8 taldeetako 110 aktorek hartuko dute parte, erdiak itsuak edo ikusmen urritasunen batekin
Estreinekoz ONCEko Antzerki Bienala aurten Euskadin egingo da. Hamaboskarren edizioa urtarrilaren 14tik 17ra bitartean burutuko da. Bilbo izango da aktore, zuzendari eta teknikoen topagunea. Lau egunez euren lanak ezagutzera emango dituzte besteak beste Bilboko Arriagan eta AlhondigaBilbaon. Arriagako funtzioak audiodeskribapen (Audesc) zerbitzua edukiko du.
Bienalean ONCEren laguntza jasotzen duten eta Arte Eszenikoen Amateur Max saria jaso zuten 8 antzerki taldek hartuko dute parte. Guztira 110 aktore izango dira eta haietatik erdiak itsuak edo ikusmen urritasunen bat dute. Bilboko antzokitaz gain Bizkaia mailan ere ariko dira Basauri (Social Antzokia), Barakaldo (Barakaldo Antzokia), Leioa (Auditorium Kultur Leioa), eta Santurtzin (Serantes Antzokia). Gipuzkoan Donostian (Victoria Eugenia Antzokia), Eibar (Coliseo Antzokia) eta Irunen (Amaia K. Z.). Eta Araban Gasteizen (Printzipal Antzokia).
Honako taldeek hartuko dute parte Ourenseko Muxicas, Palma Mallorcako Sa Boira; Madrilgo La Luciernaga; Kadizeko Orozu; Albaceteko La Ruina; A Koruñako Valacar; Bartzelonako Sarau; eta Donostiako Oroimenak.
Itsuen ardura handienetariko bat, kulturara, eta zehatzago antzerkira iritsi ahal izatea izan da beti. Ardura horren babespean orain 30 bat urte ikusmen desgaitasuna zuten aktorez osatutako antzerki taldeak sortu ziren kultura zabaltzeko asmoz eta antzerkia taularatzearekin batera modu intentsoan bizitzeko ere.
Pertsona hauen bizitzarako osagarri garrantzitsua da- esan du Reyes Lluch, Bienalaren zuzendaria eta Kultura eta Braille Sustapenerako saileko Buruak-, batetik kulturara gerturatzen dituztelako eta bestetik mugikortasuna lantzen laguntzen dietelako, izan ere pertsona itsuentzako batetik bestera ibiltzea beti bait da zaila.
Sarrerak doan izango dira eta bai antzokietako lehiatilatan edo ONCEKo zentrotan jaso daitezke, beti ere eserlekuak bete arte. Publikoak edonola ere taldeko manifestazio artistiko handi bat ezagutzeko parada edukiko du, gainera egitaraua zabala da oso, lan garaikideak edota klasiko egokituak medio. Esteve Ferrer, Bienalaren Zuzendari artistikoaren ustetan publikoak pertsonek interpretatutako lanak ikusteko aukera edukiko du, euren desgaitasunak alde batera utzirik.
20 urtez oholtza gainean
ONCEko antzerki taldeen ibilbidea ezaguna eta zabala da.
Muxicas (Ourense): tailer gisa 1998an hasi zen, eta 2009an ONCEko talde moduan jardun zuen F. G. Lorcaren “La zapatera prodigiosa” antzeztuaz. Ondoren etorri ziren “Los clavos de plata”, “Baby Boom en el paraíso” eta “La boda de los pequeños burgueses”. 2013an Melania Cruz hasten da zuzendari lanetan. Bere lehen lana Muxicas taldearekin bai Bilbon zein Gasteizen taularatuko duten F. Dürrenmatte-en “La visita de la vieja dama” da.
Sa Boira (Palma Mallorca): 1987an sortua, 50 muntaitik gora egin ditu. ONCEko bienal orotan hartu du parte. 1994an “Lisistrata” egin zuen Madrilgo Udazkeneko Jaialdian; 1995an Habanan (Kuban) “La Jaula”. Estilo guztiak jorratzen ditu. Bilbon eta Basaurin “Fedra” taularatuko du.
