BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALAREN BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, “BOLO” BATEN ANTOLAKUNTZARI BURUZKO TAILERRA ESKAINIKO DU MARTXOAN

Martxoaren 12, 13, 14, 19 eta 20an izango da, BilbaoEszenako instalazioetan (Juan de Gardeazabal kalea, 3), 16:00etatik 19:00etara.

BILBAOESZENA – Bilboko Udaleko Baliabide Eszenikoen Zentroak, “bolo” bat planteatzen denean kontuan izan beharreko alderdietarako gida izango den ikastaro teoriko-praktikoa antolatu du, ATAErekin, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalarekin, batera. Helburua, ikuskizuna egin daitekeen espazioetan ager daitezkeen arazoei aurrea hartzea eta konpontzea da.

Prestakuntza, Elías Otaolak koordinatutako irakasle talde batek emango du, eta landuko dituen gaien artean, bolo baten antolakuntzari eta ekoizpenari dagozkion alderdi guztiak, eszenatoki mota guztien–erabilera anitzeko aretoak, antzokiak, kalea…– ezaugarriak… egongo dira. Horrez gain, zuzeneko ikuskizun batean parte hartzen duten lanbideak edo Laneko Arriskuen Prebentzioaren funtsezko alderdiak aztertuko dira, beste gai batzuen artean.

15 ikastordu izango dituen tailerra BilbaoEszenaren instalazioetan izango da, martxoaren 12, 13, 14, 19 eta 20an, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara, eta beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Prestakuntza jarduera 20 plazara egongo da mugatuta, eta izen emateak [email protected] helbidearen bitartez egin ahal izango dira (izena eta abizenak, NAN, helbide postala, telefono zenbakia eta e-maila adieraziz) Prezioa 95 eurokoa izango da (80 eurokoa ATAEko eta Artekaleko bazkideentzat eta BilbaoEszenaren erabiltzaileentzat).