- Kontzertuak Bertendona Institutuan ospatuko dira azaroaren 4an, 11n, 18an eta 25ean, eta abenduaren 2an, 19:00etan.
- Kontzertu guztietarako sarrerek 5 euroko prezioa izango dute eta www.bilbaokultura.eus webgunean erosi ahal izango dira, azaroaren 11ko ekitaldirako izan ezik (Eneko Aristondo eta Yong-Heon Ahn). Hori doakoa izango da eta gonbidapenak webgune berean izango dira eskuragarri.
(Bilbo, 2022ko urriaren 31).- Bilboko Udalak “Mila Musika Haria” zikloaren edizio berri bat martxan jarriko du ostiral honetan, gitarrak eta beste hari instrumentu batzuk protagonista dituzten kontzertuekin.
Kontzertu hauek Bertendona Institutuan izango dira azaroaren 4, 11, 18 eta 25ean eta abenduaren 2an, 19:00etan. Ekitaldi guztietarako sarrerak 5 eurotan egongo dira salgai, azaroaren 11rako kontzerturarenak Eneko Aristondo eta Yong-Heon Ahn) izan ezik, dohainik izango delako.
- Azaroaren 11rako hitzordu eta gonbidapen guztien sarrerak esteka honetan edo areto berean erosi ahal izango dira kontzertua hasi baino ordubete lehenagotik.
Programa honek kalitatezko errepertorio anitza eskaintzen du, gitarra, biolin, kontrabaxu edo harpa kontzertuekin.
MILA MUSIKA HARIA
- Ostirala, azaroak 4, 19: 00etan. Bertendona Institutua.
DÚO DÍDYMA – Ida y Vuelta, Por Favor
Oihane Jimeno: biolina; Cecilia Ferraz: biolontxelo
Bidaia musikala eta kulturala zelten musika izan den lurraldeetan. Bidaia honetan, musika-pieza tradizional eta berriagoak interpretatuko dituzte.
- Ostirala, azaroak 11, 19: 00etan. Bertendona Institutua.
ENEKO ARISTONDO (Bilbo) YONG-HEON AHN (Hego Korea).
Eneko Aristondok irabazi du Bilboko kontserbatorioak antolatutako Juan Crisostomo de Arriaga X. Gitarra Lehiaketako Euskadi eta Nafarroako interprete ikasle onenaren saria.
Yong – Heon Ahn Juan Crisostomo de Arriaga X. Gitarra Lehiaketako Lehen Sariaren irabazlea da.
- Ostirala, azaroak 18, 19:000etan. Bertendona Institutua.
TXOMIN ARTOLA ETA URBIL ARTOLA
Txomin Artola: gitarra, ahotsa; Urbil Artola: gitarra, ahotsa
Txomin Artolak bere musika ibilbideari gainbegiratu bat emango dio hastapenetako sorkuntzetatik hasi eta kronologikoki azkenetara egiten duen bidaian, Urbil semearekin batera. Tartean egongo dira Euskal Herriko kantutegi tradizionaleko hainbat doinu, baita modu batera edo bestera eragin dioten zenbait sortzaileri egindako keinuak ere.
- Ostirala, azaroak 25, 19:000etan. Bertendona Institutua.
ARPENJO TIKAN – Duo arpa & banjo
Charly Grive: banjoa,ahotsa; Céline Dicharry: arpa, ahotsa
Arpenjo bi pertsonaien arteko topaketa da, bata bestearen jakin-minak liluratuta, musika alai eta bizia proposatzen dutenak. Topaketak bidaia batera garamatza, bakoitzak bere eragin eta pertsonalitatean barrena.
- Ostirala, abenduak 2, 19:000etan. Bertendona Institutua.
FLAMENGRASS – Alegría
Lluís Gómez: banjoa; Carol Duran: biolina, ahotsa; Maribel Rivero: kontrabaxua, ahotsa; Javier Vaquero: gitarra
FlamenGrass, berez, bluegrassaren eta flamenkoaren fusiotik jaiotzen da (erro tradizionaleko musikak dira biak). Lluís Gómez proiektuaren zuzendaria, banjo-jotzaile ezaguna da mundu osoan, eta Kataluniako eskola flamenkoaren gitarrista esanguratsuetako bat ere bai.
SARE SOZIALAK