luis de Castresana, José Fernández Urbina, Esther Zorrozua, Fernando Palazuelos, Alex Oviedo eta Seve Calleja bera, besteak beste.

Seve Calleja (Zamora, 1953) umetatik bizi da Euskal Herrian, eta Hizkuntza eta Literatura irakasle gisa egiten du lan Bilboko Miguel de Unamuno institutuan. Literaturaren munduan eman zituen lehenengo pausoak poesia eta helduentzako ipuinak izan ziren. “Zurgai” poesia kolektiboko kide izan zen, eta 1981ean “Ignacio Aldecoa” ipuin saria irabazi zuen. Haur eta gazte literatura landu du batez ere, eta aurten helduei zuzendutako “Muerte en el Adur” eleberria argitaratu du, Munduko Bigarren Gerran girotuta dagoen eta Ramón Sotilen historia kontatzen duen lana.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan helburu nagusia liburuaren eta literaturaren garapena eta sustapena dituen gunea da.