BILBOKO UDALAK “BAS, BILBAO ARTE SAKRATUA” ELIZ MUSIKAKO ZIKLOAREN EDIZIO BERRI BAT EGINGO DU APIRILAREN 27TIK MAIATZAREN 1ERA, “ZEREMONIA” IZENBURUAREKIN

  • Atzerriko eta bertako musikari ezagunak dituzten bost taldek –Qvinta Essençia, Ganbera Abesbatza Iruñekoa, Accademia del Piacere, Le Poème Harmonique eta De Caelis– garai guztietako eliz musikako errepertorioa interpretatuko dute.
  • Emanaldiak Atxuriko Enkarnazio elizan izango dira, 19:00etan.
  • Sarrerak 6 euroren truke jarriko dira salgai, bihartik aurrera (martitzena, apirilak 20), Arriaga Antzokiko leihatilan eta web-orrian, Kutxabankeko orotariko kutxazainetan eta, Enkarnazio Elizan, kontzertu bakoitza baino ordu bat lehenago, sarrerarik geratuz gero.

Bilboko Udalak “BAS, Bilbao Arte Sakratua” eliz musikako zikloaren edizio berri bat egingo du apirilaren 27tik maiatzaren 1era, Enkarnazio elizan. ZEREMONIA” izenburupean, musika-ekitaldia sakratutzat hartzeko gonbita egiten zaigu: motibazioa, jarrera eta entrega eskatzen dituen erritua”, adierazi dute antolatzaileek.

17. edizioa betetzen duen Musika Jaialdi honek bost talderen emanaldiak eskainiko ditu, nazioarteko eta tokiko musikari garrantzitsuekinQvinta Essençia, Ganbera Abesbatza, Iruñekoa, Accademia del Piacere, Le Poème Harmonique eta De Caelis taldeek garai guztietako eliz musikako errepertorioa interpretatuko dute.

Berriro ere, Bilboko Udalak zuzeneko arteen programazioaren alde egiten dueta BAS ziklo horren bidez, kulturen arteko hurbilketa, trukeak eta harremana balioan jarri eta bultzatzen ditu.

SARRERAK

Bost emanaldiak Atxuriko Enkarnazio elizan izango dira, 19:00etan.

Sarrerak 6 eurotan jarriko dira salgai bihartik aurrera (martitzena, apirilak 20) leku hauetan:

Arriaga Antzokian:

  • Lehiatilan:astelehen, martitzen, zapatu eta domekan: 11:30 -14:00 / 17:00 -19:00;
    -eguazten, eguen eta barikuan: 11:30 -14:00 / 17:00 – 20:00
  • web-orrian (www.teatroarriaga.eus)

Kutxabank-eko orotariko kutxazainetan

Enkarnazio Elizan, kontzertu bakoitza baino ordu bat lehenago (18:00), sarrerarik geratuz gero.

#BILBAOUDABERRIA2021

BAS-Bilbao Arte Sakratua-ren edizio berri hau #BILBAOUDABERRIA2021 ekimenaren barruan dago. Ekimen horren bidez, Bilboko Udalak antzerki, musika, erakusketa, kontzertu edo literaturaz bete nahi du uria.

Udalak gogorarazi du indarrean dauden babes eta higiene neurriak zorrotz bete behar direla. Gainera, emanaldietan nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea.

EGITARAUA

Apirilaren 27an, 19:00etan
QUINTA ESSENÇIA

“In Festo Sanctae Mariae Magdalenae”
Ospakizuna Maria Magdalenaren inguruan, Errenazimentuko Espainian.

Apirilaren 28an, 19:00etan
IRUÑEKO GANBERA ABESBATZA

David Gálvez Pintado, zuzendaria
“Qué música divina”
Orreagatik Pueblara

Apirilaren 29an, 19:00etan
ACCADEMIA DEL PIACERE

Zango-biola eta zuzendaritza
“Ars Melancholiae”
John Dowland laute-jotzailearen lanak

Apirilaren 30ean, 19:00etan
LE POÈME HARMONIQUE

Vincent Dumestre, tiorba eta zuzendaritza
“Leçons de Ténèbres”
François Couperin, Gabriel Nivers eta Louis-Nicolas Clérembault-en lanak

Maiatzaren 1ean, 19:00etan
DE CAELIS

Laurence Brisset, ahotsa eta zuzendaritza
“Comme l´aurore se lève”
Epopeia mistikoa, Ekialdeko eta Mendebaldeko emakumeen ahotsen bidez.

REDES SOCIALES