BILBAOESZENAK DATORREN ASTEAN ZABALDUKO DU “KOMUNIKAZIOAREN LEHEN LAGUNTZAK” IKASTARORAKO IZENA EMATEKO EPEA. IKASTAROAREN HELBURUA ARTISTEN ETA KONPAINIEN KOMUNIKAZIOA HOBETZEA DA

Izen emateak urtarrilaren 12tik 35era egin daitezke BilbaoEszenan bertan edo [email protected] helbidearen bitartez.

Helburua, komunikazio egokiaren garrantzia azpimarratzea da, artista edo konpainia bakoitzaren lana ikus-entzuleengana hel dadin, ikus-entzule horiek direlako hartzaileak.

Bilbon, 2015eko urtarrilaren 7an. BILBAOESZENAk, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Antzerki Baliabideen Zentroak, datorren astelehenean, urtarrilaren 12an, zabalduko du “Komunikazioaren Lehen Laguntzak” ikastarorako izena emateko epea. Izen emateak BilbaoEszenako instalazioetan edo [email protected] helbide elektronikoaren bitartez egin daitezke urtarrilaren 25era arte.

Presentziazko 16 orduko iraupena izango duen ikastaroa, , arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara, bariku guztietan eskainiko da, otsailaren 6tik 27ra, BilbaoEszenako instalazioetan (Juan de Gardeazabal kalea, 3). Ikastaroak irauten duen hilabetean, eta hurrengo astera arte, ikastaroko partaideek euren egitasmo bereziari buruzko kontsultak ere egin ahal izango dituzte mezu elektronikoz. Ikastaroa gaztelaniaz eskainiko da, baina tutoretza pertsonalizatuak ikasleak aukeratzen duen hizkuntzan, euskaraz edo gaztelaniaz, egin ahal izango dira. Materialak eta komunikazioa elebidunak izango dira.

Izena emateko beharrezkoa izango da datu pertsonalak edo/eta konpainiarenak, curriculum laburra eta gaur egungo edo etorkizuneko egitasmoaren deskribapen laburra aurkeztea, eta baita sortutako komunikazio materialak ere, hala denean. Ikastaroaren prezioa 70 eurokoa da, eta 50 eurokoa BilbaoEszena, ATAE, ADDE eta EAB erakundeetako bazkideentzat. Diru-sarrera, antolakuntzak izen ematea baieztatu ondoren egin beharko da.

“Komunikazioaren Lehen Laguntzak” ikastaroaren helburua, artista edo konpainia bakoitzaren lana azken hartzailearengana, ikus-entzulearengana, behar bezala hel dadin komunikazio egokiak duen garrantzia azpimarratzea da. Horretarako, Guillermo Royo eta Naia Muñoz irakasleek, komunikazioa kudeatzeko dauden tresnak eta hartzaile bakoitzarentzako (ikus-entzuleak, komunikabideak, banaketa…) bide egokienak azalduko dituzte. Halaber, dauden baliabide posible guztiak aztertuko dira, klasikoenak eta baita azken baliabide digitalak ere.

INFORMAZIO +:
BilbaoEszena: [email protected] / 944334995 /  www.bilbao.net / www.badbilbao.com