BILBOK, ZINECITTÀREN – ZINE ITALIAR GARAIKIDE ZIKLOAREN, III. EDIZIOA JASOKO DU OSTEGUNETIK AURRERA, ORAIN DENBORA GUTXI EGINDAKO HIRU FILM JATORRIZKO BERTSIOAN ESKAINIZ

Euskaditalia, spazio di unione cultural elkarteak sustatutako egitarauak ZINEBIren – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren laguntza du. Saioak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira Kale Nagusiko BBK Aretoan, eta sarrera librea izango da.

Bilbok, Euskaditalia, spazio di unione cultural elkarteak antolatutako Zinecittà zine italiar garaikide zikloaren bigarren edizioa jasoko du aste honetan, otsailaren 15ean, 16an eta 17an. Ekimenak ZINEBIren – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren, BBK Aretoaren eta Erromako Luce Institutuaren laguntza du.

Programazioa, duela denbora gutxi egin diren, Veneziako Nazioarteko Zinemaldian estreinatu eta Europako eta kanpoko zenbait jaialditan sariak lortu dituzten hiru filmek osatzen dute; oso estilo desberdinetako hiru drama dira: “Indivisibili” (Edoardo De Angelis, 2016), David di Donatello Sariaren irabazlea; “Piuma” (Roan Johnson, 2016) eta “Il Contagio” (Matteo Botrugno eta Daniele Coluccini, 2017). Filmak Italierazko jatorrizko bertsioan eskainiko dira, gaztelaniazko azpi-tituluekin, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, BBK Aretoan. Sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.

Zinecittà, Euskaditaliaren barruan sortu eta garatu zen. Euskaditalia, nazioarteko bokazioa duen egitasmo sortzailea eta berritzailea da, eta bere helburua hizkuntza, kultura eta sozio-ekonomia alorretako lotura estutzea da Euskadi eta Italiaren artean. Oraingo honetan, azken garaietan Italian egin den zinea hurbilduko die Bilboko ikus-entzuleei.

ZINEBIren lankidetza duen erakusketa, Bilbon eta Euskadin parekorik ez duen hitzordua da, eta helburua, zine italiar garaikidea gure ingurunean zabaltzea eta ezagutaraztea da. Horrez gain, egungo gizarte italiarra ezagutzeko ekimen paregabea da, kultura biak hurbilduz. Filmak Italierazko jatorrizko bertsioan eskainiko dira, gaztelaniazko azpi-tituluekin, eta sarrera doakoa izango da, saio bakoitzaren aurretik BBK Aretoko txarteldegietan jaso beharko den gonbidapenarekin.

AGENDA

OSTEGUNA 15
20:00etan. BBK Aretoa
“Indivisibili” (Edoardo De Angelis, 2016)
Italierazko jatorrizko bertsioa, gaztelaniazko azpi-tituluekin
Sarrera librea

OSTIRALA 16
20:00etan. BBK Aretoa
“Piuma” (Roan Johnson, 2016)
Italierazko jatorrizko bertsioa, gaztelaniazko azpi-tituluekin
Sarrera librea

LARUNBATA 17
20:00etan. BBK Aretoa