La Luciernaga (Madril): 1984 hasi zen. 2010 zuzendari, argiztapen eta eszenografia sariak jaso zituen. 2011an “La vida es sueño” aurkezten du XII Antzerki Klasiko Lehiaketan, ospe handiko antzokitan aritu da, besteak beste Madrilgo Calderon, Iruñeako Gayarre. 2013an Albazeteko Pepe Isbert sarien galan hartzen du parte Zirko Antzokian. Bilbo eta Barakaldon Sergio Peris- Menchetaren “¡Quién va! Destino Hamlet” antzeztuko du.
La Ruina (Albazete): 1990an sortua J. Mª Bastosen “El banquero y el teatro”-kin. Besteak beste antzeztu dituzte Dario Foren“ Aquí no paga nadie”; Oscar Wilderen “La importancia de llamarse Ernesto”; Jardiel Poncelaren “Madre, el drama padre”; Alvarez Quintero anaien “Una de entremeses”, edota Carlos Arnichesen“ La locura de Don Juan”. Santurtzin Molieren“Las picardías de Scapin” antzeztuko du.
Valacar (A Koruña): 1989an sortzen da antzerki tailer gisa eta berehala bilakatzen da Galiziako pertsona itsuez osatutako lehendabiziko antzerki taldean. Valacarren 40 aktore osatu dira. Beste askoren artean “Romería ás covas do demo”, “Lisístrata”, “Los clavos de plata” eta Eibarren antzeztuko duen “Somos tan imbéciles”.
Oroimenak (Donostia): 2004an jaio zen antzerki tailer gisa, “Maribel y la extraña familia” muntaiarekin. Ordutik hona hamar bat izenburu montatu ditu eta ehun bat emanaldi eskeini ditu Euskal Erkidegoan, Nafarroan eta Kantabriako oholtzetan. Leioan J. Malangaren “F. R., una mujer en la sombra” antzeztuko du.
Orozu (Kadiz): 1993tik euren estiloa freskoa, esponatenoa eta dibertigarria izan da. Ibilbidea zabaleko taldea da, estatu maila osoan aritu da, sari ugari jaso ditu eta jailadi ugaritan ere hartu du parte. 20 bat muntai egin ditu, bai klasiko zein eurek sortutakoak. Bilbon eta Donostian Belen Perez Dazaren “¡Bang! El vodevil”, umorez errealitate gordina azaltzen duen lana taularatuko du.
Sarau (Bartzelona):70ko hamarkadan Arco Iris izenaz jaio zen. 1994an Esteve Ferreren zuzendaritzapean izenez eta estiloz aldatu zuen. Dagoll Dagomen “Glups” musikalarekin inauguratu zuen V ONCEko Estatu Antzerki Jaialdia. Ordutik hona eta zuzendari desberdinekin ezaguna egin da oso Katalunian. Irunen F. Garcia Lorcaren “Los amores de don Perlimplín con Belisa en su jardín” antzeztuko du.
Urtarrilaren 18ko kupoia XV Antzerki Bienelari eskeiniko zaio
Urtarrilaren 18an zozketatuko den Asteburuko Kupoia XV Antzerki Bienalari eskeiniko zaio, eta aste horretan bertan egongo da salgai. Euskadiren izena estatu mailan banatuko diren 5,5 milioi kupoitan agertuko da.
Asteburuko Soldatatzarraren Kupoia denez 20 urtean hilero 5.000 euroko eta eskuan 300.000 euroko saria lortzeko aukera ematen du kupoiak, baita 10 urtean hilero 2.000 euroko lau soldata ere. Aurten jada ONCE Euskadik 16 milioi eurotik gorako sariak banatu ditu Euskal Erkidegoan.
ONCEren produktoak 21.000 ajente saltzaileen eskutik eros daitezke. Haien esku Salmenta Gune Terminalearen bidez bezeroak nahi duen zenbakia aukera dezake. Horrez gain, ONCEren jokuaren web ofizialean ere jaso daitezke (www.juegosonce.es), baita baimendutako establezimendutan ere.